Datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehigarria
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna ABANCA Corporación Bancaria, S.A. da (aurrerantzean, "ABANCA"), IFK A-70302039 duena eta egoitza soziala hemen duena: Betanzos (A Coruña - Espainia), Cantón Claudino Pita kalea, 2. zk., 15300.
ABANCAn Datuak Babesteko Ordezkari bat dugu (aurrerantzean, "DBO" ere bai); berarekin harremanetan jarri ahal izango zara, behar izanez gero, gure Pribatutasun Politikan jasotako edozein punturi buruzko informazio gehiago lortzeko eta zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako zalantzak, kontsultak edo erreklamazioak helarazteko, helbide elektroniko honen bidez: privacidad@abanca.com.
Jarraian, ABANCAk tratamendu horren arduradun gisa egindako zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio xehatua eskaintzen dizugu.
2. Zein da zure datu pertsonalen jatorria eta zer datu tratatzen ditugu?
Zure datu pertsonalak zein iturritatik datozen eta zein datu pertsonalen kategoria tratatzen ditugun bereizi behar dugu:
2.1. Zure datu pertsonalak datozen iturriak
ABANCAk tratatutako zure datu pertsonalak zuregandik bertatik etor daitezke (gurekin dituzun harremanen esparruan ematen edo ekarri dizkiguzunean), ABANCAn bertan sor daitezke (harreman horien kudeaketaren ondorioz), edo kanpoko iturrietan izan dezakete jatorria (hau da, gurekin dituzun harremanetan alderdi ez diren hirugarrenengandik etortzea, eta horien bidez zure pertsonari buruzko datuak lortzen ditugu, horretarako eman diguzun baimenaren babesean, edo hori ahalbidetzen duen legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren baten babesean).
Jarraian, zure datu pertsonalak etor daitezkeen barneko zein kanpoko iturri horiei buruzko informazio xehatua eskaintzen dizugu:
Zuk emandako datuak, aurkezten dizkiguzun eskaeretan edo ABANCArekin dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanak formalizatu eta garatzeko esparruan emandakoak (adibidez, korronte-kontu bat, mailegu bat, txartel bat, gordailu bat edo inbertsio-fondo bat eskatzeko eta kontratatzeko beharrezkoak diren datuak).
Zuri buruz sortutako datuak, ABANCArekin dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanen kudeaketa, garapen eta mantentze-lanetatik bertatik eratorritakoak (adibidez, formalizatu dituzun korronte-kontu, mailegu, txartel, gordailu edo inbertsio-fondoen kontratuen kudeaketari, garapenari eta mantentze-lanari buruzko datuak); edo ABANCAren webguneetan edo aplikazioetan zehar nabigatzeko datuak (eduki multimedia erreproduzitzeko datuak barne), betiere zure nabigazio-gailuetan cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzea berariaz onartu baduzu).
ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresak, zeinen jarduera-sektoreak finantzarioa, soziala, aseguratzailea, higiezinen arloa, higigarrien inbertsioa, prestatzailea, marketina eta kontsultoretza zein aholkularitza zerbitzuak barne hartzen baititu.
Momentu bakoitzean ABANCAren Talde Ekonomikoaren parte diren gizarteen zerrenda osoa ikus dezakezu, hemen klik eginez.
Espainiako kreditu-erakundeak edo Espainian sukurtsala dutenak.
Jendearentzat eskuragarri dauden iturriak (adibidez, promozio-errolda, komunikazio elektronikoen zerbitzuen gidak, elkargo profesionaletako kideen zerrenda publikoak, egunkari eta aldizkari ofizialak, gizarte-komunikabideak eta sare sozial irekiak).
Administrazio Publikoko erakundeak (adibidez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia edo Zerga Administrazioko Estatu Agentzia).
Ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategiak (adibidez, BADEXCUG eta/edo ASNEF).
Nortasuna babesteko eta iruzurrari aurre hartzeko fitxategi komunak (adibidez, "CONFIRMA" fitxategia eta "IBERPAY" fitxategia).
Ordainketa Zerbitzuen Hornitzaileak.
Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentroa (CIRBE).
Gurekin egiten dituzun eta ondasun horiei eragiten dieten eragiketei dagokienez, higiezinen balorazioak eta bestelako kudeaketak egiteaz arduratzen diren peritazio- eta kudeaketa-erakundeak (adibidez, hipoteka bat eratzeagatik eskritura publikoa emateko, dagozkion zergak likidatzeko eta Jabetza Erregistroan dagozkion inskripzioak egiteko kudeaketak).
