• Lagunduko dizugu
  • Bulegoak
  • @somosABANCA
  • fa fa-facebook
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-instagram
  • Bloga
  • Komunikazio-aretoa
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego
servicios-digitales-broker-online

Inbertitzaileentzako eta merkatuetarako produktuak eta zerbitzuak

Honaino heldu bazara, badakizu zure dirua errentagarri bihurtzeak garrantzi handia duela. Kontuan uzten baduzu, balioa gal dezake, bizitzaren kostuak gora egiten duelako. Hori badakizu jada. Jarraitu irakurtzen eta ABANCArekin inbertsioaren munduan nola hasi azalduko dizugu: inbertsio-funtsak, zorroak, online brokerra eta tarifa lauko Balore Kontua. Guztia hobeto ulertzeko, gure kudeatzaile espezializatuetako batekin hitz egin behar baduzu, hartu hitzordua hurbilen duzun bulegoan. Zure zain egongo gara!

  • 1. Hasi inbertitzen
  • 2. Inbertsioari buruz zerbait badakizu dagoeneko
  • 3. Gehiago ikasteko zerbitzuak eta tresnak
  • 1. Hasi inbertitzen

    Lehendabizi, zure inbertsio-profila ezagutu beharko duzu. Horregatik, inbertsio-funts berria kontratatu baino lehen, egokitasun-testa egiteko eskatuko dizugu.

    • gestion-discrecional-carteras-abanca-360

      Zorroen kudeaketa diskrezionala, inbertitzaile hasi berrientzat eta hain hasiberri ez direnentzat

      Inbertsioari buruz asko ez badakizu, zerbitzu hau aukera interesgarria izan daiteke zuretzat. Gure Zorroen Kudeaketa Diskrezionalari esker, inbertsio-erabakiak hartzea gure adituen esku utziko duzu. Inbertsio-talde horrek, merkatuak aztertu eta zorroak monitorizatuko ditu, eta zure arrisku-profilean, ezarritako helburuetan eta finantza-egoeran oinarrituta, ahalik eta errentagarritasun handiena lortzen saiatzeko erabakiak hartuko dituzte. Gainera, zorro horrek, azken belaunaldiko hainbat estrategia konbinatzen ditu ASG printzipioekin, hau da, gizartea eta ingurumena zaintzeko izaera indartsu batekin.**

    • Hautatutako ABANCA funtsak

      Inbertsio-funtsek nola funtzionatzen duten baldin badakizu, ezagutu gure inbertsio-funtsen katalogoa. Bertan, arrisku- eta errentagarritasun-maila desberdineko alternatibak aurkituko dituzu, zure beharretara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal dezazun.

      • ABANCA inbertsio-funtsen inguruko informazio gehiago
    • Inbertsio funtsen bilatzailea

      Gure funts-bilatzailea erabil dezakezu nazioko eta nazioarteko funtsei buruzko informazioa jasotzeko. Erabili bilaketa-iragazkiak zure beharrei hobekien egokitzen zaizkien aukerak aurkitzeko.

      • Funts-bilatzailea
  • 2. Inbertsioari buruz zerbait badakizu dagoeneko

    Burtsan era erraz eta eraginkorrenean eragiketak egin nahi badituzu, ABANCAren online brokerrak behar duzun guztia eskainiko dizu.

    • conta-valores1

      Balore Kontua

      ABANCArekin inbertitzeko behar duzun lehenengo gauza zure akzio-zorroa administratzeko erabiliko duzun Balore Kontua da. Balore Kontu hau kontu korronte bati lotuta egongo da, eta hari kargatuko dizkiogu zure erosketa-aginduen zenbatekoa, eragiketei lotutako komisioak eta gordailutzen dituzun baloreen zaintza, eta abar. Hor sartuko zaizu, halaber, akzioak eta eskubideak saltzetik edo dibidenduak kobratzetik datorren dirua ere. Online brokerraren bidez kontratatu dezakezu urrutiko bankako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin.

      • Kontratatu orain
      • Oraindik ez duzu urruneko banka erabiltzen?
      • Burtsako inbertsoari buruzko galderak eta zalantzak
    • Akzioak eta Burtsa

      Egunero edo noizbehinka operatu nahi baduzu, zure eskura jartzen ditugu balore-merkatu nagusietan erabilgarri dauden akzioak.

      • Informazio gehiago
    • Balore Tarifa Laua oso lehiakorra dena

      Zure eragiketak online brokerraren bidez egiten badituzu zure banka elektronikoa edo app-a erabiliz, eragiketa bakoitzeko tarifa laua izango duzu, salerosketaren bolumenaren eta operatu nahi duzun merkatuaren arabera. Gogoan izan, burtsako edozein eragiketetan bezala, posta-gastuez gain, burtsaren tasa eta kanonak ordaindu beharko dituzula, erakunde guztientzat amankomunak direnak, oraindik ez baduzu aktibatu posta elektronikoko doako zerbitzua.

      • Egin itzazu eragiketak online brokerrarekin
      • Kontsultatu tarifa berriak
  • 3. Gehiago ikasteko zerbitzuak eta tresnak

    Inbertitzerakoan zeri erreparatu behar diozun jakin nahi baduzu, edo merkatuei buruzko informazio eguneratua jaso nahi baduzu, lagunduko dizugu!

    • mini-broker-subhome

      Online brokerra

      Online brokerrak zure balore- edo funts-eragiketak modu errazean egiteko aukera ematen dizu, eta zure inbertsioen egoera edozein unetan kontsultatzeko bidea eskaintzen dizu, banku mugikorreko edo banka elektronikoko zure app-aren bidez*, baita merkatuen bilakaerari jarraipena egiteko ere! Gainera, albiste interesgarriak edo egunean egoten lagunduko dizuten iruzkinak ere aurki ahal izango dituzu.

      • Informazio gehiago
      • Sartu
    • Ezagutu gure blogaren inbertsio-atala

      Clara kontuan eta gure blogean, funtsei, balioei edo inbertsioarekin lotutako termino batzuei buruzko glosario bat aurkituko duzu, produktu mota horiek nola funtzionatzen duten ulertzen lagunduko dizuna.

      • Kontu Argiak: ABANCA bloga
  • coche

    Auto berria erosiko duzu?

  • perfil-mini-jovenes-circulo

    35 urte baino gutxiago duzu?

ABANCAk zuretzako dituen produktuei buruz gehiago jakin nahi duzu?

  • Produktu guztiak ikusi
  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Sarrerak erosi
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
© 2022 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.