Baimentuei buruzko informazio gehigarria
ZURE DATUEN TRATAMENDUARI ETA ABANCA SEGUROS GENERALES-EN BEZERO GISA ALTA EMATEKO PROZESUAN ESKATZEN ZAIZKIZUN BAIMENEI BURUZKO INFORMAZIOA
Bezero gisa alta emateko zure eskaeraren harira, eta prozesu horretan zehar, zure datuen tratamendu jakin batzuetarako baimena eskatuko dizugu, ABANCA GENERALES DE SEGUROS Y REASEGUROS S.A. (aurrerantzean, "ABANCA Seguros Generales" edo "Erakundea") izanik tratamenduaren arduraduna.
Komunikazio honen bidez, baimen horien ondorio eta irismenari buruzko informazio zehatza eman nahi dizugu, horrela, guztiz aske eta informatua izan zaitezen onarpena edo ukapena adierazteko. Era berean, datuen babesari buruzko zure eskubideak nola erabili eta ABANCA Seguros Generales-ek zure datuen tratamenduari buruzko araudi osoa non aurki dezakezun ere jakinaraziko dizugu komunikazio honetan.
Horregatik, jarraian, aipatutako informazioak helarazten dizkizugu:
1. BEZERO GISA ALTA EMATEAN ESKATZEN DIZKIZUGUN BAIMENAK:
Onartzen duzu zure profilera egokitutako publizitate-informazioa jasotzea ABANCA CORPORACIÓN BANCARIA, S.A. 1 (aurrerantzean, "ABANCA") Talde Ekonomikoko enpresen eta kolaboratzaileen produktuei eta zerbitzuei buruz?
Onartzen baduzu, zure datu pertsonalak tratatuko ditugu, edozein bitartekoz (posta arrunta, telefonoa, edozein motatako mezuak mugikorrera – SMS edo push mezuak – posta elektronikoa, sare sozialak edo gure aplikazioak) zure profil komertzialera egokitutako informazioa (hau da, zure interes, behar eta lehentasunetara egokitua) eskaintzeko, ABANCA Talde Ekonomikoko enpresen eta ABANCA Seguros Generales-en hirugarren kolaboratzaileen produktuei eta zerbitzuei buruz.
ABANCA Talde Ekonomikoko enpresen jarduera-sektoreak honako hauek dira: finantza, gizarte, aseguru, higiezin, inbertsio-mugikor, prestakuntza, marketin eta aholkularitza eta kontsulta zerbitzuak.
ABANCA Seguros Generales-en hirugarren kolaboratzaileak dira ABANCA Seguros Generales-ek lankidetza komertzialeko akordioak dituen enpresak, eta finantza, aseguru, aisialdi, elikagai, etxetresna elektriko, altzari, ibilgailu, oinetako, ehungintza, optika edo kontsumo pertsonaleko zerbitzu eta produktuak eskaintzen dituzte.
Onartzen duzu zure datuak ABANCA Talde Ekonomikoko enpresei lagatzea, haiek zurekin kontratazio-prozesuak arintzeko?
Onartzen baduzu, zure datu pertsonalak ABANCA Talde Ekonomikoko enpresekin partekatuko ditugu, datuen hartzaile den ABANCA Talde Ekonomikoko enpresari zuk eskatutako kontratu edo aurrekontratu baten azterketa (aseguru-eragiketetan aseguratu beharreko arriskua barne edo finantzaketa-eragiketetan kreditu-arriskua barne) eta, hala badagokio, formalizazioa errazteko eta arintzeko; edo dagoeneko datuen hartzaile den ABANCA Talde Ekonomikoko enpresarekin duzun kontratu edo aurrekontratu baten kudeaketa eta exekuzioa errazteko eta arintzeko.
Onartzen duzu zure datuak ABANCA Talde Ekonomikoko enpresei lagatzea, haiek zure profilera egokitutako publizitate-informazioa eskaintzeko?
Onartzen baduzu, zure datu pertsonalak ABANCA Talde Ekonomikoko enpresekin partekatuko ditugu, enpresa horiek zure profil komertziala eta aseguru-arloko arrisku-profila edo, hala badagokio, kreditu-arriskuaren profila prestatu edo eguneratu dezaten, eta profil horiek erabiliz, unean-unean merkaturatzen dituzten produktuei eta zerbitzuei buruz (hau da, zure interes, behar, lehentasun, aurrezteko gaitasun eta kreditu-gaitasunera egokituta) publizitate-informazioa prestatu eta zuzenean, edozein bitartekoz (posta elektronikoa, SMS mezuak eta bestelako komunikazio elektroniko baliokideak barne) bidal diezazuten.
Onartzen duzu zure profil komertziala kanpoko iturrietan oinarrituta egitea?
