Nola deskarga dezaket mugimendu baten egiaztagiria?
Nola deskarga dezaket mugimendu baten egiaztagiria? Zure kontuko mugimendu baten egiaztagiria lortu dezakezu zure banku elektronikoaren bidez (webguneko bezeroen eremuan) edo zure App-ean. Zure beharren arabera nola lortu azalduko dizugu:
Hainbat mugimendu deskargatu behar badituzu, aukerarik onena bezeroen eremua da; zure banku elektronikotik, sartu zure kontuko mugimenduetan eta, hautatu ondoren, aukeratu ‘deskargatu’. Excel CSV edo PDF formatuan egiteko aukera emango dizu.
Mugimendu zehatz baten egiaztagiria bakarrik deskargatu nahi baduzu, webgunetik edo App-etik, hautatu mugimendua eta xehetasunen atalean aukeratu egiaztagiria deskargatzea. App-ean, gainera, partekatu ahal izango duzu; horren erraza da!
Kontuan izan mugimendua kreditu-txartelarekin egin baduzu, ez dela kontuko mugimenduetan agertuko; orduan, postontzira joan beharko duzu eta txartel horren (Visa Tú, Visa Proyecta, etab.) mugimenduen laburpena hautatu.
Gure bulegoetan ere lortu ahal izango duzu egiaztagiria.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-deskarga-dezaket-transferentzia-baten-egiaztagiria/