Ir al contenido principal
Ir a menú accesibilidad
Abanca
Particulares Empresas Banca Persoal Atención ao cliente
GL
ES
EU
CA
Oficinas Faite cliente Área cliente Serás redirixido a outro sitio web
  • Para a túa empresa
  • Área cliente Serás redirixido a outro sitio web
  • Contas e aforro
  • Tarxetas
  • Créditos
  • Hipotecas
  • Seguros
  • Investimento e bolsa
  • Plans de pensións
  • Programa Servizos ABANCA
  • Todos os produtos
  • Banca persoal
  • Banca privada
  • Atención ao cliente
  • Preguntas frecuentes
  • Sala de comunicación Serás redirixido a outro sitio web
  • Español
  • En euskera
  • En català
Contas e aforro
Tarxetas
Créditos
Hipotecas
Seguros
Investimento e bolsa
Plans de pensións
Volver a axuda
Tarxetas

Sobre Nola erabili eta aktibatu ABANCA txartela?

  • Nola gerora ditzaket nire kreditu-txartelarekin egiten ditudan erosketak?

    Egin nahi duzuna erosketa jakin bat atzeratzea baldin bada, zure txarteleko ordainketa modua aldatu gabe, zure banku mugikorretik egin ahalko duzu 'Txartelak’ > 'Gehiago' > 'Erosketak geroratu’ erlaitzean, erosketa hori zenbat hilabetetan zatitu nahi duzun hautatuz. Zure banku elektronikotikSerás redirixido a outro sitio web ere egin dezakezu, edo telefono bidezko bankura  sartzeko gakoekin9 81 179 600 telefono-zenbakira deituz (edo +34 981 179 600 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu), astelehenetik ostiralera 08:00 - 22:00 bitartetan.

    Eta egin nahi duzuna zure txartelarekin egiten dituzun erosketa guztiak geroratzea baldin bada, zure txarteleko lehenetsitako ordainketa modalitatea edo hileroko kuota alda dezakezu ordaindutako kreditua itzultzeko edozein unetan. Hori bai, gogoratu kuotaren kargua egin aurretik egitearekin.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#233
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Nola areagotu dezaket kutxazainetik atera dezakedan diru kopurua?

    Modu hauek dituzu kutxazainetik atera dezakezun diruaren muga areagotu edo murrizteko: 

    • ABANCAKO zure aplikazioan, sartu 'Txartelak’ erlaitzean, txartela hautatu eta doikuntzetan sartu (goran dagoen horzdun gurpilaren irudia) muga aldatzeko.
    • Zure banku elektronikoan ere txartelean sartu eta 'Mugak aldatu’ menuan klik egin behar duzu. 
    • Zure enpresen banku elektronikoan, 'Txartelak/Komertzioak' > 'Mugen aldaketa’ aukeran. 
    • Edo telefono bidezko bankuko zure gakoekin 981 179 600 telefono-zenbakira deituz (edo +34 981 179 600 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu), astelehenetik ostiralera 08:00 - 22:00 bitartetan.

    Gainera, gogoan izan muga alda dezakezula baita komertzioetan eta Internet bidez ordainketak egiteko ere.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#183
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Nola aktibatu dezaket nire txartel berria edo berritu berri didaten txartela?

    Oso erraz; txartel berria jaso baduzu eta eskura baduzu, lau modutara aktiba dezakezu.

    • ABANCAren app-etik. Sartu app-ean, zoaz txartelen atalera, eta hautatu txartela aktibatzeko aukera. Zenbait datu eskatuko dizkizugu, hala nola CVV gakoa. Esteka honen bidez ere aktiba dezakezu.Serás redirixido a outro sitio web
    • Banka elektronikotik, abanca.com gunean. Sartu Bezero-gunean, zoaz txartelen atalera eta eskatu txartela aktibatzeko. Txartela aldean izan behar duzu. Izan ere, zenbait datu eskatuko dizkizugu, hala nola CVV gakoa.
    • ABANCAko kutxazain batean. Sartu txartela eta egin edozein eragiketa, txartelarekin batera eman genizun PINa sartuta.
    • Horrela, aktibatuta geratuko da. Bestela, deitu 900 815 523 telefonora (edo +34 981 179 625 telefonora, atzerritik deitzen badiguzu). Zeure burua identifikatzeko, kontuari eta txartelari buruzko datuak eskatuko dizkizugu.
    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#88
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Zein kutxazainetan atera dezaket dirua komisiorik gabe?

