Menu

Push jakinarazpenak aplikazio batek zure telefonoan erakuts ditzakeen mezuak dira, aplikazio hori erabiltzen ari ez bazara ere. Aplikazio motaren arabera, push jakinarazpenek garrantzia handiagoa edo txikiagoa izango dute.

ABANCako aplikazioak jakinarazpen hauek erabiltzen ditu erabilerari eta segurtasunari buruzko mezuak bidlatzeko edo eragiketa jakin batzuetan erabiltzailea segurtasunez identifikatzeko. Laster Internet bidez erosteko ere erabiliko dira, datuak babesteko erkidegoko eta estatuko lege berriak indarrean jartzen direnean.

Push jakinarazpenak guztiz doakoak dira. Erosketa jakin batzuetan zure nortasuna egiaztatzeko erabiliko ditugu, araudi berriak eskatzen duen bezala, edo zure kreditu- edo zordunketa-txartelen bidezko ordainketen berri emateko. Informazio komertzial pertsonalizatua bidaltzeko ere erabiliko ditugu, baldin eta ados bazaude. Gainera, gure aplikazioan jaso nahi dituzun jakinarazpenak erraz konfiguratu ahalko dituzu.

Jakinarazpena oraintxe bertan aktiba ditzakezu beheko botoia sakatuz. Oso azkarra eta erraza da (segundo batzuk baino ez dituzu beharko!). Nahiago baduzu, jakinarazpenen abantailei buruz irakurtzen jarrai dezakezu.

Zergatik aktibatu behar dituzu jakinarazpenak?

Esan bezala, Erkidegoko legeria berriak banku eta saltoki guztiak behartzen ditu online erosketetarako autentifikazio bikoitzeko metodoak erabiltzera. Legediari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko, jo ezazu gure blogera. Kontuan izan, gainera, push jakinarazpenen bidez lor dezakezun guztia:

  • Segurtasuna: beste kanal batzuk erbailtzen dituzunean push jakinarazpenak erabiltzen ditugu autentifikazioa indartzeko. Gainera, nahi izanez gero, txartel bidezko erosketen berri emango dizugu.
  • Zure kontuetako mugimendu eta eragiketa guztien berri emango dizugu, lasai egon zaitezen.
  • Mugikorrean zer motatako jakinarazpenak jaso nahi dituzun aukera dezakezu: diru-sarrerak jasotzean, zorpekoren bat duzunean, ordainagiriak ordaintzeko saldoa nahikoa ez denean…

  • Push jakinarazpenak doakoak dira.
  • Azkarra da, informazioa berehala jasotzen baituzu. -Gainera, postontzi digitalean mezu guztiak kontsultatu ahal izango dituzu, ABANCAren banka mugikorreko aplikazioan.