
ABANCAn lehen egunetan jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu.
""
Europako eta Amerikako 11 herrialdetan zuretzat lan egiten dugun 6.000 profesional baino gehiagoren izenean: ongi etorri ABANCAra. Zure denbora oso baliotsua dela dakigunez, orrialde honetan laburbildu dugu behar duzun informazio guztia gure bezeroek dituzten zerbitzuei eta tresnei ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Gustura hitz egingo dugu zurekin!
Nola sartu nire kontuetan
Finantza-sektoreko banka mugikorreko aplikaziorik baloratuenetako bat dugu, bai eta hainbat tresna eta zerbitzu ere, zure eragiketa guztiak zauden tokian eta zuk nahi duzun orduan egin ditzazun.
-
Sarbide-gako berria
Zure online banka berrian satu ahal izango zara zure IFZ edo NAN zenbakiarekin (adibidez, 00123456A) eta SMS bidez bidaliko dizugun PINa erabiliz. Jasotzen ez baduzu, ABANCAko aplikazioaren konexio-orrian edo banku elektronikoan berreskura dezakezu.
-
App-a, web-a edo telefonoa
Zure kontuak berrikusteko, ABANCAren banku mugikorreko aplikazioa deskargatu edo sakatu zure banku elektronikoko "Bezeroaren atala" dioen botoian. Enpresa bat badaukazu, enpresen banku elektronikoaren gunean sar zaitezke.
-
Zure kontuen IBANa
Gogoratu zuen kontuen IBAN zenbakia aldatu dugula. Hemendik aurrera, etxera bidali dizugun gutunean agertzen den zenbakia izango duzu. Aurreko IBAN zenbakia kontsultatu nahi baduzu, zure banku elektronikoan egin dezakezu.
-
Eta enpresa bat badaukazu edo fitxategiak bidaltzen badituzu
Bereziki enpresentzako eta fitxategiak bidaltzen dituzten autonomoentzako prestatutako banku elektronikoa dugu. Gune honetatik, nahi duzunean eta nahi duzun lekuan kudeatu ahal izango dituzu zure negozioko kontuak.
Ohiko galderen erantzunak
ABANCAn lehen egunetan egin ditzakezun galderen erantzun ohikoenak hautatu ditugu. Hemen erantzunik aurkitzen baduzu, web gune honetan harremanetarako hainbat aukera duzu (telefonoa, helbide elektronikoa, sare sozialak, bulego-bilatzailea…). Jar zaitez gurekin harremanetan nahi duzun bezala, zure zerbitzura gaude!
Nire lehen eguna ABANCAn, nola eragingo dit aldaketak?
Oso erraza izango da dena. Integrazioa amaitu da, eta hemendik aurrera honako hauek izango dituzu (bai zuk, bai zure diruak, negozioak eta proiektuak) zure eskura: teknologiarik onena, bulego gehiago, kudeatzaile gehiago, eta nazioarteko banku baten laguntza osoa (Espainian 700 bulego baino gehiago ditu, eta beste 11 herrialdetan ere jarduten du).
Deskargatu ABANCA aplikazioa mugikorrean eta bizi ezazu bankuko esperientzia modu desberdin batean.
Nire kontuko IBANa aldatu egin da. Nire helbideratzeei eragingo die?
Ez duzu ezertaz kezkatu beharrik. Duela gutxi gutun bat bidali genizun zure kontu eta kontratuen zenbaki-aldaketaren berri emanez, eta zure zenbaki berriak erantsi genizkizun. Aldaketa guztiz automatikoa da, eta ez die eragiten zure helbideratzeei, transferentziei edo bestelako eragiketei, ez duzu ezertaz arduratu behar.
Behar izanez gero, zure aurreko kontuaren zenbakia kontsultatu dezakezu, kontuaren izenaren parte bezala sartu dugu.
Nire kontuak aztertu nahi ditut, nola egin dezaket?
Gaurtik aurrera zure dirua inoiz baino errazago kudeatzeko tresnak dituzu eskura: merkatuko app onenetakoa, banku onlinerako atari berria eta online brokerra zure inbertsioak kudeatzeko; eta honetaz gain, beste app eta zerbitzu hauek ere bai: Google Pay, Apple Pay edo ABANCA Pay Bizum ordainketak egiteko, besteak beste.
Oraindik ez baduzu egin, deskargatu gure app-a: doan da; zure IFZ edo NAN zenbakiarekin (adibidez, 00123456A) eta SMS bidez bidaliko dizugu PINa erabiliz egin dezakezu. Eta PINa jasotzen ez baduzu, azaroaren 15etik aurrera, ABANCAren aplikazioaren konexio-orrian lor dezakezu edo banku elektronikoan, edo telefono honetara deituta: 900 815 669.