Onartzen baduzu, gure barne-iturrietatik (hau da, zuk emandako edo ABANCA Seguros Generales-en zurekin kontratatutako produktuen eta zerbitzuen kudeaketaren ondorioz sortutako informazioa) dugun informazioa aberastuko dugu, zure inguruko beste datu batzuekin, kanpoko iturri ezberdinek emandakoekin, hala nola erregistro publikoak (adibidez, Jabetza Erregistroa, Merkataritza Erregistroa, Estatistika Institutu Nazionala eta Katastroa); publikoarentzat eskuragarri dauden iturriak (adibidez, elkargo profesionaletako pertsonen zerrenda publikoak, egunkari eta buletin ofizialak, komunikabideak eta sare sozial irekiak); zure baimenarekin zure datu pertsonalak gure esku utzi dizkieten ABANCA Talde Ekonomikoko enpresak, zure profil komertziala eta aseguru-arloko arrisku-profila prestatzeko; geomarketing tresnak eta datu-baseak; hirugarrenen webgune edo aplikazioetan nabigazio-datuak, dagokion nabigazio-gailuetan cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzea onartu baduzu; eta aseguru-sektoreko fitxategi komunak (adibidez, arriskuen hautaketa eta tarifazio fitxategiak eta azterlan tekniko eta estatistiko-aktuarialak egiteko fitxategiak).
Hori guztia, zure inguruko profil komertzial osoago eta sakonago bat prestatzeko, barne-iturrietatik prestatutakoak baino, eta horrela, gure produktuei eta zerbitzuei buruz zuzentzen dizkizugun eskaintzak zehatzago pertsonalizatu ahal izateko.
Onartzen duzu zure datuen tratamendua gure harremana amaitu ondoren, eskaera berri baten kudeaketarako?
Onartzen baduzu, zure datuak gordeko ditugu gure harremana amaitu ondoren, gehienez 5 urtez, zuk egin ditzakezun produktu edo zerbitzu eskaera berriak kudeatu ahal izateko.
Onartzen duzu zure datuen tratamendua gure harremana amaitu ondoren, ABANCA Seguros Generales-en produktuei eta zerbitzuei buruz zure profilera egokitutako publizitate-informazioa bidaltzen jarraitzeko?
Onartzen baduzu, zure datu pertsonalak gordeko ditugu gure harremana amaitu ondoren, gehienez 5 urtez, eta edozein bitartekoz (posta arrunta, telefonoa, edozein motatako mezuak mugikorrera – SMS edo push mezuak – posta elektronikoa, sare sozialak edo gure aplikazioak) zure profil komertzialera egokitutako publizitate-informazioa (hau da, zure interes, behar eta lehentasunetara egokitua) bidaltzen jarraituko dizugu, ABANCA Seguros Generales-en produktu eta zerbitzuei buruz.
Onartzen duzu zure datuen tratamendua gure harremana amaitu ondoren, ABANCA Talde Ekonomikoko enpresen eta kolaboratzaileen produktuei eta zerbitzuei buruz zure profilera egokitutako publizitate-informazioa bidaltzen jarraitzeko?
Onartzen baduzu, zure datu pertsonalak gordeko ditugu gure harremana amaitu ondoren, gehienez 5 urtez, eta edozein bitartekoz (posta arrunta, telefonoa, edozein motatako mezuak mugikorrera – SMS edo push mezuak – posta elektronikoa, sare sozialak edo gure aplikazioak) zure profil komertzial eta aseguru-arloko arrisku-profilera egokitutako informazioa (hau da, zure interes, behar eta lehentasunetara egokitua) bidaltzen jarraituko dizugu, ABANCA Talde Ekonomikoko enpresen eta ABANCA Seguros Generales-en hirugarren kolaboratzaileen produktu eta zerbitzuei buruz.
2. ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ERREGIMENARI BURUZKO ESKUBIDEEN ERABILERA ETA INFORMAZIO OSOA ABANCA SEGUROS GENERALES-EN
Jakinarazten dizugu, edozein unetan, bezero gisa alta emateko prozesuan eman dizkiguzun baimenak baliogabetu ahal izango dituzula, baita zure datuen atzipen, zuzenketa, ezabatze, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabili ere, gure Datuen Babeserako Ordezkariari zuzendutako posta arruntaren bidez (Avda. Linares Rivas, 30, 3º, 15005, A Coruña) edo posta elektronikoaren bidez dpo.abancagenerales@abancaseguros.com. helbidera idatziz.
Azkenik, jakinarazten dizugu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsulta dezakezula Pribatutasun Politikan, www.abanca.com. webgunean eskuragarri, "Legezko alderdiak eta segurtasuna" atalean, orriaren behealdean https://www.abanca.com/es/legal/politica-privacidad-abanca-seguros/ helbidean.
1 Une bakoitzean ABANCA Talde Ekonomikoko kide diren sozietateen zerrenda osoa eskuragarri duzu https://www.abanca.com/es/legal/politica-privacidad-abanca-seguros/ helbidean.