Banka elektronikorako segurtasun-gomendioak

Gure banka elektronikoa munduko seguruenetakoa da, baina beti egon daiteke zu engainatzen saiatzen den norbait. Hori saihesteko aholkuak:

1. Idatz ezazu zuk zeuk web helbidea

Idatzi ABANCAren helbidea zuzenean nabigatzailearen barran: https://bancaelectronica.abanca.com. Ez sartu inoiz banka elektronikoan mezu elektronikoetan, beste web gune batzuetan edo Googleren edo beste nabigatzaile batzuen iragarkietan agertzen diren esteken bidez.

ABANCAk ez dizu inoiz bidaliko banka elektronikoaren web gunerako sarbidea ematen duen mezu elektronikorik. Beraz, horrelako mezurik jasotzen baduzu, ez dizugu guk bidali.

2. Erabili beti sare seguru bat

Sartu ahal duzun guztietan zure etxeko edo laneko ordenagailutik, hau da, konfiantza izan dezakezun eta zuk edo zure familiak bakarrik erabiltzen duen sare batetik. Ez ezazu ziberkafetegietako ordenagailurik edo bestelako ordenagailu publikorik erabili.

3. Amaitzean, itxi saioa.

Bankuko kudeaketak amaitzen dituzunean, itxi saioa zure nabigatzailearen leihoa itxi aurretik. Saioa ixtea erabiltzaile gisa deskonektatzea da. Egiten ez baduzu, ordenagailu bera erabiltzen duen norbait zure banka elektronikora sar daiteke zure pasahitzekin.

Gainera, hanka-sartze horiek saihesteko, gure banku elektronikoaren web gunea automatikoki deskonektatzen da, minutu batzuk ezer egin gabe daramatzazula ikusten badu.

4. Eguneratu zure nabigatzailea noizean behin.

Zure nabigatzailea eguneratuta izan behar duzu azken segurtasun-hobekuntzak izateko. Horretarako, bisitatu zure nabigatzailearen web gunea eta deskargatu azken bertsioak. Azkarra da eta nabigazioa hobetzen du.

5. Saihestu birusak zure ordenagailu, tablet edo mugikorrean.

Babestu zure gailuak birusen kontrako softwareen bidez. Saihestu seguruak ez diren web guneak, adibidez, egilea nor den ez dakizun horietan edo egileak segurtasuna bermatzen ez duen horietan. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. ABANCArena dirudien web gune bati buruzko zalantzarik baduzu edo sartzean ohikoak baino gako gehiago eskatzen badizkizute, deitu 900 815 525 zenbakira. Hobe garaiz kontsultatzea damutzea baino.