    ABANCA zordunketa-txartelarekin, 18.000 kutxazain baino gehiago dituzu eskura Espainia osoan, eta eskudirua zordunketan komisiorik gabe atera ahalko duzu haietatik: 

    • ABANCA kutxazainak
    • Galiziatik kanpo, hilean gehienez 5 aldiz atera ahalko duzu ondokoetako kutxazainetatik: EURO 6000 Sarea, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja de Ingenieros eta Euro Automatic Cash. Seigarrenetatik aurrera, eragiketa bakoitzak 0,50 €-ko kostua izango du Euro 6000 sarean, 0,85 €-koa Euroneten, 0,55 €-koa Bankinterren eta Caja Ingenierosen, 0,60 €-koa Caja de Arquitectosen, eta 0,65 €-koa, Banco Sabadellen eta Euro Automatic Cash. Gainerako kutxazainetan, kutxazainaren entitate jabeak ezarritako komisioa kobratuko zaizu.
    • Nazioarteko sarea: Hilean 5 aldiz NX txartelarekin baino ez (kasu honetan, entitate batzuek errekargu-tasa aplikatzen ahalko dute beren kutxazainak erabiltzeagatik).
    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#89
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Zer da txartel bateko kreditu-muga?

    Txartel baten kreditu-muga zure kreditu-txartelarekin gehienez erabil dezakezun diru kopurua da. Erabiltzen duzun bakoitzean, kopuru hori ez duzula gainditu egiaztatuko dugu. Adibidez, 5000 euroko muga bat baldin baduzu eta zerbait erosi nahi baldin baduzu, gastatzen joan zaren hori ikusi behar dugu, hau da: erosketa horren aurretik jadanik erabili duzun saldoa. Horrela, saldo erabilgarria 5000 euro horietara iritsi arte geratzen dena izango da. Ondoren, hilero, zure kontuan kredituaren mugatik gora erabili duzunaren arabera eta hautatu duzun ordaintzeko moduaren arabera kobratuko dizugu.
    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#491
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Nola kontsulta dezaket nire kreditu-txartelaren saldoa? Eta aurreordainketako txartelarena?

    Zure kreditu-txartelean eskuragarri duzun saldoa app-ean edo banka elektronikoan kontsulta
    dezakezu, “Txartelak” aukeran.


    Aurreordainketako txarteletarako, eskuragarri dagoen saldoa doan kontsulta dezakezu
    www.damemisaldo.comSerás redirixido a outro sitio web webgunean edo ABANCAren kutxazainetan. Bertan, azken
    mugimenduak ere kontsulta ditzakezu.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#761
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Noiz jasoko dut nire txartel berria?

    Zure txartela eskatzen duzun egun berean egiten da, eta 3 eta 7 egun bitartean behar izaten ditu entregatzeko. SMS bidez jakinaraziko dizugu zein helbidetara bidaliko den eta zein datatan entregatzea aurreikusten den.

    • Etxera bidaltzea aukeratu baduzu, gutun batean jasoko dituzu txartel berria eta hura aktibatzeko jarraibideak.
    • ABANCAren bulego batera bidali baduzu, jakinarazi egingo dizugu noiz jaso dezakezun.

    10 egun baino gehiago igaro badira eta oraindik jaso ez baduzu, deitu 981 910 522 zenbakira, eta irtenbide bat emango dizugu.

    Dagoeneko txartela jaso baduzu, aktibatu orain, aplikazioaren bitartez.Serás redirixido a outro sitio web

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#770
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Zer egin behar dut, berritu berri dudan txartela jaso eta aktibatu bitartean?

    Txartelak bertan adierazitako hilabetearen azken egunean iraungitzen dira. Hilabete horretan zehar, beste txartel bat bidaliko dizugu ondoen datorkizun helbidera: zure etxera edo ABANCAren bulegora. Helbide hori aldez aurretik adostuko dugu zurekin.

    Zure txartelak iraungitze-hilaren azken egunera arte funtzionatuko du. Dena den, gogoan izan txartel berria jaso eta berehala aktibatu behar duzula, etenik gabe erabiltzen jarraitzeko.

    Dagoeneko txartela jaso baduzu, aktibatu orain, aplikazioaren bitartez.Serás redirixido a outro sitio web

    Birziklatu zure txartela

    Dagoeneko baztertu ditzakezu iraungitako txartelak, modu eroso eta seguruan. Sartu txartel horiek ABANCAko edozein kutxazainetan, sakatu txartela birziklatzeko aukera, eta gu arduratuko gara guztiaz.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#771
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Nola ikus dezaket txartela nora bidaliko zaidan?

    Txartela bidali aurretik, erregistratutako helbideari buruzko informazioa emango dizugu, eguneratuta dagoela egiazta dezazun. Helbidea berriki aldatu baduzu edo adierazitako helbideari buruzko zalantzarik baduzu, garrantzitsua da lehenbailehen berrikustea.

    Hori honela egin dezakezu:

    • Appean, sartu zure profilean eta aldatu helbidea "Zure datu pertsonalak" atalean. Zure txartela berritzeko aldian badago (baliozko azken hilabetean), telefonoz deitu behar diguzu.
    • Deituiguzu telefono bidezko banka-zerbitzura, gakoak aldean dituzula, 981 17 96 00 zenbakira (atzerritik deituz gero, markatu +34 981 17 96 00).
    • Zatoz gure bulego batera, zure datuak bertatik bertara eguneratzeko.
    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#772
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Nola hasi naiteke nire Emancípate Bonua erabiltzen?

