Sortu zure online denda % 20ko beherapenarekin.
ABANCAko bezero bazara eta online denda bat sortzea pentsatzen ari bazara, % 20ko beherapena izango duzu. Baita doako domeinua ere. Eta hilabeteko proba duzu!
Palbin-ek sare sozialen mundura bideratuta dagoen ecommerce-rako software-ak, zure online denda sortzeko aukera ematen dizu. Horri esker, web zerbitzua eskaini ahal izango duzu eta munduko sare sozial handienetako batean arituko zara: Facebook. Orain ABANCArekin % 20ko deskontuarekin lor dezakezu.
Desberdinak, arrazoiarekin
-
Azkarra eta erraza
Erregistratu, zure produktuak igo, ordaintzeko modua aukeratu eta zure denda prest egongo da.
-
Dena zure mugikorretik
Mugikorrerako aplikazioari esker, zure eskaerak edonon kudeatu ahal izango dituzu.
-
Denda Facebook-en
Zure zaleek zuzenean erosi ahal izango dituzte produktuak. Erosketa prozesua Facebook-en hasi eta amaitzen da
-
ST integratua
Konfigura ezazu ST birtuala modu errazean, zuzenean zure kontura txartel bidez kobratu ahal izateko.
Zure denda, % 20 merkeagoa ABANCArekin
ABANCAko bezero izateagatik % 20ko deskontua izango duzu zure online denda sortzeko. Palbin enpresa teknologikoarekin dugun hitzarmenari esker eta gure bezeroa zarenez, beherapen handia izango duzu online denda sortzen duzunean. Zure domeinua ere doan lor dezakezu.
Palbin-ek eskaintzen dizun zerbitzu honekin, zure denda elektronikoa sortzen has zaitezke. Ez duzu erregistro-kuotarik izango, eta ez duzu fiskalki alta eman beharko saltzen hasi aurretik. Gainera, denda hilabetez probatu ahalko duzu, erabat doan, zein erraza den ikus dezazun.Palbin-en tarifek ez dute ezkutuko preziorik, ezta letra txikirik ere. Ez duzu inolako iraunkortasun beharrik izango eta telefono bidezko doako arreta-zerbitzua izango duzu, kargu gehigarririk gabe. Dendaren erabileraz konbentzituta zaudenean, saldu nahi duzun produktuei hobekien egokitzen zaion plana aukeratu ahalko duzu eta, urteko ordainketak eginez gero, hilabete bat doan lortu ahalko duzu. Gainera, ABANCAko bezero bazara, % 20ko beherapena izango duzu azken prezioan, edozein plan duzula ere. Domeinua ere zure izenean eta guztiz doan izango duzu, pro eta premium planetan.