Nola eska dezaket hipoteka bat ABANCArekin?
Nola eska dezaket hipoteka bat ABANCArekin? Oso erraza da: zure hipoteka-eskaera % 100 online egin dezakezu eta, ondoren, tramiteekin online jarraitu nahi duzun edo gestor espezializatu batekin egin nahi duzun erabaki. Gestor batekin harremanetan jartzea aukeratzen baduzu, hitzordu telefonikoa edo aurrez aurrekoa aukeratu dezakezu.
Hasi zure hilabeteko kuotaren simulazioa egiteko beharrezko datuak idazten. Adibidez, idatzi etxebizitzaren kostua, kokapena, eta etxebizitza erosiko duzuenon sarrerak eta gastuak.
Simulazioaren amaieran bideragarria den adieraziko dizugu eta, gainera, hilabeteko kuotaren nahiz zure hipotekari lotutako gastuen informazioa emango dizugu.
Une horretatik aurrera 3 aukera dituzu:
- Eskaerarekin online jarraitzea (gomendatutako aukera); horretarako, eremu digital baterako sarbidea emango dizugu, bertan beharrezko dokumentazioa kargatu eta azterketarekin jarraitu ahal izateko.
- Gestor espezializatu baten kontaktua eskatzea; hemen aurrez aurreko edo telefonozko hitzordu bat emango dizugu zure zalantzak argitzeko eta eskaerarekin jarraitzeko.
- Informazio guztia biltzen duen dokumentua zure posta elektronikora bidaltzea; izan ere, baliteke erosketari buruz apur bat gehiago pentsatu behar izatea oraindik.
Interesatuta bazara, eskaerarekin online jarraitzea da erosoena; azterketa egiteko beharrezko dokumentuak kargatu ahal izango dituzu eremu digitalean, helaraziko dizkizugun gako pertsonalen bidez. Azterketarako behar den guztia dugunean, gestor espezializatu batek lagunduko dizu eta zure zalantzak argituko ditu; dokumentazioa kudeatuko dugu eta zure alboan egongo gara sinadurara arte.
Sartu hipoteka-simulagailuan, aukeratu zure beharretara gehien egokitzen dena eta jarraitu zure eskaera gurekin.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/nola-kontratatu-hipoteka-bat-abancan/