Menu
  • ico-auto-sustitucion

    Ordezko ibilgailua

    Ordezko ibilgailua emango dizugu behar duzunean. Kontsultatu zeintzuk diren baldintzak eta mugak: baldintza orokorretan.

  • ico-auto-grua

    Garabia ordu bete baino lehen

    Zauden tokian zaudela, garabi bat 60 minutu baino gutxiagoan izango duzu eskuragarri.

  • ico-asistente

    Asistente único

    Te asignaremos un único asistente para que gestione tu siniestro de principio a fin.

  • ico-auto-personalizable

    Aseguru pertsonalizatua

    Beti zuri hobekien egokitzen zaizuna aholkatuko dizugu.

  • ico-auto-taller

    Aukeratu zure tailerra

    Zuk nahi duzun tailerra aukeratu ahal izango duzu, konfiantzazkoa. Kontsultatu baldintzak eta mugak: baldintza orokorretan.

  • abanca-seguros-on-off

    ON-OFF

    Estaldura batzuk zure aplikaziotik piztu eta itzal ditzakezu, zure beharretara egokitzeko.

Ze babesten dute gure auto aseguruek?

Jarraian, ABANCA Auto Aseguruek eskaintzen dituzten hiru babes mailak ezagutu ahal izango dituzu. Nahi baduzu, babes bakoitza zertan datzan xehetasun gehiagorekin azalduko dizugu, kontratatzera zoazena zer den ondo uler dezazun. Horrela, ABANCAkoa izateagatik dituzun abantaila guztiak ezagutu eta baliatu ahal izango duzu.

Estaldurak

Ezinbesteko hirugarrena

  • Nahitaezko
    erantzukizun
    zibila
  • Borondatezko
    erantzukizun
    zibila
  • Gidariaren
    babesa
  • Defentsa
    juridikoa
    eta kalteen
    erreklamazioa
  • Asistentzia

Estaldurak

Hirugarrenentzakoa beirekin

  • Nahitaezko
    erantzukizun
    zibila
  • Borondatezko
    erantzukizun
    zibila
  • Gidariaren
    babesa
  • Defentsa
    juridikoa
    eta kalteen
    erreklamazioa
  • Bidaiako
    laguntza
    ordezpen-
    ibilgailuarekin
  • Beirak

Estaldurak

Hirugarrenentzako zabaldua

  • Nahitaezko
    erantzukizun
    zibila
  • Borondatezko
    erantzukizun
    zibila
  • Gidariaren
    babesa
  • Defentsa
    juridikoa
    eta kalteen
    erreklamazioa
  • Bidaiako
    laguntza
    ordezpen-
    ibilgailuarekin
  • Beirak
  • Ibilgailuare
    n lapurreta
  • Ibilgailuak
    sua hartzea
  • Zinegetika- edo
    etxe-animaliak
    harrapatzeak
    sortutako kalte
    materialak

Estaldurak

Arrisku orotarakoa

  • Nahitaezko
    erantzukizun
    zibila
  • Borondatezko
    erantzukizun
    zibila
  • Gidariaren
    babesa
  • Defentsa
    juridikoa
    eta kalteen
    erreklamazioa
  • Bidaiako
    laguntza
    ordezpen-
    ibilgailuarekin
  • Beirak
  • Ibilgailuaren
    lapurreta
  • Ibilgailuak
    sua hartzea
  • Ehiza- edo
    etxe-animaliak
    harrapatzeak
    sortutako
    kalte materialak
  • Berezko kalteak

Gehiago behar duzu? Zuk agintzen duzu! Hauek dira gure aukerako paketeak

copiloto-paquetes-opcionales

PREMIUM LAGUNTZA Zure autoarekin kilometro asko egiten badituzu, estaldura honek Laguntza prestazioak zabaldu egiten dizkizu, muga zabalagoak eta zerbitzu gehigarriak eskainiz.

PREMIUM DEFENTSA JURIDIKOA Estaldura honek Defentsa Juridikoaren prestazioak zabaltzen ditu, gerta daitezkeen egoeretan babes juridikoa eta ekonomikoa eskaintzen dizkizutelarik.

BERRIAREN BALIOA + Durante los primeros 5 años, indemnizamos la pérdida total del vehículo con el importe que has pagado en la compra de tu coche.

GIDARIAREN BABESA + Zenbateko handiagoa izango duzu gidariaren babes-estalduran*: 60.000€ heriotza kasuan eta 60.000€ arte Istripuak eragindako ezintasun iraunkorragatik.

KALTE-ORDAINA + Ibilgailuaren erabateko galera deklaratuz gero, ibilgailuaren salmenta-balioa baino % 20 gehiago jasoko duzu.

regalo-seguros-circulo

Kontratatu orain asegurua, eta aurreztu %15

Izan ere, zure lasaitasuna eta zure hurkoena da lehena. 2023 o 2024 honetan bezero gisa alta eman baduzu eta ABANCA asegurua Aseguruen Tarifa Lauarekin kontratatzen baduzu 31/12/2023 baino lehen, segurtasuna lortu ez ezik, lehen urteko primaren %15 itzuliko dizugu ere opari-txartel batean.

copiloto-coberturas-servicios

Zure auto aseguruari buruz jakin behar duzun guztia

Zure estaldurei buruzko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu, uler ditzazun, emango dizuten lasaitasun-maila ezagut dezazun eta nola lagun zaitzaketen jakin dezazun. Arduraz gidatzeko aholkuak ere emango dizkizugu, eta zu bezalako beste pertsona batzuen galderei erantzuten diegu. Oso baliagarria izango zaizu!

