Zertan dautza nire kreditu txartelaren ordaintzeko moduak?
-
Zertan dautza nire kreditu txartelaren ordaintzeko moduak? Ordaintzeko modua da nola ordainduko diren likidazio aldi batean zure kreditu txartelarekin egindako eragiketak (aldi horiek ez dira beti berdinak: zure kontratuan dago azalduta). Ordaintzeko hainbat modu daude, eta modu horietako bakoitzak bere baldintzak ditu, kreditu txartelaren motaren arabera. Kontatuko dizugu!
Zure txartela Visa Clásica, Business, Camara, Oro, Platinum edo kidetasuneko bat bada, edo Mastercard Clásica edo Business bat bada, ordaintzeko bide hauetako bat aukera dezakezu, zure kreditu txartelaren kontratuan erabilgarri dituzunen arabera:
- Ordainketa osoa: likidazio aldian egin dituzun eragiketa guztiak ordainduko dituzu. Ez da inolako interesik aplikatuko, ez eta geroratze komisiorik ere.
- Hiru hilabeterako ordainketa: likidazio aldian egindako eragiketa bakoitza hiru epe berdinetan banatuko da, eta txartelaren hurrengo hiru ordainketa egunetan ordainduko duzu. Ordaintzeko modu horrek ez du interesik, baina bai hileroko geroratze komisioa, zure kontratuaren baldintzen arabera.
- Revolving kuota finkoan geroratutako ordainketa: ezarri duzun hileko kopurua ordainduko duzu. Gutxienez, likidazio aldian sortutako komisioak eta interesak ordainduko dituzu. Hileko ordainketaren zenbatekoa nahi bezala pertsonalizatu dezakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
- Ehunekotan geroratutako ordainketa: txartelaren zorretik, aukeratu duzun ehunekoa ordainduko duzu. Zehaztu duzun kopurua amortizatuko duzu gutxienez; horrela, zor txikien ordainketa mugarik gabe zatitzea saihesten da. Ehunekoa eta gutxieneko amortizazioa nahi bezala pertsonalizatu ditzakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
Zure txartelaren ordaintzeko modua nahi adina aldiz alda dezakezu. Ordaintzeko modua aldatzen baduzu likidazio aldi baten amaieraren eta likidazioa kargatzeko dataren artean (data desberdinak baldin badira), likidazioa berriro kalkulatuko dugu, ordaintzeko modu berria aplikatuta, txartelari lotutako kontuan zordunketa egin aurretik.
Zure txartela Visa Tú, Visa ABANCA Personal edo Mastercard ABANCA Privada baldin bada, zure eskura izango dituzu ordaintzeko lehen hiru modalitateak (eta ez ehunekotan geroratutako ordainketaren modalitatea ), edozein unetan zure txartelaren ordaintzeko modu lehenetsia hautatzeko. Ordaintzeko modu berria ordaintzeko modua aldatu ondoren egiten dituzun eragiketei aplikatuko zaie.
Txartel horietan, gainera, eragiketa espezifikoak ordaintzeko modua aldatu ahal izango duzu, aurreko hiru ordainketa modu horietako bat banaka aukeratuta. Epekako ordainketa aukeratzen baduzu, hiru hilabete ez den beste zenbaki bat aukeratu ahal izango duzu, eta epe kopuruari eta eragiketa motari dagokien komisioa aplikatuko da, zure kreditu txartelaren kontratuan zehaztutakoaren arabera.
Zure txartela Visa Clip, Visa edo Mastercard Proyecta edo Visa CaixaPorvenir baldin bada, ordaintzeko modu bakarra izango duzu:
- Revolving kuota finkoan geroratutako ordainketa: ezarri duzun hileko kopurua ordainduko duzu. Gutxienez, likidazio aldian sortutako komisioak eta interesak ordainduko dituzu. Hileko ordainketaren zenbatekoa nahi bezala pertsonalizatu dezakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
Kasu horretan, hileko kuota finkoaren zenbatekoa nahi adina aldiz alda dezakezu, orobat. Likidazio aldi baten amaieraren eta likidazioaren zordunketa dataren artean egiten baduzu, likidazioa berriro kalkulatuko dugu, hileko kuota berria aplikatuta, txartelari lotutako kontuan zordunketa egin aurretik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/zertan-dautza-nire-kreditu-txartelaren-ordaintzeko-moduak