Erregistro publikoak (adibidez, Jabetza Erregistroa, Merkataritza Erregistroa eta Katastroa).
2.2. Datu pertsonalen kategoriak
ABANCAn hainbat datu pertsonal mota tratatzen ditugu une bakoitzean gurekin dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanak kudeatzeko, bai eta Pribatutasun Politika honen 3. atalean ("Zertarako eta zein zilegitasunekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?") adierazitako gainerako helburuetarako ere.
Horren inguruan informazio argia eta xehatua izan dezazun, tratatzen ditugun datu pertsonalak kategoria hauetan bildu ditugu:
Identifikazio- eta kontaktu-datuak: izena, abizenak, identifikazio-dokumentua (NAN, pasaportea edo AIZ), Gizarte Segurantzaren zenbakia, posta- eta posta elektronikoaren helbidea, eta telefono finkoa edo mugikorra.
Zure ahotsari eta irudiari buruzko datuak (adibidez, gurekin izandako telefono-deien grabazioak edo produktu eta/edo zerbitzu berriak linean kontratatzeko prozeduretan grabatutako bideoak).
Sinadurari buruzko datuak (eskuzkoa zein digitalizatua) eta identifikazio-kode zein gakoei buruzko datuak, ABANCArekin dituzun harremanetan erabiltzen dituzun urruneko kanaletan sartzeko eta eragiketak egiteko.
Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak: egoera zibila, adina, familia-egoera, jaiotze-data eta -lekua, nazionalitatea, sexua, aisialdiko jardueretarako lizentziak (adibidez, ehiza eta arrantza), ostatu/etxebizitza ezaugarriak, klub/elkarteetako kide izatea.
Datu soziodemografikoak: bezeroaren ingurune geografikoan bizi diren pertsona motak, adinaren eta ikasketa-mailaren arabera; ingurune horretan bizi diren familia motak, kideen kopuruaren eta ezaugarrien arabera; bezeroa bizi den ingurune geografikoan dauden lanbide-jardueren kategoriak; gaitasun ekonomikoa, ingurune horretan dauden urteko errenten arabera; edo ingurune horren ezaugarriak eraikuntzen antzinatasunaren, elkartze-mailaren -familia bakarrekoa edo familia anitzekoa- edo merkataritza-guneen presentziaren arabera.
Datu akademikoak eta profesionalak: prestakuntza/titulazioak, eta elkargo edo elkarte profesionaletako kide izatea.
Lanolari buruzko datuak: kontratu mota, lanpostua, antzinatasuna, esperientzia profesionala, nominako datu ez-ekonomikoak.
Merkataritza-jardueraren datuak: jardueran aritzeko lizentziak, jarduten den sektore ekonomikoa, jarduera sailkatzen den Jarduera Ekonomikoen Kode Nazionala (JAEK / CNAE).
Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak: zergak eta zerga-dedukzioen datuak (PFEZ/IRPF aitorpena, BEZ/IVA, etab.); nominaren datu ekonomikoak; sarrerak eta gastuak; inbertsioak eta ondare-ondasunak; bezeroa jabe den edo edukitza, erabilera eta gozamena dituen ondasun mugikorrak eta higiezinak; dirulaguntzak eta onurak; eta kreditu-gaitasuna, enpresa pribatu batekin edo erakunde publikoekin hartutako zor bat ez betetzeari buruzko datuak barne, Ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategietatik lortutakoak (adibidez, ASNEF eta BADEXCUG fitxategiak).
Finantza-datuak: ABANCAren nahiz Espainiako edo Espainian sukurtsala duten beste kreditu-erakunde batzuen banku-kontuaren zenbakia, titular edo baimendun zarenena; inbertsio-fondoak; kredituak, maileguak eta bermeak; hipotekak; pentsio-planak; kreditu-txartelak; kreditu-historiala; CIRBEtik lortutako datuak (arrisku metatua 1.000 eurotik gorakoa duten mailegu, kreditu, berme eta ziurtagirien existentziari buruzko informazioa).
