Hipoteka-karga arintzeko neurriak (Jardunbide Egokien Kodea)

Interes-tasen igoerak, oinarrizko ondasun eta zerbitzuen beste kostu batzuen azkenaldiko gorakadarekin batera, eragin nabarmena izan du interes aldakorreko hipoteka duten familien egoera ekonomikoan.

Egoera honek, premiazko moduan, hipoteka-zorpetuen babeserako neurri multzo bat hartzeko beharra ekarri du, zaurgarritasun arriskuan dauden hipoteka-zorpetuen finantza-karga arintzeko helburuarekin.

Horregatik, 2022ko azaroaren 23ko BOEn, azaroaren 22ko 19/2022 Errege Dekretu-LegeaBeste webgune batera birbideratuko zara argitaratu zen, interes-tasen igoerak ohiko etxebizitzaren gaineko hipoteka-maileguetan arintzeko Jardunbide Egokien Kodea ezartzen duena (NCBP 2022), eta 2012ko martxoaren 9ko 6/2012 Errege Dekretu-LegeaBeste webgune batera birbideratuko zara aldatzen duena, baliabiderik gabeko hipoteka-zorpetuen babeserako premiazko neurriei buruzkoa (CBP 2012), baita hipoteka-maileguen merkatuaren hobekuntzarako beste neurri egiturazko batzuk ere.

NCBP 2022 honek, aldi baterako izaera du (2025eko abenduaren 31ra arte*), eta interes-tasen igoeragatik zaurgarritasun arriskuan dauden hipoteka-zorpetuen finantza-karga arintzea du helburu. Bertan parte hartu ahal izango dute ezarritako betekizunak (errenta-maila, hipoteka-esfortzuaren igoera, kuota…) betetzen dituzten mailegu-hartzaileek, 2022ko azaroaren 23ko Ministroen Kontseiluaren AkordioanBeste webgune batera birbideratuko zara ezarritakoak, hil bereko 24ko BOEn argitaratua (2023ko abenduaren 27ko Ekonomia eta Enpresaren Laguntzarako Estatu Idazkaritzaren Ebazpenak aldatua, 2023ko abenduaren 27ko Ministroen Kontseiluaren Akordioa argitaratzen duena, zaurgarritasun arriskuan dauden hipoteka-zorpetuentzako premiazko neurrien Jardunbide Egokien Kodea aldatzeko).

Aipatutako Errege Dekretu-Legeak, halaber, indarrean dagoen CBP 2012 ere zabaltzen du, baliabiderik gabeko zorpetuen hipoteka-zorra birzuzentzeko, interes-tasen igoerak eragindako zaurgarritasun egoeran dauden zorpetuak ere barne hartzeko, hipoteka-esfortzuaren igoera handiak jasaten dituztenean.

Neurri hauek, Jardunbide Egoki gisa diseinatu eta ezarritakoak, ABANCAk bere gain hartu ditu gaur egun.

Sakatu hurrengo esteketan informazio gehiago lortzeko eta, kasuan kasu, betekizunak betetzen badituzu, Jardunbide Egokien Kode ezberdinetan eska ditzakezun neurriak eskatzeko.

Horrez gain, zure eskura jartzen ditugu Espainiako Bankuak (BdE) egindako "Zailtasunak dituzten hipoteka-zorpetuentzako tresnen gida" eta "Neurrien egokitasuna egiaztatzeko simulagailua".

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Banku honen eta marka honen arima emozio batean laburbiltzen da: Baterako Sentipena. Baterako Sentipena gure bezeroekiko konpromiso bat da: beti guztien alde edozein egitekoa; besteak bustitzen baldion badira, gu ere bustitzekoa. Baterako Sentipena oinak lurrean izan eta guztiok ontzi berean joatea da. Baterako Sentipena entzun eta erantzutea da. Gardentasun eta leialtasunez, hurbiltasunez eta sinpleki.

    Gainera, banku berri honetan langile guztiok konpromisoa hartu dugu lau balio ukaezinekin: erantzukizuna (serioak gara eta emandako hitza bete egiten dugu); fidagarritasuna (beti egia esaten dugu, konfiantza sortzeko modu bakarra baita); berrikuntza (onena zenbait urrats aurrerago egoten baita beti) eta kalitatea (onenak izatea baitugu xede, egunez egun, gure bezeroen iguripenak gainditzeko).