Menu

Zu bezalako bezero batzuk soilik sar daitezke ABANCAren banka elektroniko berrian. Azken hilabeteotan zure premietan eta zure egunerokoan pentsatuz garatu dugun bertsiorik bizkorrena eta errazena da.

Oraindik garatzen ari garen bertsio bat jartzen dugu zure eskura, gure bezero onenekin probatu nahi baitugu. Denbora horretan zehar, banka elektronikoaren bertsio hobetura sar zaitezke edo, nahiago baduzu, betidanik ezagutzen duzun banka elektronikora. Bietan izango duzu zure negozioaren kontuei buruzko informazio guztia eta dokumentazio guztia. Proba ezazu banka elektroniko berria: online.abanca.com

Hurrengo hilabeteetan funtzionalitate berriak sartuko ditugu pixkanaka, zerbitzua osatu arte. Prestazioren bat hobetu edo funtzionamendua aldatu nahiko bazenu, esan iezaguzu: zure iruzkinak funtsezkoak dira zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Zure banka elektroniko berrian egin dezakezu, zure iruzkinak edo balorazioak uzteko gune bat prestatu baitugu.

Zer egin dezaket banka elektronikoaren bertsio berrian?

Bertsio berri honetan gure banku elektronikoari aplikatutako teknologia eguneratu dugu. Horrela, nabigazioan eta zure ohiko kontu eta txartelen eragiketen kudeaketan hobekuntzak nabarituko dituzu.

Banka elektroniko berria errazagoa da erabiltzeko eta zure produktuen izena pertsonalizatu ahal izateko diseinatuta dago. Horrez gain, produktuen kolorea ere aldatu ahal izango duzu, errazago identifika ditzazun.

Aipatu dugun bezala, egunero lan egiten dugu eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko; beraz, datozen hilabeteetan funtzionalitate berriak sartuko ditugu. Oraingoz, banka elektroniko berria ohiko eragiketetarako erabil dezakezu:

  • Kontuen, eperako gordailuen eta kreditu-kontuen posizioa, mugimenduak eta blokeoak kontsultatu.
  • Zure eta zure negozioaren txartelen posizioak eta mugimenduak kontsultatu. Halaber, txartelak piztu eta itzali ahal izango dituzu, eguneko muga operatiboak aldatu eta PINa bikoiztea eskatu ahalko duzu

  • Edozein herrialdetako kontuetara dirua bidali Aldizkako bidalketak dibisa desberdinetan egin ahalko dituzu, baita bidalketak programatu ere, zuk nahi duzunean edo kontuan saldoa duzunean egin daitezen.
  • Zure maileguen inguruko informazio guztia kontsultatu: posizioa, xehetasuna, mugimenduak, eta amortizazio-taula
  • Helbideratzeak kontsultatu eta ordainagiriak eta aginduak ordaindu, itzuli, baja eman, baztertu edo baimendu.
  • E-posta azkarrago eta errazago aurkitu eta kontsultatu.
  • Ordainketen eta kobrantzen fitxategiak bidali, kontsultatu eta deskargatu.
  • Sinaduren postontzia eragiketak sinatu.

  • Ukipen-gailuen bidez ere, hala nola tableta, zerbitzu hau erabili ahal izango duzu. Zure smartphone-tik konektatu nahi baduzu, gure gomendioa enpresen banka mugikorreko app-etik edo partikularrentzako banka mugikorreko app-etik egitea da. Oraindik deskargatu ez baduzu, abantaila guztiak kontatuko dizkizugu!

Zein da nire erabiltzailea?

Banka elektronikoaren bertsio berrian sartzeko, zure enpresen banka elektronikoan identifikatzeko erabili ohi duzun erabiltzaile bera sartu behar duzu.

Zure erabiltzailea** zure NAN zenbakia da, letra barne (adb.: 01222333A)**. Erabiltzaile pertsonalizatua baduzu, hori emango duzu banka elektronikora sartzeko.

Ez duzu PINa gogoratzen?

Enpresen banka elektronikoaren erabiltzailea blokeatuta baduzu, desblokeatzea eska dezakezu 981 910 522 telefonora deituz edo gure bulegoetako batean.

Hiru aldiz gako okerra sartu baduzu eta sarbidea blokeatu bazaizu, zure banka mugikorretik edo banka elektronikotik desblokeatu dezakezu finantza-txartel bat baduzu, 981 910 522 telefonora deituz edo gure edozein bulegora joanda.

Zenbat denbora behar da enpresen banka elektronikoaren bidez egin dudan transferentzia bat iristeko?

Kontu propioen arteko bidalketa egin baduzu, edozein dibisatan, berehala iritsiko da eta balio-data bidalketaren betearazpen egunean aplikatuko da.

Europako xede-kontua (SEPA) duten eta eurotan egindako transferentzia arrunten kasuan, eragiketa 12:00ak baino lehen egin baduzu, egun horretan bertan iritsiko da. Beranduago egiten baduzu, hurrengo egun baliodunean.

Berehalako transferentziak aukera hautatuz gero, 20 segundo baino gutxiagotan bidaliko da dirua xede-kontura. Aukera horrek asteko egun guztietan balio du, edozein ordutan (betiere 15.000 eurotik beherako bidalketa bada eta hartzailea Europako kontu bat bada).

Transferentziak dibisetan 08:30etik 17:00etara bitarteko ordutegian egin behar dira, egun baliodunetan. Balio-data bi egun baliodun izango da, transferentzia egiten denetik kontatzen hasita. Espainian betearazpen-eguna balioduna ez denean, hurrengo egun baliodunean egingo dira.

Geroratutako edo aldizkako transferentziak egun baliodun guztietan burutzen dira, 18:00etan. Egun balioduna ez bada, aurreko egun baliodunean egingo da.

Eragiketen balio-data aldatu egiten da transferentzia egiten duzun dibisaren arabera:

  • Eurotan egindakoei (OMF) balio-data betearazpen egunean jarriko zaie.
  • Amerikar dolarretan (USD) egindakoak 13:00ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 200.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
  • **Kanadar dolarretan (CAD), libera esterlinetan (GBP), franko suitzarretan (CHF) eta peso mexikarretan (CHF) egindakoak 11:30ak baino lehen burutzen badira, balio-data burutze egunean izango dute (betiere kontrabalioa 200.000 eurotik beherakoa bada). Ondoren egiten badira, hurrengo egun balioduneko balio-data aplikatuko da.
  • Gainerako dibisetarako premiazko transferentziek beti dute hurrengo egun balioduneko balio-data.

Zergatik daude eskuragarriak ez diren aukerak?

Banka elektronikoaren bertsio berri hau oraindik garatzen ari garenez, aukera batzuk oraindik ez daude eskuragarri. Datozen hilabeteetan, funtzionalitate berriak sartuko ditugu pixkanaka, zerbitzua osatu arte. Bertsio berri hau osorik ez dagoen bitartean, zure betiko banka elektronikora jo dezakezu bertsio honetan oraindik eskuragarri ez dauden eragiketak eta kontsultak egiteko.

Badakizu zer den aldizkako bidalketa bat?

Aldizkako bidalketen bidez, beste kontu batera dirua bidali ahalko duzu automatikoki eta aldizkakotasun jakin batekin. Aldizkako bidalketa bati alta ematea, zure lehen transferentziarekin batera egin ahalko duzu. Aldizka egingo diren transferentzien zenbatekoa, datak, eta amaitze-data zehaztu beharko dituzu.