Transakzio-datuak: jaso ditzakezun kalte-ordainak eta dirulaguntzak; kontuetako ohar eta mugimenduekin lotutako datuak, hala nola helbideratutako ordainagirien datuak, transferentziak eta zordunketak (eragiketa mota, igorlea, kontzeptua, transakzioarekin lotutako hirugarrena, zenbatekoa, non egiten den, data eta ordua eta lotutako bestelako informazioa barne hartzen dituzte, adibidez, auto-aseguru baten zordunketan, aseguratutako ibilgailuaren matrikularen datua); eskatutako edo kontratatutako produktu eta zerbitzuen datuak (ordainketen historia, lotutako mugak eta produktu nahiz zerbitzu motak); ABANCAren txartel edo bestelako ordainbideekin edo gure TPV zein ordainketa-pasabideak erabiliz egindako ordainketei buruzko informazioa; edo ABANCAk emandako kreditu-lerroen edo maileguen kontura egindako ordainketei buruzko informazioa.
Aseguruen datuak: ABANCAren kontu batean helbideratu dituzun aseguruen datuak edo kontratatu dituzun ABANCAk merkaturatutako aseguruen datuak (aseguru-erakundearenak, aseguru-adarrarenak, kuotarenak edo primarenak, epemuga-datarenak, hartzailearenak eta onuradunarenak/aseguratuarenak, aseguratutako kapitalenak edo batuketenak eta ibilgailuaren matrikularenak, automobil-aseguruen kasuan).
Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak: Kategoria honek barne hartzen ditu, alde batetik, bezeroak kategoria eta segmentutan taldekatzea irizpide objektiboen arabera, hala nola adina, errenta-maila, higiezinen jabetzak, eragiketak, produktu eta zerbitzuen kontsumoak, lehentasunak edo produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko joerak, edo Finantza Tresnen Merkaturako aplikagarria den araudiaren ("MiFID") araberako kategorizazioa; eta, bestalde, "scoring" puntuazioak, ez-betetze probabilitateak, gehienezko finantzaketa-mugak eta profil komertzialak zein kreditu-arriskuaren profilak esleitzen dituztenak helburu komertzialekin.
Inolaz ere ez dugu ondorioztatuko zure jatorri etnikoa edo raziala, zure iritzi politikoak, erlijio- edo filosofia-sinismenak edo sindikatu-afiliazioa agerian uzten duen daturik, ezta datu genetikoak, zure osasunari edo zure sexu-bizitza zein -orientazioari buruzko datuak, ezta zuri modu unibokoan identifikatzeko bideratutako datu biometrikoak ere ("Datu-kategoria bereziak").
Datu-kategoria bereziak: Oinarrizko eskubide eta askatasunekin alderatuta beren naturagatik bereziki sentikorrak diren datuei buruz ari gara, eta, horregatik, babes berezia behar dutenei buruz, horien tratamenduak norbanakoarentzat arrisku handiagoa eragin baitezake; hau da, zure jatorri etnikoa edo raziala, zure iritzi politikoak, erlijio- edo filosofia-sinismenak, sindikatu-afiliazioa, datu genetikoak, zure osasunari buruzko datuak (adibidez, gaixotasun, ezintasun edo egoera fisiologiko zein biomedikoari buruzko informazioa) edo zure sexu-bizitzari zein orientazioari buruzkoak, talde ahulen datuak —horietakoren batean sartuta bazegozkio—, bai eta zuri modu unibokoan identifikatzeko bideratutako datu biometrikoak ere.
ABANCAn, oro har, ez dugu horrelako datu pertsonalik biltzen ezta erabiltzen ere, baina kasu hauetan bildu eta trata ditzakegu:
(i) Accesorio moduan, kontratu-eskaera bat edo kontratu-aldaketa bat aztertzeko beharrezkoa denean (adibidez, kontratatuta duzun mailegu bati buruzko zor-moratoria baten eskaera; hori aztertzeko zure osasunari buruzko datuak eskatzea beharrezkoa izan baitaiteke, mota honetako moratoriak eskuratzeko aplikagarria den araudiak ezartzen dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko). Datu-kategoria bereziak accesorio moduan biltzeko kasu hauetan, berariazko baimena eskatzen dizugu horiek tratatzeko, eskatzen ditugun unean bertan.
(ii) Urruneko kontratazio-modalitate hori duen produktu eta/edo zerbitzu bat linean kontratatzea eskatzen baduzu, bideo-dei bidez identifikatuko zaitugu, betiere zure aldetik aldez aurretik adostasuna emanda eta prozesu horretan egingo den zure irudiari lotutako datu biometrikoen tratamenduaren alderdi guztien berri eman ondoren.
