Sobre Txartela galdu dut
-
Uste dut txartela lapurtu didatela. Edo, beharbada, galdu egingo nuen. Zer egingo dut? Nola blokeatu dezaket?
Zure txartelarekin zer gertatu den ziur ez badakizu, "itzali" egin dezakezu zure banka elektronikoan edo app mugikorrean, txartelarekin eragiketak egitea eragozteko. Azkenean zure txartela aurkitzen baduzu, berriz ere "piztu" eta erabili ahal izango duzu.
Txartela galdu duzula edo lapurtu dizutela ziur egonez gero, txartela blokeatu eta kopia bat eska dezakezu zure app mugikorrean edo banka elektronikoan, txartelen atalean. Zuk zeuk blokeatu ezin baduzu, deitu lehenbailehen 900 815 524 zenbakira (edo +34 981 910 524 zenbakira, atzerritik deitzen baduzu).
Gogoratu txartel berri bat eskatzen duzunean zaharrak berehala utziko diola funtzionatzeari, eta gero aurkitzen baduzu ezin izango duzula erabili.
Compárteo en...Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/txartela-galdu-dut#96 -
Zenbat denbora behar duzue txartel berri bat bidaltzeko?
Txartel berria bost eta zazpi lanegun arteko epean jasoko duzu, gutxi gorabehera. Epea bera da bulegoan jasotzea nahiz posta bidez etxean jasotzea aukeratzen baduzu.
Compárteo en...Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/txartela-galdu-dut#97 -
NANa galdu edo lapurtu didate, zer egin behar dut?
Lehenengo eta behin, lapurreta Polizia Nazionalaren edo Guardia Zibilaren
aurrean salatu behar duzu, eta guri abisatu. Hori egitea garrantzitsua da, zure
NANa duen pertsonak zure nortasuna ordezka dezakeelako eta zure izenean
eragiketak egiten saiatu daitekeelako. Guri abisatzeko, aukera hauek dituzu:- Telefonoz.
- Posta elektronikoz. Idatz iezaguzu honako helbide honetara: tuseguridad@abanca.comAbrirase nunha nova ventá.. Mezuaren gaian ‘NAN GALDUTA’ jarri, eta
zure izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazi behar dituzu. - Gure edozein bulegotan. Aurretiko hitzordua eska dezakezu, erosoagoa
bazaizu.
Zure NAN berria eskuratzen ez duzun bitartean, segurtasun-arrazoiengatik
online eta telefono bidezko eragiketa batzuk egitea mugatuta izan
dezakezu. Era berean, aurretiko hitzordua eska dezakezu bulegoan,
laguntza behar baduzu.
Gainera, NAN berria duzunean, jakinarazi egin beharko diguzu. EspainiakoSerás redirixido a outro sitio web
BankuarenSerás redirixido a outro sitio web webgunean aurkituko duzu gai honi buruzko informazio gehiago.Compárteo en...Se pensas que é interesante para outras persoas, por favor, comparte esta información con elas. //www.abanca.com/gl/axuda/tarxetas/txartela-galdu-dut#571