Zenbat denbora behar da enpresen banka elektronikoaren bidez egin dudan transferentzia bat iristeko?
-
Zenbat denbora behar da enpresen banka elektronikoaren bidez egin dudan transferentzia bat iristeko? Kontu propioen arteko bidalketa egin baduzu, edozein dibisatan, berehala iritsiko da eta balio-data bidalketaren betearazpen egunean aplikatuko da.
Europako xede-kontua (SEPA) duten eta eurotan egindako transferentzia arrunten kasuan, eragiketa 12:00ak baino lehen egin baduzu, egun horretan bertan iritsiko da. Beranduago egiten baduzu, hurrengo egun baliodunean.
Berehalako transferentziak aukera hautatuz gero, 20 segundo baino gutxiagotan bidaliko da dirua xede-kontura. Aukera horrek asteko egun guztietan balio du, edozein ordutan (betiere 100.000 eurotik beherako bidalketa bada eta hartzailea Europako kontu bat bada).
Transferentziak dibisetan 08:30etik 17:00etara bitarteko ordutegian egin behar dira, egun baliodunetan. Balio-data bi egun baliodun izango da, transferentzia egiten denetik kontatzen hasita. Espainian betearazpen-eguna balioduna ez denean, hurrengo egun baliodunean egingo dira.
Geroratutako edo aldizkako transferentziak egun baliodun guztietan burutzen dira, 18:00etan. Egun balioduna ez bada, aurreko egun baliodunean egingo da.
Eragiketen balio-data aldatu egiten da transferentzia egiten duzun dibisaren arabera:
- Eurotan egindakoei (OMF) balio-data betearazpen egunean jarriko zaie.
- Amerikar dolarretan (USD), egindakoak 14.30ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 2.000.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
- Kanadar dolarretan (CAD), libera esterlinetan (GBP) eta peso mexikarretan (CHF), egindakoak 13.00ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 200.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
- Franko suitzarretan (CHF), egindakoak 10.30ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 2.000.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
- Gainerako dibisetarako premiazko transferentziek beti dute hurrengo egun balioduneko balio-data.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/zenbat-denbora-behar-da-enpresen-banka-elektronikoaren-bidez-egin-dudan-transferentzia-bat-iristeko