Zer etxebizitza mota aseguratzen ahal ditut?
-
Zer etxebizitza mota aseguratzen ahal ditut? Zure etxebizitza nolakoa den, honela sailkatu ahal izango da:
- Tarteko solairuko pisua: leihoak, terrazak edo balkoiak zorutik hiru metro baino gehiagora dituen eraikin bateko etxebizitza, azken solairuan pisu bat ez bada.
- Azken solairuko pisua (atikoa): etxebizitza-eraikin bateko azken solairua.
- Beheko solairuko pisua: leihoak, terrazak edo balkoiak zorutik hiru metro baino gutxiagora dituen eraikin bateko etxebizitza.
- Familia bakarreko etxebizitza independentea: pareta beste eraikin batekin partekatzen ez duen etxebizitza independentea da, erabilera esklusibokoa; bai parteka dezake, ordea, horma, hesia edo heskaia.
- Familia bakarreko etxebizitza atxikia: solairu bateko edo gehiagoko etxebizitza da, erabilera esklusibokoa, beste etxebizitza batzuei lotua, zeinekin alboko pareta bat edo gehiago partekatzen baititu.
Zein den jakin behar dugu, erabat pertsonalizatutako asegurua eskaini ahal izateko.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-etxebizitza-mota-aseguratzen-ahal-ditut