(iii) ABANCAn aurkezten dituzun eskaeren eremuan edo harekin formalizatu dituzun edo formalizatuko dituzun kontratuen eremuan zure baimena emateko sinadura digitaleko sistema (tablet bidezko sinadura edo surface bidezko sinadura) erabiltzen baduzu, sinadura horri lotutako datuen tratamendua egingo dugu. Sinadura digitalizatuari lotutako datuak sinaduraren ezaugarri kaligrafikoak barne hartzen dituzten datu-kategoriak dira, hala nola egiterakoan aplikatzen den presioa eta abiadura, baita trazatuaren inklinazioa ere; beraz, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko erabili ahal izango dira soilik, edo bide judizialean zein administratiboan sinadura digitalizatuko sistemaren bidez sinatutako eragiketa arbuiatuz gero, egiaztatze egokiaren bidez sinadura zurea dela egiaztatzeko eta, horrela, emandako baimena eta dokumentu elektronikoan jasotako eragiketaren errealitatea zein baliozkotasuna egiaztatu ahal izateko. Alde horretatik, sinadurari lotutako datu horiek behar bezala enkriptatuta egongo dira konfiantzazko hirugarren zerbitzu-hornitzaile baten bidez, zeina gako pribatuaren zaindaria izango baita horietan sartu ahal izateko; horrela, ABANCAk ez du datu horietara sarbiderik izango, hirugarren hornitzaileari datu horiek deszifratzeko eskaera egiten dion kasu esklusiboan izan ezik, eskaera formal bidez eta fede-emaile publikoaren aurrean, eta lehen aipatutako egiaztatze- eta egiaztapen-helburuetarako soilik.
Kokaleku geografikoaren datuak: zure gailu mugikorraren geolokalizazio-datuak, zerbitzu bat eman ahal izateko baimena eman duzunean, adibidez, zauden lekutik hurbilen dauden ABANCAren bulegoak adierazteko; edo, ABANCAk gure produktu eta zerbitzuen kontratazioan zein erabileran iruzur-egoerak prebenitzeko duen interes legitimoan oinarrituta, gailu mugikor horren kokalekuaren datua, gure Banku Mugikorreko aplikazioa bertan instalatu baduzu.
Nabigazioaren eta online/app portaeraren datuak: IP helbidea eta jokabide-ohiturak gure webguneetan eta erabiltzen dituzun ABANCAren aplikazioetan (adibidez, zein orrialde bisitatzen dituzun edo webguneko atal ezberdinetan nola nabigatzen duzun), cookie-ak eta antzeko beste teknologia batzuk erabiltzea onartu baduzu; ISPari buruzko datuak (sarrerarako sarbidea ematen duen hornitzailearen domeinua), eta sarbideari lotutako data-ordua; bai eta kanal digitalean edo Banku Mugikorrean sartzeko/eragiketak egiteko erabiltzen diren kode edo gakoak eta gailuaren edo gailu mugikorraren identifikazio fisikoa ere (adibidez, IMEI, gailuaren eredua eta sistema eragilea).
Nazioarteko finantza-zigorrak eta kontraneurriak dituzten pertsonen datuak: Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, Espainiako Erresumak, Erresuma Batuak eta/edo U.S. Department of the Treasury's Office of Foreign Assets Control (OFAC) erakundeak ezarritako nazioarteko zigor ekonomiko eta finantzarioen arloko lege, erregulazio, zuzentarau, ebazpen, programa edo neurri murriztaileetan adierazitako pertsonen datuak.
Jarrarazten dizugu lehen adierazitako datu-kategoria guztiak ez direla erabiltzen Pribatutasun Politika honetan aurreikusitako tratamendu guztietarako. Hurrengo 3. atalean ("Zertarako eta zein zilegitasunekin tratatzen ditugu zure datuak?"), zeinetan ABANCAk egindako datu-tratamendu desberdinak deskribatzen baitira, beren helburuak eta dagozkien zilegitasun-oinarri juridikoak adierazita, tratamendu horietako bakoitzerako zer datu-kategoria zehatz erabiltzen diren zehazten da.
Gainera, jakinarazten dizugu hurrengo 3. atalean datu pertsonalen kategoria bat tratamendu zehatz bati lotzen zaionean, horrek ez du esan nahi kategoria horretan sartutako datu guzti-guztiak erabiliko direnik tratamendu hori egiten den bakoitzean. Izan ere, eta datuak gutxieneko muga batera murrizteko printzipio legalari jarraiki, datu pertsonal horiek kasu zehatz bakoitzaren inguruabarren arabera, Pribatutasun Politika honetan dagokion tratamenduari esleitutako helburua betetzeko egokiak eta bidezkoak diren heinean bakarrik erabiliko dira.
