Zergatik behar dut gako bikoitza konektatzeko?
-
Zergatik behar dut gako bikoitza konektatzeko? Zure finantza-informazioarekin lotutako segurtasun alderdi horiek arautzen dituen Europako araudian (PSD2) zehazten da zein kasutan den beharrezkoa egiaztapen indartuko neurriak edo egiaztapen bikoitzaBeste webgune batera birbideratuko zara erabiltzea iruzurra urritu eta segurtasuna areagotzeko xedez. Horrek esanahi du batzuetan metodo hauetako bi erabil ditzazula beharko dugula:
- Duzun zerbait (segurtasun-gakoak emateko mezuak jasotzeko mugikorra)
- Dakizun zerbait (zure banku elektronikoko PIN kodea)
- Zaren zerbait (hatz-marka edo aurpegi-ezagutzea mugikorrean)
Kontrol-neurri horiek elkarren artean independenteak direnez, horietakoren bat zibersegurtasunari dagokionez konprometitua baldin badago, mehatxu-arriskua murriztu egiten da, kontrol-iragazki bikoitza igaro beharko baita derrigorrez. Horrek, zalantzarik gabe, erabiltzaileen lasaitasuna areagotu egiten du beren datu eta finantza-jardunen babesari dagokionez.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/zergatik-behar-dut-gako-bikoitza-konektatzeko