Urruneko bankuko PIN kodea ahaztu egin dut, berri bat eska dezaket? Eta alda dezaket?
-
Urruneko bankuko PIN kodea ahaztu egin dut, berri bat eska dezaket? Eta alda dezaket? Urrutiko bankurako PIN berria eskatu ahal izango duzu banku mugikorreko aplikazioaren bidez. Titular zaren ABANCAko txartel bat izan beharko duzu eskura zeu zarela egiazta dezagun.
Halaber, 900 815 669 telefono-zenbakira dei diezagukezu (edo 34 981 980 505 telefono-zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu), urteko 365 egunetan 24 orduz erabilgarri.
Urruneko bankuko zure PIN kodea aldatu nahi baldin baduzu, sartu zure banku elektronikoan zure gakoekin, ‘Nire Profila’ > ‘Zure banku elektronikoko PIN kodea aldatu’ menuan. Edo zure telefono mugikorretik, ezkerrean dagoen > ‘Segurtasuna eta pribatutasuna > ‘PIN kodea aldatu’ menuan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/urruneko-bankuko-pin-kodea-ahaztu-egin-dut-berri-bat-eska-dezaket-eta-alda-dezaket