3. Zertarako eta zein zilegitasunekin tratatzen ditugu zure datuak?
Jarraian, ABANCA arduradun den zure datu pertsonalen tratamendu desberdinei buruzko informazioa ematen dizugu, horietako bakoitzaren helburuak eta oinarri juridikoak zehaztuta. Gainera, aurreko 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") adierazitakoarekin bat etorriz, tratamendu bakoitzari dagokionez erabilitako datu-kategoria zehatzak zehazten dira.
3.1. ABANCArekin dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanak betetzeko beharrezkoak diren tratamenduak
Azpiatal honetan, ABANCArekin ezartzen dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanak betetzeko eta, beraz, zerbitzuak eman eta harreman horien objektu diren produktuak eskaini ahal izateko zure datu pertsonalekin egiten ditugun tratamenduei egiten diegu erreferentzia.
Tratamendu horien oinarri juridikoa, ondorioz, zu alderdi zaren ABANCArekiko kontratu- edo prekontratu-harreman horiek exekutatu edo bete ahal izateko beharrezkoak izatean datza.
Jarraian, aipatutako tratamenduak zehazten dira, dagozkien helburuak eta horietako bakoitzean erabiltzen diren datu pertsonalen kategoriak adierazita:
3.1.1. ABANCArekiko harremanak formalizatzea, mantentzea eta betetzea
Tratamendu honen helburua gurekin ezartzen dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanak behar bezala formalizatzea, mantentzea eta betetzea da.
Jarraian, aipatutako tratamenduaren esparruan egin ahal izango ditugun zure datuen tratamendu-eragiketak adierazten dira; horien artean daude egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko beharrezkoak diren datuak lortzea, dagozkion produktuak eta zerbitzuak kontratatzearen egokitasuna ebaluatzea, eta eratorritako kontratuak behar bezala formalizatzea, mantentzea eta betetzea:
Gure produktuei eta zerbitzuei buruz egindako informazio- edo kontratazio-eskaerak jasotzea, aztertzea eta ebaluatzea, erantzuna ematea eta sortu daitezkeen zalantzak argitzea.
Zurekin harremanetan jartzea, bide elektronikoz edo ez-elektronikoz, produktu edo zerbitzu baten kontratazioa amaitzea eragotzi ahal izan duen edozein intzidentzia dela eta, eta horren kontratazioari berriro ekiteko aukera ematea.
Behar denean, eskatutako eragiketari alta ematea, dagookion kontratua sinatuz.
Urruneko kontratazio-modalitate hori duen produktu eta/edo zerbitzu bat linean kontratatzea eskatzen baduzu, bideo-dei bidez identifikatuko zaitugu, betiere zure aldetik aldez aurretik adostasuna emanda eta prozesu horretan egingo den datu-tratamenduaren alderdi guztien berri eman ondoren.
ABANCArekiko harremanak mantentzea, garatzea eta kontrolatzea. Horrekin lotuta, zure datu pertsonalak tratatu ditzakegu Erakundeko bezero-zorroak antolatzeko, horietako bakoitza gestor zehatz bati esleitzeko eta gurekin dituzun harremanen arabera dagokion zorroan sartzeko.
ABANCAn kontratatuta dituzun produktuekin eta zerbitzuekin zorrotz lotutako merkataritza-izaerakoak ez diren komunikazioak bidaltzea.
Zure esku jartzen ditugun urruneko banku-kanal desberdinetan sartzea ahalbidetzea (Banku Elektronikoa, Banku Mugikorra eta Telefono Bidezko Bankua).
Aldez aurretik informazioa emanda (kontratuko edo prekontratuko dokumentazioan edo deian bertan), gurekin dituzun telefono-deiak grabatzea, legezko betebeharrak betetzeko (adibidez, inbertsio-produktu eta -zerbitzuei buruzko arauditik eratorritakoak), kalitate-kontrolak egiteko eta erreklamazio judizial edo extrajudizial baten testuinguruan froga gisa erabili ahal izateko.
Egoki denean, ABANCAn kontratatuta dituzun produktu eta zerbitzuen eremuan gerta daitezkeen ordaindu gabeko egoerak aztertzea eta kudeatzea; horrek zure datuak zorra berreskuratzeko zerbitzuen hornitzaileei jakinaraztea ekar dezake, zeinek ABANCAren izenean eta kontura jarduten baitute birkobratze-akzioak egiteko. Gainera, kasu hauetan kontaktu-datu gehigarriak lortu ditzakegu 3.1.3 azpiatalean deskribatutakoaren arabera.
