Zer behar dut ABANCAKO kontu bat irekitzeko Espainian bizi ez baldin banaiz?
-
Zer behar dut ABANCAKO kontu bat irekitzeko Espainian bizi ez baldin banaiz? ABANCAn kontu bat ireki nahi baduzu, baina ez bazara Espainian bizi, gure gestore batekin jarri behar duzu harremanetan eta hark lagunduko dizu. Alta emateko dokumentazio hau behar duzu:
- Identifikatzeko dokumentu bat adibidez, pasaportea, IFZ zenbakia edo atzerriko dokumentu ofizial bat.
- Zerga-egoitzaren deklarazioa.
- Bizi zaren herrialdeko ogasunak igorritako zerga-ziurtagiri bat.
- Bizi zaren herrialdeko ogasunak igorritako hitzarmen zerga-ziurtagiri bat.
- Zure helbidea, atzerrikoa eta Espainiakoa
- Egoitza-herrialdeko zure identifikazio fiskaleko zenbakia.
Derrigorrezko dokumentazio horrez gainera bizi zaren herrialdeko eta Espainiako telefono mugikorreko eta finkoko zenbakia ere helaraztea eskertuko genizuke, eta baita helbide elektronikoa ere, uneoro zerbitzu onenak eskaini ahal izateko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-behar-dut-abancako-kontu-bat-irekitzeko-espainian-bizi-ez-baldin-banaiz