Menu
  • ico-economico

    Ekonomikoa da

    Eguzkiarekin konektatuta % 70eraino murrizten duzu zure faktura elektrikoa.

  • ico-ecologico

    % 100 ekologikoa

    Ingurumena zaintzen eta babesten duzu, CO2 emisioak murriztuta.

  • ico-instalacion-mantenimiento

    Instalazio eta mantentze

    Gainera, osorik muntatu eta mantentzeaz arduratzen gara. Beti prest gauzkazu 24 orduko Telefono bidezko Arreta Zerbitzuan.

  • ico-euro

    Ez duzu galtzen sobera duzun energia

    Aurreztu egiten duzu bai zure kontsumorako sortzen duzunagatik, bai produzitzen duzun eta kontsumitzen ez duzun energiarengatik, sarera isurtzen baduzu.

  • ico-tramites

    Azterketa pertsonalizatua

    Bideragarritasun-azterketa pertsonalizatua eskaintzen dizugu, konpromisorik gabe, eta ordainketa 10 urtetan finantzatzeko aukera, lehen marketako ekipamenduekin neurrira egindako instalazio baterako.

  • ico-euro

    Zure tramiteak kudeatzen ditugu

    Zure instalazioaren lizentziak, baimenak eta lege-erregistroa tramitatzeaz arduratzen gara.

Egin bat autokontsumoaren aroarekin

ABANCAren eta Iberdrolaren Smart Solar-en soluzioei esker, argindarraren fakturan aurreztu ahal izango duzu, eta planeta zaindu. Balia zaitez neurrira egindako instalazio erraz eta fidagarri batez. Eta, jakina, Iberdrolaren esperientzia guzti-guztiarekin, zure lasaitasunerako.

Soluzio integral honekin ez duzu ezertaz arduratu beharrik izango, aholkularitza, eguzki-panelen finantziazioa, baimenen tramitazioa eta instalazioaren legeztapena barne hartzen baititu.

img-plan-solar

Finantziazioarekin lagunduko dizugu

  • ico-100xciento

    Instalazio osoa finantzatuko dizugu*

  • ico-10anos

    Mailegua 10 urtera arte itzuli ahal izango duzu.

Eskuratu oraintxe eguzki-panelak

  • numero-1-amarillo

    Kalkulatu aurreztuko duzuna

    Guk zure etxebizitzak aurrez dezakeena kalkulatuko dugu eta zuk Iberdrolaren Smart Solar-en onura guztiak biltzen dituen proposamen zehatza jasoko duzu.

  • numero-2-amarillo

    Sinatzea eta baliozkotzea

    Iberdrolak kontratua posta elektronikora bidaliko dizu digitalki sina dezazun. Ondoren, teknikari batek instalazioa baliozkotuko du.

  • numero-3-amarillo

    Finantziazioa eta lizentziak

    ABANCAn finantziazioa aktibatuko dugu eta Iberdrolak beharrezko lizentzia eta baimenak tramitatuko ditu.

  • numero-4-amarillo

    Hasi aurrezten

    Iberdrolak panelak instalatu, eta kito: energia ekoizten eta fakturan aurrezten hasiko zara.

Oso erraz jartzen dizugu: eskatu hitzordua gure bulegoetako batean eta prozesu osoan lagunduko dizugu. Ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun.