Menu

Tokiko merkataritza herri bakoitzaren, auzo bakoitzaren, hiri bakoitzaren arima da.

Senideen, lagunen eta ezagunen lantokia da. Gertutasuna da gakoa, zure bezeroen izena jakitea eta haien beharrak ezagutzea.

Imanolenean kafe bat hartu edo Sararenean ogia erostera jaitsi.

Elkargunea, adeitsua eta gertukoa da. Ordaintzeko erraztasuna eta produktuen bereizgarria da. Joera eta nortasuna da.

Zure bezeroak eta haien beharrak ezagutzea da. Saltzen duzun produktuan konfiantza izatea eta hutsik egingo ez dizutela jakitea da. Beti laguntzeko prest egongo zarela jakitea da.

Horregatik behar dugu tokiko merkataritza inoiz baino gehiago. Ezin dugulako onartu herri, auzo eta hiri bakoitza arimarik gabe geratzea.

#TokikoMerkataritzaBermatu