    Zure bonua erabiltzeko, Apple Pay, Google Pay edo Samsung Pay erabili beharko duzu. Kasu guztietan, txartelaren datuak eskuz sartu beharko dituzu, SMS bidez bidali dizugun txartel zenbakia eta Notifica.gal bidez jaso duzun iraungitze data eta segurtasun kodea konbinatuz. Prozesuan, erabilera bakarreko gako bat ere eskatu beharko duzu, eta hori zure mugikorreko zenbakira bidaliko dizugu.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#774
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Non erabil dezaket nire Emancípate Bonoa?

    Txartel hau soilik erabil dezakezu altzariak eta oro har dekorazio artikuluak, etxetresna elektrikoak, sukalde eta bainurako tresneria, etxeko ehungintza eta gestoria edo notariotza gastuak erosteko. Ezin duzu erabili dirua ateratzeko bitarteko gisa, ez kutxazain automatikoetan, ez banku bulegoetan, ezta dirua ateratzeko beste sareetan ere.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#775
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web
  • Nola jakin dezaket nire saldoa Emantzipatu Bonuan?

    Zure txartelaren saldoa uneoro eta doan jakin dezakezu ABANCAren www.damemisaldo.com webgunearen bidez.

    Compárteo en...
    Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/nola-erabili-eta-aktibatu-abanca-txartela#776
    • En Twitter Serás redirixido a outro sitio web
    • En Facebook Serás redirixido a outro sitio web

Se non atopas o que buscas, podes...

  • twitearnos a @somosABANCA Serás redirixido a outro sitio web
  • preguntárnoslas por escrito
  • venir a las oficinas
  • Programa Servizos ABANCA
  • Termos financeiros: Glosario
  • Promocións e ofertas
  • Seguridade
  • Seguros
  • Banca a distancia
  • Operacións habituais
  • Produtos e servizos
  • Oficinas, horarios, valores
  • Tarxetas
En que podemos axudarche?

Sobre ABANCA

Sala de comunicación Serás redirixido a outro sitio web
Información corporativa Serás redirixido a outro sitio web
Presenza internacional
Banesco Internacional Serás redirixido a outro sitio web
Axentes Financeiros
Traballa en ABANCA Serás redirixido a outro sitio web
Contáctanos
Servizo de Atención ao Cliente
Seguridade

Aspectos legais

Política de privacidade
Somos accesibles
Política de cookies
Configuración de cookies
Aviso legal
Taboleiro de anuncios
Información MIFID
Outra información legal

Máis webs da rede ABANCA

Cuentas Claras: Blog de ABANCA Serás redirixido a outro sitio web
Área cliente Serás redirixido a outro sitio web
Área cliente empresas Serás redirixido a outro sitio web
Bróker online Serás redirixido a outro sitio web
ABANCA Servicios Financieros Serás redirixido a outro sitio web
ABANCA USA Serás redirixido a outro sitio web
ABANCA Portugal Serás redirixido a outro sitio web
Escogecasa Serás redirixido a outro sitio web
Tusitiodecompras.es Serás redirixido a outro sitio web
Open Banking Serás redirixido a outro sitio web

Produtos

Contas e aforro
Tarxetas
Hipotecas
Créditos
Seguros
Plans de pensións
Particulares
Empresas e Autónomos
Banca Persoal
Banca Privada
Icona da rede social X, azul escuro resaltado Icona da rede social X, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona da rede social Facebook, azul escuro resaltado Icona da rede social Facebook, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona de Youtube, azul escuro resaltado Icona de Youtube, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona de LinkedIn, azul escuro resaltado Icona de LinkedIn, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona do blog Cuentasclaras, azul escuro resaltado Icona do blog Cuentasclaras, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona de Instagram, azul escuro resaltado Icona de Instagram, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá
Logo da UNEP - Ligazón aos asinantes dos Principios de Banca Responsable Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Logo de PRI - Ligazón ao directorio de asinantes dos Principios para o Investimento Responsable Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá
©2025 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Todos os dereitos reservados.
Icona da rede social X, azul escuro resaltado Icona da rede social X, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona da rede social Facebook, azul escuro resaltado Icona da rede social Facebook, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona de Youtube, azul escuro resaltado Icona de Youtube, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona de LinkedIn, azul escuro resaltado Icona de LinkedIn, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona do blog Cuentasclaras, azul escuro resaltado Icona do blog Cuentasclaras, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá Icona de Instagram, azul escuro resaltado Icona de Instagram, azul escuro resaltado Serás redirixido a outro sitio web e abrirase nunha nova ventá

Texto

Filtros de cor

Seleccionar cores