Aurkezten dituzun erreklamazioak kudeatzea eta erantzutea.
ABANCArekin ezarrita duzun kontratu-harremanari lotuta edo aplikagarri zaizkion hobariak, deskontuak edo sustapen-baldintzak aplikatzea kudeatzea, baita sustapen-sariak eta/edo opariak ematea ere.
Zure kontuaren titulartasuna egiaztatzea ahalbidetzea, banku-helbideratze edo kontuko zordunketa bidezko ordainketaren bat dakarren kontratu-harremana hasi duzun edozein hirugarrenen (Eskatzailea) eskariz (adibidez, zerbitzuak kontratatu dituzun hornitzaile baten kasuan —adibidez, telefonia-zerbitzuak— eta zure aldetik banku-helbideratze edo kontuko zordunketa bidezko ordainketaren bat egitea dakarrenean).
Alde horretatik, identifikazio-datuak (izena, abizenak eta NAN) eta kontuaren datuak (IBAN) tratatzeak, ABANCAk berehalako edo etorkizuneko kobrantza edo ordainketa bat formalizatu nahi den kontuaren titulartasuna egiazta dezan, zilegitasun-oinarritzat dauka datuen titular gisa egiaztapenaren Eskatzailearekin (pertsona fisikoa edo juridikoa) zein ABANCArekin mantentzen duzun kontratu-harremana bera, eta alderdien artean sinatutako kontratuak behar bezala betetzea du helburu (hau da, alde batetik, Eskatzailearekin sinatutako kontratua; eta, bestetik, ABANCArekin sinatutako kontu-kontratua). Modu honetan: ABANCAk Eskatzailearen eskaera jasotzen duenean (lehen aipatutako datuak jasoko dituena) Eskatzaile horri berarekin kontratua formalizatzeko eman diozun kontua egiaztatzeko, ABANCAk aurretiazko egiaztapena egingo du, baita automatikoa ere, kontuaren titulartasun eraginkorrari buruz, kontratu hori behar bezala gauza dadin eta ordainketa helbideratzeko kontuan izandako akats baten ondorioz eragin daitezkeen kalteak saihets daitezen.
ABANCArekin ezartzen dituzun kontratu- edo prekontratu-harremanak formalizatu, mantendu eta betetzeko, eta, beraz, zerbitzuak eman eta harreman horien objektu diren produktuak eskaintzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Zure ahotsari eta irudiari buruzko datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Sinadurari buruzko datuak (eskuzkoa zein digitalizatua) eta identifikazio-kode zein gakoei buruzko datuak; Kokaleku geografikoaren datuak; Nabigazioaren eta online/app portaeraren datuak; hala badagokio, Datu-kategoria bereziak (datu-kategoria bereziak biltzeko kasuetan, 2.2 azpiatalean adierazitakoaren arabera, zure berariazko baimena eskatzen dizugu datu horiek tratatzeko); Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (bereziki, MiFID araudiaren araberako kategorizazioa); eta, hala badagokio, Sinadura digitalari lotutako datuak.
3.1.2. Solbentzia eta finantzaketa itzultzeko gaitasuna aztertzea
Tratamendu honen helburua da ebaluatzea ea, finantzaketa edo kuoten ordainketa atzeratua dakarren produktu bat eskatzen diguzunean edo gurekin mantentzen duzunean, hau da, kreditu-arriskuaren eragiketa bat denean, nahiko solbentzia eta itzultzeko gaitasuna duzun dagookion kontratuan aurreikusitako ordainketak garaiz erantzun ahal izateko.
Jarraian, aipatutako tratamenduaren esparruan egin ahal izango ditugun zure datu pertsonalen tratamendu-eragiketak adierazten dira:
Zure solbentzia eta finantzaketa itzultzeko gaitasuna aztertzeko beharrezkoak diren datuak eta dokumentazioa biltzea eta erregistratzea.
