-
Zein da nire datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? ABANCA Corporación Bancaria S.A.
Gure web-orrialdean (www.abanca.com) Datuen Babeserako gure Delegatuaren (DBD edo DBO) nortasunari buruzko informazioa emango dizugu. Harekin harremanetan ipin zaitezke helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#391 -
Zertarako tratatu nahi dituzue nire datuak? Gure helburua zure moduko bezeroen konfiantza irabaztea da eta, horregatik, zure datuak soilik helburu hauekin erabiltzen ditugu:
- Eskatzen dizkiguzun edo kontratatu dituzun ABANCA zerbitzu eta produktuak kudeatzea
- Bete behar ditugun legezko eta arauzko betebeharrekin betetzea
- Kontratazioan iruzurra prebenitzea eta zure nortasuna babestea
- Soilik egiaz zure interesekoak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzean
- Eta beste helburu batzuetarako, esate baterako, anonimo bilakatutako datuekin ikerketa estatistikoak egin, ABANCAREN defentsa juridikoa bermatu edo, beti indarreko legeriarekin bat etorriz, zenbait datu finantza-erakundeek erabiltzen ditugun kredituen gaineko informazioko baterako sistemetara komunikatzeko.
Gainera, beste produktu eta zerbitzu pertsonalizatu batzuen onura izan nahi baldin baduzu, zure baimena eman ahalko diozu ABANCARI hauek egiteko:
- ABANCA taldeko enpresen produktu eta zerbitzuak zuri eskaintzeko eta esparru ezberdinetako kolaboratzaileenak (adibidez, finantzak, aseguruak, kontsumo pertsonaleko zerbitzu edo produktuak, etab.)
- Zure datuak ABANCA Taldeko enpresekin partekatzeko zure gustu eta premiak hobeto ezagutu eta, modu horretan, eskaintza eta promozio hobeetara iristeko
- Zure informazioa kanpoko iturriekin (Erregistro Publikoak, Katastroak, Gizarte Sareak, etab.) aberasteko, zure profilera egokitzen diren produktu eta zerbitzuen eskaintzak hauta ditzagun
- Behin gure harremana amaituta zure datuak gehienez 5 urtez gordetzeko estatistiketarako, itzultzeko konbentzitzen bazaitugu eska ditzakezun produktuen eskaera berriak kudeatzeko edo zure interesekoa izan daitekeen publizitate-informazioa igortzeko
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#392 -
Zenbat denboran gordetzen dituzue nire datu pertsonalak? ABANCAK zure datuak gordeko ditu zurekin aurre kontratu edo kontratuzko harreman bat mantentzen dugun bitartean. Eta zure baimena ematen baldin badiguzu, gehienez 5 urteko epez harremana amaitzen denetik zenbatzen hasita.
Beranduago, eta araudian ezartzen den eran, zure datuak blokatu egingo dira eta, horrenbestez, soilik Epai eta Auzitegien, Zerga Ministerioaren edo eskumeneko Administrazio Publikoen eskariz egongo dira eskuragarri legez agindutako epeetan (oro har, 10 urtez kapitalak zuritzearen eta terrorismoaren finantzazio aurreko prebentziorako araudiaren arabera eta, gehienez 21 urtez Kode Zibila eta hipotekako legeria aplikatuz) Epe horiek igarota, zure datuak ezabatu egingo dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#393 -
Zein dira nire eskubideak nire datu pertsonen tratamenduari dagokionez? Datuak babesteko araudian ezartzen direnak:
- Eskuratzeko eskubidea: Zein datu mota tratatzen ari garen eta burutzen ari garen tratamenduaren ezaugarriak zein diren jakitea.
- Zuzentzeko eskubidea: Zure datuak aldatzeko eskatu ahal izatea zuzenak edo egiazkoak ez izateagatik.
- Eramateko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat eskuratu ahal izatea elkarreragin formatuan. Aplikagarri 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea legean jasotako kasuetan. Aplikagarri 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Erabaki automatizatuak hartzea aurkatzeko eskubidea. Aplikagarri 2018ko maiatzaren 25etik aurrera.
- Ezabatzeko eskubidea: Zure datuak ezabatzeko eskatzea tratamendua dagoeneko beharrezkoa ez denean.
- Aurkatzeko eskubidea: Jakinarazpen komertzialak igortzeari uzteko eskatzea aurretiaz adierazitako baldintzetan.
- Emandako baimena atzera botatzeko eskubidea.
- Kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazio bat ipintzeko eskubidea (Espainian Datuak Babesteko Espainiako Agentzia).
Eskubide horietako edozein erabili ahal izateko, gure Bezeroen Arreta Zerbitzura jo dezakezu Posta Helbide honetan: San Andres kalea 135-137, Beheko Solairua (15003 – A Coruña) edo helbide elektroniko honetan: atencioncliente@abanca.com
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#394 -
Zer da ABANCA? ABANCA, aktiboetan duen bolumena kontuan izanik, Espainiako lehenengo hamar finantza-erakundeen artean kokatzen da. Bankuak Galizian du bere egoitza eta bankua egiteko modu berri baten alde egiten du, gure Baterako Sentipen izendatzen dugun horretan oinarritua, eta balio oso argi batzuk dituena: erantzukizuna, fidagarritasuna, kalitatea eta berrikuntza.