App horrekin hainbeste eragiketa egin ahal izango dituzu: ordainagiri bat ordaindu argazki bat eginez, zure kontuetako mugimenduak kontsultatu, txartelen gastuei dagozkien txostenak jaso, funtsen posizioak ikusi, etab.
Online bankako nire gakoak aldatu egin dira?
Gure esku zegoen guztia egin dugu segurtasuna eta erosotasuna bateratzeko. Hori dela eta, zure IFZ eta SMS bidez bidaliko dizugun PINa erabiliko duzu banku mugikorreko app-ean sartzeko (oraindik ez duzu deskargatu?) eta baita online bankuan ere.
Zure PINa SMS bidez ez baduzu jasotzen, azaroaren 15etik aurrera ABANCAren aplikazioaren konexio-orrian lor dezakezu, edo banku elektronikoan, edo telefono honetara deituta: 900 815 669.
Webgune honetan daukazu zure lehenbiziko sarbiderako behar duzun guztia.
Jarrai dezaket nire zordunketa- eta kreditu-txartelak erabiltzen?
Esperientziarik onena eskaini nahi dizugu; horregatik, zure txartela gaur arte bezala erabiltzen jarraitu ahal izango duzu, gako eta muga berberekin, ezer egin beharrik gabe. Kreditu-txartelen kutxazainetako funtzionamendu duala mantenduko da, eta eragiketa kredituan edo zordunketan egitea aukeratu ahal izango duzu.
Hemendik gutxira txartel guztiak berrituko ditugu; zurea etxera bidaliko dizugu eta aktibatu eta erabili besterik ez duzu egin beharko! Bitartean, ezagutu itzazu zure txartela edukitzeagatik eta ABANCAko bezero izateagatik gaur bertan izan ditzakezun abantaila guztiak: beherapenak gasolindegietan eta hoteletan, doako bidaia-aseguruak, etab.
Non atera dezaket dirua nire txartelarekin?
Eskudirua atera dezakezu zordunketa-txartelarekin eta komisiorik ordaindu gabe ABANCAren kutxazain guztietan. Galiziatik kanpora ere, eskudirua atera ahal izango duzu hilean 5 aldiz kutxazain hauetan: Euro 6000 Sarea, Banco Sabadell, Bankinter, Arkitektuen Kutxa eta Ingeniarien Kutxa.
Nola bidal dezakezu dirua beste mugikor batera Bizum bidez?
Bizum bidez dirua bidali ahal izateko, ABANCA Pay aplikazioa deskargatu dezakezu zure mugikorrean. Gainontzeko zerbitzuetan erabiltzen dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza erabili eta, kitto!
Frankfurt
Mainzer Landstrasse, 69
Frankfurt am Main
60329 Alemania
Arduraduna: Bernardo Luis López Bertram
Londres
Malta House
36-38 Picadilly, 4th floor
W1J 0DP Londres
Erresuma Batua
Arduraduna: Elena Hernández Fernández
Paris
Paris
111 Rue du Faubourg Saint-Honoré
75008 Paris
Frantzia
Arduraduna: Francisco Martinez Serrado
Geneva
14, rue du Mont-Blanc
1283
Geneva-1
1211 Suitza
Arduraduna: Alfonso López López
Zurich
Talacker, 50, 8º
Zurich
8001 Suitza
Arduraduna: Pedro Hervella Feliz
Mexiko DF
C/ Lago Zurich, 219
Plaza Carso, Int.204
Colonia Ampliación Granada
11529 Mexiko DF
Mexiko
Arduraduna: Miguel Javier Alvarez Freire
Panama
C/ Aquilino de la Guardia. Torre Banesco, 10º
Panama Hiria
Panama
Arduraduna: Pablo Ratón Lacarcel
Caracas
Avenida Principal de las Mercedes
Torre Banesco II - Urb. El Rosal
Caracas
1060 Venezuela
Arduraduna: Julio Hernández Crisafi
Lisboa
Av. 5 de Outubro, 48
1050-057
Lisboa - Portugal
Arduraduna: Joao Pedro Deconinck Pimenta
Rio de Janeiro
Rúa Lauro Muller, 116. Sala 2201
Botafogo – Rio de Janeiro
Brasil 22290
Arduraduna: Jose Luis Nogueira Carniado
Miami
ABANCA USA
1395 Brickell Avenue,
Suite 1500,
Miami
ABANCAri buruzko informazio guztia
Egunez egun lan egiten dugu 11 estatutan banketxe liderra izateko eta gure bezeroen konfiantza merezi izaten jarraitzeko. Hemen zure bankuaren gaineko finantza informazioa, korporatiboa eta soziala eskaintzen dizugu.