Finantzaketa-produktua eskatzen diguzun unean, zure solbentzia aztertzea "scoring" teknikak eta azterketa adituaren arauak aplikatuz, horrela zure kreditu-arriskuaren profila lortuz, jarraian azaltzen den moduan, zure solbentzia eta itzultzeko gaitasuna egokiak eta nahikoak diren ebaluatzeko helburuarekin aurreikusitako ordainketak erantzuteko. Jarraian, aipatutako teknikak eta arauak azaltzen dira:
"Scoring"-a ebaluazio-sistema informatiko bat da, eredu estatistiko bat aplikatzean datzana. Eredu horrek aukera ematen digu kreditu-arriskuaren eskaerei (hau da, finantzaketa-produktuei, hala nola hipoteka-kredituei, kontsumo-maileguei edo kreditu-txartelei) kalifikazio-nota edo "score" bat esleitzeko, ordaindu gabe uzteko probabilitate handiagoaren edo txikiagoaren kalkulutik abiatuta; hori, aldi berean, arrisku-eskaera onartzeko edo baztertzeko gomendio bihurtzen da.
Scoring-a, beraz, teknika estatistikoen aplikazioan oinarritzen da, zehazki ABANCAren datu historikoetatik abiatuta erregresio logistikoko eredu estatistiko bat doitzean, eta horrek helburu-aldagai gisa aurreikusitako ordainketak etorkizunean ez betetzeko probabilitatea aurreikustea ahalbidetzen du. Horrela, eredu estatistiko hori zure datu pertsonalei aplikatzen diegu, ordaindu gabe uzteko probabilitatea kalkulatu ahal izateko eta eskatutako eragiketan dagoen kreditu-arriskua neurtzen duen kalifikazio-nota edo "score"-a lortzeko.
Zure finantza-solbentziaren estimazioa ere egiten dugu, zorra ordaintzeko gaitasun gisa ulertuta, eta horrek gaitasun horretara egokitutako gehienezko finantzaketa-muga esleitzeko aukera ematen digu.
Aldagai bakoitza eta azken emaitzan duen eragina aldez aurretik kalkulatzen dira, Espainiako eta Europako araudia betetzeko sortutako balorazio, kudeaketa eta kontrolerako eredu batzuen bidez. Araudi horrek finantza-erakundeei eskatzen die solbentzia, finantza-arriskua eta eragiketa bakoitzak eskatzen dituen kapitalaren nahiz horniduren kalkulua kontrolatzeko hainbat arau eta gida betetzea.
Eta azterketa adituaren arauen bidez, banku-negozioaren logikan eta ezagutza adituan oinarrituta ezarritako irizpideak esan nahi ditugu, "scoring"-aren kasuan bezala analisia estatistikoetan oinarritu gabe, eta zorpetze-koefiziente bat kalkulatzeko balio dute, adibidez, eskatutako eragiketaren kuota eta zure sarreren zein gastuen datuak kontuan hartuta. Zentzu honetan, azterketa adituaren arauek ordaindu gabe uzteko probabilitatea kalkulatzen duen eredu estatistikoa osatu dezakete.
Lehen adierazitako teknikak aplikatzeko moduari eta horien inpaktuari dagokionez, kontuan izan behar duzu eskatutako finantzaketa-eragiketaren arabera eragiketa onartzeko edo ezesteko erabaki automatikoak har daitezkeela; edo eragiketa hori onartzeko edo ezesteko erabakiak, guztiz automatikoak ez direnak, "scoring"-aren emaitzaren ondorengo berrikuspena dagoelako eragiketa onartzeko batzorde zehatz baten aldetik (beraz, "scoring" tekniken emaitza, kasu horretan, orientagarria baino ez da). Produktuaren eskaerari buruzko erabakia guztiz automatikoa den kasuan, nahi baduzu, hemen zehazten denari buruzko informazio gehiago lortu dezakezu aplikatutako logikari eta azterketan kontuan hartutako datu pertsonalei buruz, ABANCAko Datuak Babesteko Ordezkariari zuzenduta helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com. Era berean, mota honetako eragiketei dagokienez, erabakia inpugnatzeko, zure ikuspuntua adierazteko eta giza esku-hartzea eskatzeko eskubidea duzu, 7. atalean ("Zeintzuk dira zure eskubideak?") zehaztutako bideen bidez.
Finantzaketa-produktua kontratatuz gero, dagokion kontratuaren kreditu-arriskuaren balorazioa eta jarraipena egitea, hori indarrean dagoen bitartean, lehen aipatutako "scoring" teknikak eta azterketa adituaren arauak aplikatuz.
