Aktiba itzazu jakinarazpenak
Zue segurtasunerako, erosotasunerako eta Interneten erosten jarraitzeko garrantzitsuak dira.
Push jakinarazpenak aplikazio batek zure telefonoan erakutsi ditzakeen mezuak dira, aplikazioa erabiltzen ez baduzu ere. Aplikazio motaren arabera, jakinarazpen hauen garrantzia handiagoa edo txikiagoa da.
Gure kasuan, ABANCAren app-ean jakinarazpen hauek erabiltzen ditugu, adibidez, erabilera eta segurtasun alertak bidaltzeko edo zenbait eragiketatan modu seguruan identifikatzeko, eta laster interneten erosteko ere erabiliko dira, zure datuak babesteko indarrean sartuko diren Europako eta Estatuko lege berrien ondorioz.
Push jakinarazpenak erabat doakoak dira, zure nortasuna egiaztatzeko erabiliko ditugu zenbait erosketatan, araudi berriak eskatzen duen bezala, edo zure kreditu edo zordunketa txartel batekin ordainketa bat egiten denean jakinarazteko. Zuri informazio komertzial pertsonalizatua bidaltzeko bakarrik erabiliko ditugu, zuk horretarako baimena ematen baduzu. Gainera, gure app-ean erraz konfigura dezakezu zein alerta jaso nahi dituzun.
Mesedez, aktibatu zure jakinarazpenak orain. Hona hemen nola egin dezakezun, urrats erraz hauek jarraituz: 1- Sartu ABANCAren zure app-ean 2- Joan goiko ezkerreko menura eta hautatu “Jakinarazpenak” aukera. 3- Konfiguratu jaso nahi dituzun abisuak
Hemen duzu ABANCAren app-ean egin dezakezun guztiari buruzko informazio gehiago.
Zergatik aktibatu behar dituzu jakinarazpenak?
Esan bezala, Erkidegoko legeria berriak banku eta saltoki guztiak behartzen ditu online erosketetarako autentifikazio bikoitzeko metodoak erabiltzera. Legediari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko, jo ezazu gure blogeraBeste webgune batera birbideratuko zara. Kontuan izan, gainera, push jakinarazpenen bidez lor dezakezun guztia:
- Segurtasuna: beste kanal batzuk erbailtzen dituzunean push jakinarazpenak erabiltzen ditugu autentifikazioa indartzeko. Gainera, nahi izanez gero, txartel bidezko erosketen berri emango dizugu.
- Zure kontuetako mugimendu eta eragiketa guztien berri emango dizugu, lasai egon zaitezen.
-
Mugikorrean zer motatako jakinarazpenak jaso nahi dituzun aukera dezakezu: diru-sarrerak jasotzean, zorpekoren bat duzunean, ordainagiriak ordaintzeko saldoa nahikoa ez denean…
- Push jakinarazpenak doakoak dira.
- Azkarra da, informazioa berehala jasotzen baituzu. -Gainera, postontzi digitalean mezu guztiak kontsultatu ahal izango dituzu, ABANCAren banka mugikorreko aplikazioan.