ABANCA Zerbitzuen Programa

Zure konfiantza saritzen dugu.

Bete baldintza xume batzuk eta aurreztu ohiko banku-zerbitzuak ordaintzean.

Gure bezero askok badituzte dagoeneko ABANCAren Zerbitzu Programaren abantailak, automatikoki eta ezer egin gabe. Nola egin dezakezu zuk ere? Jarraian azaltzen dizkizugun baldintza xume batzuk betetzen badituzu, ez dituzu ordaindu beharko ohiko banku zerbitzu hauek: kontuen mantentze- eta administrazio-komisioak, transferentziak, kutxazainetan egindako diru ateratzeak, txartelak, txekeak…

Zure konfiantza eskertzeko gure modua da. Gure partetik, bezero guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko helburuz lan egiten jarraitzeko konpromisoari eusten diogu.

Maila Baldintzak Kudeaketa eta kontuaren mantentze-komisioa Zordunketa/kreditu txartela(3) Diruaren errekargua kutxazainetan zordunketa txartelarekin Eurotan egindako transferentzia nazional eta komunitarioak, ez premiazkoak Eurotan egindako txeke nazionalen sarrera Beste onura batzuk

Plus

Honako hauek badituzu:

  • Hilero batez besteko saldo ikusgai gutxienez 500€ titular bakoitzari esleitua
  • Domiciliazioetako bat ABANCA-n duzu eta (1)
  • Produktuetako bat ABANCA-n duzu (2)
Kudeaketa eta kontuaren mantentze-komisioa

0€

Zordunketa/kreditu txartela (3)

0€
Aurreko 12 hilabeteetan 24 erosketak egiten badira. Autonomoak: zordunketa edo kreditu txartel 1. Mikroenpresak: kreditu txartel 1

Diruaren errekargua kutxazainetan zordunketa txartelarekin

Entitatearen ohiko baldintzak aplikatzen dira (4)

Eurotan egindako transferentzia nazional eta komunitarioak, ez premiazkoak

0€
SEPA transferentzia indibidualak ez premiazkoak banku elektronikoan, banku mugikorrean, agindu periodikoan eta fitxategian

Eurotan egindako txeke nazionalen sarrera

0€

Beste onura batzuk
  • Nominaren ordainketa banku elektronikoaren eta fitxategiaren bidez
  • Solo Ingresos txartela

Premium

Honako hauek badituzu:

  • Hilero batez besteko saldo ikusgai gutxienez 500€ titular bakoitzari esleitua
  • Domiciliazioetako bat ABANCA-n duzu eta (1)
  • Produktuetako bi ABANCA-n duzu (2)
Kudeaketa eta kontuaren mantentze-komisioa

0€

Zordunketa/kreditu txartela (3)

0€
Autonomoak: zordunketa txartel 1 eta kreditu txartel 1. Mikroenpresak: kreditu txartel 1

Diruaren errekargua kutxazainetan zordunketa txartelarekin

0€
ABANCAko kutxazain guztietan. Galiziatik kanpo, Euro 6000, Euronet, Sabadell, Bankinter, Arkitektoen Kutxa, Ingeniarien Kutxa, Euro Automatic Cash eta Banca March kutxazainetan. Espainiatik kanpo, edozein kutxazainetan (5)

Eurotan egindako transferentzia nazional eta komunitarioak, ez premiazkoak

0€
edozein kanaletan

Eurotan egindako txeke nazionalen sarrera

0€

Beste onura batzuk
  • Nominaren ordainketa banku elektronikoaren eta fitxategiaren bidez
  • Solo Ingresos txartela
  • Kobrantza kudeaketarako eta zure TPVetan egindako eragiketetarako tarifa bonifikatua
  • SMS edo email bidezko abisu zerbitzua

(1) Helbideratzeak ABANCAn

  • Gizarte asegurua, gutxienez 50 € hilean
  • Mutualitate profesionala, gutxienez 100 € hilean
  • Azken hilabetean 2 nomina ordaintzea, gutxienez, guztien artean 600 eurotik gorako zenbatekoa
  • Zergen ordainketa (111, 130, 131, 200, 202 eta 303 modeloak), gutxienez zerga bat azken 6 hilabeteetatik 2tan (kontsultatu beste modelo batzuk oinarrietan)
  • Nekazaritza Politika Komuna (PAC) helbideratuta izatea eta laguntzan horren ordainketaren bat jaso izana, gutxienez, aurreko 12 hilabete naturaletan

(2) Produktuak ABANCAn

  • Hileko batez beste, gutxienez, 2500 euroko saldoaren titularra izatea inbertsio-funtsetan, baloreetan, aurrezki-aseguruetan edo pentsio-planetan, titular bakoitzari esleituta
  • Aktiboko produktuetan hileko bataz beste 10.000 euro edo gehiagoko saldoaren titular izatea, titular bakoitzari esleituta
  • Saltokiko terminala, azken 12 hilabeteetan 6000 eurotik gorako fakturazioa duena
  • Zordunketa edo kreditu txartela, azken 12 hilabeteetan gutxienez 24 erosketa egin dituena
  • ABANCA bitartekari den asegurua (6)
  • ABANCAko banakako pentsio-planetan gutxienez 8000 euroko eskubide finkatuak edo azken 12 hilabete naturaletan guztira 900 eurotik gorako ekarpenak



(3) Edozein markako zordunketa nahiz kreditu txarteli aplika dakiokeen onura, edozein dela helbideratze-kontua, hauei izan ezik: Visa Platinum eta Aurreordainketa, Mastercard ABANCA Pribatua, garraio publikoko diru-zorro edo herritar txartelak, teleordainketa txartela eta baimendutakoaren kreditu txartela.

(4) Galiziatik kanpo hilean 5 ateratze sare hauetako kutxazainetan: Euro 6000, Euronet, Sabadell, Bankinter, Arkitektoen Kutxa, Ingeniarien Kutxa, Euro Automatic Cash eta Banca March. Eta ABANCAren kutxazain guztiak.

(5) Lurralde nazionalean bizi diren bezeroentzat. Espainiatik kanpo egindako diru-ateratzeetan erakunde batzuek errekargu tasa bat aplika dezakete euren kutxazainak erabiltzeagatik. Euroa ez den beste monetan egiten diren diru-ateratzeetan txartelaren kontratuan zehaztutako dibisa-aldaketaren komisioa aplikatuko da.

(6) Gutxieneko primarik gabe, txartelen babes integraleko eta istripuegatiko ON-OFF bizi-aseguruetan izan ezik. Horiek hilean 9 euroko gutxieneko prima izan behar dute.