Zer abantaila ditu ABANCA Zerbitzuen Programako Gaztea mailak?
-
Zer abantaila ditu ABANCA Zerbitzuen Programako Gaztea mailak? ABANCA Zerbitzuen Programari esker, ohiko banku-zerbitzuen ordainketan aurreztu dezakezu, baldin eta betekizun batzuk betetzen badituzu.
Hauek dira Gaztea mailari dagokion kontu batek ematen dizkizun onurak.
- 0 € komisioa ageriko kontua mantendu eta administratzeagatik.
- Tú NX zordunketa-txartel bat, komisiorik gabe jaulki eta mantentzeagatik, ez eta atzerrian dibisa aldatzeagatik ere.
- Tú NX zordunketa-txartelaren bidez, hauxe duzu doan: eskudirua ateratzea ABANCA kutxazain guztietan, hilean 5 aldiz Galiziatik kanpoko kutxazainetan (Euro 6000, Euronet, Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja Ingenieros, Euro Automatic Cash eta Banca March ) eta hilean 5 aldiz Espainiatik kanpo edozein kutxazainetan. ABANCAk komisiorik kobratzen ez badu ere Espainiatik kanpoko beste sare batzuetako kutxazainetan eskudirua zordunketan ateratzeagatik, agian entitate batzuek komisio edo errekargu-tasa bat aplikatuko dute kutxazain-sarea erabiltzeagatik, eta hori bezeroaren kontura izango da. Hilabete batean kutxazainetatik eskudirua atera ez izanak ez dakar hurrengo hilabeteetan pilatu ahal izatea.
- 0 € presazkoak ez diren SEPA transferentzia guztiak, eurotan, kontu honetatik egin badira
- 0 € txeke nazionalak kontu honetatik sartzea, eurotan
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/zer-abantaila-ditu-abanca-zerbitzuen-programako-gaztea-mailak/