Nola murriztu ditzaket kuotak maileguaren modalitatean?
-
Nola murriztu ditzaket kuotak maileguaren modalitatean? Zenbat eta gehiago luzatu kredituaren iraupena, orduan eta txikiagoa izango da hilero ordaindu beharko duzun kopurua. Dena den, gogoan izan, horrek era berean esanahi du guztira, interesak denbora gehiagoan luzatzean, zertxobait gehiago ordainduko duzula. Gainera, maileguak itzultzeko epeak gehienez 8 urteko muga bat du (hau da, 96 hilabete).
Hileko kuota gehiago murriztu nahi baldin baduzu, lagungarri izan ahal zaizkizun zenbait hobari eskaintzen dizkizugu. Adibidez:
- Zure nomina edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen badituzu gutxienez 600 euroko zenbatekoan, edo nominarik izan ez, baina gutxieneko horretara iristen diren diru-sarrerak egiten baldin badituzu hilero, zure maileguaren interesa % 1,50era murriztuko da.
- Mailegura lotutakobizi-aseguru bat kontratatzen baldin baduzu zure saldoaren % 100ean, zure interesa %0,75 murriztuko da.
- Eta mailegura lotutako ordainketak babesteko aseguru bat kontratatzen baldin baduzu geratzen den saldoaren % 100era, edo zure etxerako aseguru bat edo zure autorako aseguru bat, interesa beste % 0,75 murriztuko duzu baita ere.
Hobari hauek aplikatzen dira hauetan: 24 ordu Mailegua eta Auto Mailegua 24 ordu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-murriztu-ditzaket-kuotak-maileguaren-modalitatean