Zer hartu behar dut kontuan nire finantza-txartelarekin atzerrian ondo funtzionatzeko?
-
Zer hartu behar dut kontuan nire finantza-txartelarekin atzerrian ondo funtzionatzeko? ABANCAren finantza-txartela Espainiatik kanpo ere erabil dezakezu, munduko edozein lekutan funtzionatzen baitu. Dirua kutxazainetan atera behar baduzu, hemen kontsulta dezakezu nola funtzionatzen duen.
Gainera, bidaiatzekotan bazabiltza, kontuan hartu beharreko puntu garrantzitsu batzuk aipatzen dizkizugu:
- Jakinarazi ABANCAri zure bidaia, segurtasun-kontrolak zure mugikortasun geografikora egokitu ahal izateko. Zure bulegoan edo segurtasun-telefono honetara deituta egin dezakezu: 900 815 525 (atzerritik deitzen baduzu +34 981 910 525).
- Egiaztatu zure mugikorreko App-ean zure txartela aktibatuta eta piztuta dagoela. Gainera, berrikusi gastu-mugak "Gehiago", "Pertsonalizatu" aukeran; bertan kanal desberdinetako (kutxazainak, internet eta saltokiak) gastu-mugak ikusi eta aldatu ahal izango dituzu.
- Eraman beti bigarren txartel bat edo diru apur bat eskudirutan, behar izanez gero. Gomendagarria da gutxienez kreditu-txartel bat eramatea, askotan ostatu hartu edo erreserbatzeko eskatzen baitizute saltoki askotan.
- Kontuan izan herrialdeko moneta euroa ez bada, txartelarekin ordaintzean dibisa-trukerako komisioak izan ditzakezula.
Bidaia baino lehen dibisak eskudirutan erosi behar badituzu, zure bulego hurbilenean eskuragarritasuna kontsulta dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zer-hartu-behar-dut-kontuan-nire-finantza-txartelarekin-atzerrian-ondo-funtzionatzeko/