Ordaindu zure asegurua hilabetez hilabete

Puedes pagar tu seguro de forma mensual y a través de la Tarifa Plana Seguros. Este servicio te permitirá dividir el pago de tus seguros sin intereses ni comisiones (TIN 0%, 0% TAE), tus seguros comercializados por ABANCA. En el caso de los paquetes de coberturas ON-OFF, es obligatorio que los pagues de esta forma.

Gainera, % 7 arteko hobaria lortu ahal izango duzu Aseguruen Tarifa Lauean familia ezberdinetako bestelako aseguruak sartzen badituzu: bizitza, autoa, osasuna, etxebizitza, heriotza eta istripuak. Has zaitez aurrezten! 3 sortarekin % 3-ko hobaria lortuko duzu, 4 sortarekin % 5-ekoa, eta 5 sorta edo gehiago biltzen badituzu, % 7-ko hobaria jasoko duzu.

Adibide adierazgarri bat jartzen dizugu zure tarifa lauan helbideratutako aseguruak ordaintzeko, hobaria kontuan hartu gabe. Kontuan helbideratutako aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 1.500 €-koa izango balitz, hileko hamabi kuotetako bakoitzean ordaindu beharko zenukeen zenbatekoa 125 €-koa izango litzateke. Beraz, zor den zenbateko osoa 1.500 € izango litzateke. Komisiorik gabe: ITN %0, UTB %0

copiloto-tarifa-plana-seguros

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zein konpainiekin egiten duzue lan Auto Aseguruan?

    Zerotik zure autoarentzako aseguru bat sortu dugu gure konpainia propioarekin (ABANCA Seguros Generales). ABANCA asegurua da % 100; eta ezagutzen zaitu, aholkuak ematen dizkizu eta zure ondoan dago beti. Abantaila eta estaldura nagusiez gain, zure aseguruan aukerako paketeak sartu ahal izango dituzu, bai eta ON-OFF estaldurak ere. ON-OFF estaldurak ABANCAko zure aplikaziotik piztu eta itzali ahal izango dituzu, eskuragarri izan ditzazun benetan behar dituzunean soilik.

  • Auto Aseguruak nire motoa estaltzen du?

    Oraingoz motoak ez daude estalita gure Copiloto Aseguruaren bidez, baina kasu hauetarako lankide ditugun Caser, Liberty eta Pelayo konpainiek zure motorako behar duzun asegurua emango dizute. Zatoz hurbilen duzun ABANCA bulegora, edo dei iezaguzu, behar duzun asegurua aurkitzen lagun zaitzagun. 

  • Zer da ibilgailuen egiaztapena, eta nola egiten da?

    Ibilgailu baten egoera, matxura edo kalte bati buruz profesional batek ematen duen irizpen objektiboa da, peritu baten ikuskapenaren emaitzetan oinarritua.

    Prozesu hori bideodei baten bidez egingo da; salbuespenez, bide hori erabili ezin baduzu, ibilgailua modu presentzialean egiaztatzeko eska dezakezu, perituarekin egoteko hitzordua eskatzerakoan.

  • Zer ibilgailuk egin behar dute egiaztapena?

    Arrisku Orotarako asegurua –frankiziarekin zein frankiziarik gabe– kontratatzen duten ibilgailu guztiei egingo zaie egiaztapena, honako hauei izan ezik: asegurua indarrean jartzen den unean lehen matrikulazioaren data 14 egunekoa edo gutxiagokoa duten ibilgailu berriei. 

    Modalitatea igoz gero edo ibilgailua aldatu eta Arrisku Orotarako asegurura (frankiziarekin zein frankiziarik gabe) aldatuz gero ere egin beharko da ibilgailuaren egiaztapena.

  • Noiz hasten da egiaztapena, eta zenbat denbora dut egiteko?

    Egiaztapena egiteko epea 10 egun natural dira; hala, CED konpainia zurekin harremanetan jarriko da asegurua indarrean jarri baino 10 egun lehenago, ibilgailuaren azterketa aseguruaren hasiera-datarako egina egon dadin.

    Asegurua kontratatu den egunean bertan jartzen bada indarrean, edo kontratatu eta hurrengo 10 egunetan, CED konpainia ahalik eta lasterren jarriko da zurekin harremanetan, prozesua azkartzeko.

  • Egiaztapenaren emaitzak aldaraz dezake kontratatu dudan modalitatea?

    Bai. Perituak, ibilgailua aztertzean, frankizian kontratatutako kalteak baino handiagoak atzematen baditu, automatikoki aldatuko da modalitatea. Detektatutako kalteen arabera, Arrisku Orotarako modalitate frankiziadunera aldatuko da, 200, 300 edo 400 euroko azpimodalitatera, edota Hirugarrenentzako Hedatua modalitatera. Hala gertatuz gero, Banka Mugikorraren mezu elektroniko baten bidez jakinaraziko zaizu aldaketa, baita gutun ziurtatu baten bidez ere.

    Aldaketarekin ados egon ezean, modalitate berriaren jakinarazpena jasotzen denetik gehienez ere 10 egun naturaleko epea izango du hartzaileak baliogabetzeko

DOKUMENTAZIOA