Gutxi gorabehera 700 bulego dituen sare bat dugu Espainian eta beste 9 herrialdetan banatuak. Hemen 4.600 pertsona baino gehiagok egiten dugu lan, zure moduko bezeroen premiak asetzeko grinarekin.
Galizian kokatzen da ABANCAREN sozietate-izena eta udal guztien % 87an gaude, beraz, biztanleria osoaren % 97ri ematen diegu estaldura. Gainera, Galiziako enpresa-ehunaren lehendabiziko finantzatzailea gara, garapenarekin, etorkizunarekin eta oparotasunarekin konprometituta, aldi berean, banku berri honen arimaren zati dena.
Galiziatik kanpo 114 bulego dituen sare komertzial bat dugu, eta presentzia berezia dugu Leon, Asturias eta Madrilen.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#10 -
ABANCAKO enplegu-eskaintzak, non utzi dezaket nire curriculuma? ABANCAKO talentu komunitatean izen eman dezakezu, empleo.abanca.comBeste webgune batera birbideratuko zara. Utziguzu zure curriculuma eta jakin zein enplegu-eskaintza ditugun beste inork baino lehenago.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#176 -
Nolakoa da ABANCA? Banku tradizionalaren tasunak eta bere balio nagusien artean berrikuntzaren alde egiten duen azken belaunaldiko banku baten ezaugarriak uztartu nahi ditugu.
ABANCAN bezeroa gure erabaki guztien ardatza da, eta pertsonentzat egindako pertsonen banku bat garela esatea atsegin dugu gure langileak Baterako Sentipen honen funtsezko beste alderdi bat direlako.
Gure eredua zerbitzu eta hurbiltasuneko banku batena da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#11 -
Zein dira ABANCAREN balioak? Banku honen eta marka honen arima emozio batean laburbiltzen da: Baterako Sentipena. Baterako Sentipena gure bezeroekiko konpromiso bat da: beti guztien alde edozein egitekoa; besteak bustitzen baldion badira, gu ere bustitzekoa. Baterako Sentipena oinak lurrean izan eta guztiok ontzi berean joatea da. Baterako Sentipena entzun eta erantzutea da. Gardentasun eta leialtasunez, hurbiltasunez eta sinpleki.
Gainera, banku berri honetan langile guztiok konpromisoa hartu dugu lau balio ukaezinekin: erantzukizuna (serioak gara eta emandako hitza bete egiten dugu); fidagarritasuna (beti egia esaten dugu, konfiantza sortzeko modu bakarra baita); berrikuntza (onena zenbait urrats aurrerago egoten baita beti) eta kalitatea (onenak izatea baitugu xede, egunez egun, gure bezeroen iguripenak gainditzeko).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#12 -
ABANKAREKIN fida zaitezke Espainiako eta Europako finantza-erakunde modura betetzen ditugun araudi-arauetatik eratortzen diren berme guztiak, eta gure gobernu korporatiboko eredua aplikatzearen bermea dituzu, nazioarteko estandar gorenen pare.
Gure errentagarritasun, kaudimen eta likideziaren adierazleek epe luzerako iraunkortasunerako gure estrategiaren abal dira, txikizkako negozio tradizionalari eta kredituaren emakidari so.
ABANCAK 330 milioi euroko mozkin garbia lortu zuen 2015ean. Horrek % 8,7ko errentagarritasuna suposatzen du (ROTE), Espainiako banku merkatuko handienetako.
Espainiako eta Europako finantza-sektorean kaudimen handiena duten erakundeen artean gaude. Horri esker, Basilea III-ko jarraibideekin bat etorriz gutxienez eskatzen den kapital maila gainditzen dugu.
10.917 milioi euroko likidezia-posizio bat dugu aktibo erabilgarrietan eta jaulkipen gaitasunean. Zenbaki horrekin 2018an eskatzen ziren betekizunak soberan betetzen ditugu.
Merkataritza-eredu berri bat garatzen dugu. Eredu horretan sendotasunak, bezeroaren arretak eta berrikuntzak protagonismoa hartzen dute. Beraz, zure premiak, erantzukizunez eta sen onez, artatzeko baldintza onenak ditugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#109 -
Zer espero dezakete ABANCAKO enpresari eta ekintzaileek? Baterako Sentipena etorkizunarekin, gure ingurunearekin, kezkatzea ere bada. Hori dela eta, ABANCA enpresari, ekintzaile, industria eta merkataritzaren aldeko konpromiso argi batekin sortu da. Gure helburua datozen hiru urteetan kredituan 12.000 milioi euro baino gehiago formalizatzen da. Horietatik, 8.300 milioi ekoizpen-ekonomiaren finantzaziora bideratuko dira.
Gainera, nazioarteko jarduerari bultzada sendoa eman nahi diogu, gure enpresak beren nazioartekotzean akonpainatuz, Galiziako koloniak kanpoan dituen loturak estutuz eta Banesco Internacionalek dagoen herrialdeetan duen ahalmena aprobetxatuz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/sobre-abanca-empresas/abancaren-balioak#110