Zer da Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA)?
-
Zer da Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA)? Bezeroaren Egiaztatze Indartuak, “Strong Customer Authentication”izenarekin edo “SCA” ingelesezko ikurrekin ere ezagunak, segurtasun-neurri indartuak aplikatzean datza, txartelarekin egiten diren ordainketak are seguruagoak izan daitezen.
2021. urtera arte, komertzio seguruetan bezeroen egiaztapena bezeroari txartelaren zenbakia, iraungitze-data, CVV kodea eta sms bidez mugikorrera bidaltzen diogun 4 digituko erabilera bakarreko gakoa adieraz zitzala eskatuz egiten zen.
SCA egiaztatzea eskatzen den unetik aurrera, bezero batek zure komertzio birtualean erosketa bat egiten duenean, txartelaren zenbakia eta iraungitze-data sartzeko eskatuko diozu. Gainera, erosteko erabiltzen duen txartela jaulkitzen duen bankuak 3 egiaztapen-faktore mota hauetako 2 eskatuko dizkio:
-
Ezagutza: dakien zerbait, esate baterako, banku elektronikoan sartzeko bere pasahitza, edo bere txarteleko PIN kodearen posizio jakin batzuk.
-
Jabetza: duen zerbait, esate baterako, bere smartphone gailura lotutako aplikazioa, edo SMS bidez erabilera bakarreko pasahitzak jasotzeko erabiltzen duen mugikorra.
-
Atxikipena: "den” zerbait, esate baterako, elementu biometrikoak, aurpegi-ezagutzea edo hatz-marka, kasu.
Banku jaulkitzaile modura, gure txartelen titular diren bezeroei erosoenak eta erabiltzen errazenak suertatzen zaizkien egiaztatze-faktoreak eskatuko dizkiegu, teknologia erabiltzearekin eta gurekin harremanetan ipintzeko duten moduari dagokienez beren lehentasunetara egokituz.
Haatik, beti ez dizkiegu egiaztatze-faktore berdinak eskatuko, bezeroak online erosteko erabiltzen duen gailuaren araberakoa izango da hori.
Gainera, kontuan izan behar da Europako Espazio Ekonomikoko banku guztiak PSD2 araudia betetzera derrigortuta gaudela eta, horrenbestez, guztiok txertatu behar ditugu segurtasun-neurri hauek. Banku bakoitzak erabakitzen du beren bezeroei eskatuko dizkien egiaztatze-faktoreak zein diren. Hortaz, bezero berberak zure komertzioan egiten duen erosketaren esperientzia ezberdina izatea ordaintzeko erabiltzen duen txartela jaulki duen bankuaren arabera.
Aurkitu PSD2 zuzentarauari buruzko informazio gehiago gure blogean.Beste webgune batera birbideratuko zara
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/zer-da-bezeroaren-egiaztatze-indartua-sca -