Zure izenean Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentroan (CIRBE) agertzen diren arriskuei buruzko datuak kontsultatea, bai eta, hala badagokio, Ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategietan (hala nola ASNEF eta BADEXCUG) agertzen diren diru-betebeharrak zuk ez betetzeari buruzko datuak ere, araudian aurreikusitako baldintza eta eskakizunekin (hau da, zure aldetik finantzaketa-produktu bat, kuoten ordainketa atzeratua edo aldian aldiko fakturazioa eskatzen duzunean; edo produktu horretatik eratorritako kontratu-harremana mantentzeko eta kontrolatzeko, azkenean ABANCArekin kontratatzen baduzu).
Zure solbentzia eta eskatzen dizkiguzun eta/edo gurekin kontratatzen dituzun finantzaketa-produktuen ordainketei erantzuteko gaitasuna aztertzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Datu akademikoak eta profesionalak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; eta Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (bereziki, "scoring" puntuazioak eta gehienezko finantzaketa-mugak).
3.1.3. Kontakteurako datuak lortzea ordaindu gabeko egoerak kudeatzeko
ABANCArekin dituzun kontratu-harremanak betetzearen esparruan, ordaindu gabeko egoerak gertatuz gero zordundutako zenbatekoa/k erreklamatu ahal dizkizugun, ezinbestekoa da eguneratutako kontaktu-datuak izatea, judizioz kanpoko birkobratze-akzioak garatzea ahalbidetuko dutenak.
Tratamendu honen helburua zure kontaktu-informazioa eguneratzea da, ABANCArekiko kontratu-harremanak formalizatzeagatik horretarako eman diguzun informazioaren bidez zurekin harremanetan jartzea ezinezkoa zaigun kasuan. Zure kontaktu-datuen eguneratze hau ordaindu gabeko egoera bat gertatzen denean bakar-bakarrik egingo dugu.
Horrela, jakinarazten dizugu kontaktu-datu berriak iturri hauetatik lortu ahal izango ditugula:
ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresak;
Jendearentzat eskuragarri dauden iturriak (adibidez, egunkari eta aldizkari ofizialak, Elkargo profesionaletako kideen zerrenda publikoak, edo sare sozial irekiak);
Zorrak berreskuratzeko agentziak;
Aurretik zure helbide zen kontaktu-helbidearen egungo titularrak izategatik ustekabean harremanetan jartzen den hirugarrenak.
Informazioa lortzea beti egiten da bildutako datuek kalitate- eta zehaztasun-printzipioa betetzen dutelako bermearekin, bidezko moduan lortuak izateaz gain.
Ordaindu gabeko egoerak kudeatzeko kontaktu-datu gehigarriak lortzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak.
3.2. Legezko betebeharrak betetzeko egindako tratamenduak
Finantza-sektorea, ABANCA bertako parte dela, oso erregulatuta dago eta horrek dakar zure datuak tratatu behar izatea kasu bakoitzean aplikgarri zaizkigun legezko betebeharrak betetzeko.
Tratamendu honen oinarri juridikoa, ondorioz, ABANCAk bere jardueraren garapenean mendean dituen legezko betebeharrak bete ahal izateko beharrezkoa izatean datza.
Jarraian, aipatutako tratamenduaren testuinguruan eta kasu bakoitzean ABANCAri aplikatu beharreko lege-esparruaren arabera egin ahal izango ditugun zure datu pertsonalen tratamendu-eragiketak xehatzen dira:
3.2.1. Kapitalak garbitzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzea
Kapitalak Garbitzea eta Terrorismoa Finantzatzea Prebenitzeari buruzko apirilaren 28ko 10/2010 Legean (aurrerantzean, "KGTFP Legea") eta hori garatzen duen araudian aurreikusitako betebeharrak betetzearen eremuan, ABANCAk honako hau egin behar du:
Hilero Finantza Titulartasunen Fitxategiari jakinaraztea —zeinaren arduraduna Ekonomia eta Enpresari Laguntzeko Estatu Idazkaritza baita, honen kontura tratamenduaren enkargudun gisa jardunez Kapitalak Garbitzea eta Diru Delituak Prebenitzeko Batzordearen Exekuzio Zerbitzua (aurrerantzean, "SEPBLAC")— edozein korronte-kontu, ezarpen-kontu, epepako gordailu edo beste edozein ordainketa-konturen irekiera edo bertan behera uztea, beren izendapen komertziala edozein dela ere, bai eta segurtasun-kutxen alokairu-kontratuak eta beren errentamendu-aldian ere, zure identifikazio-datuekin batera (izena eta abizenak edo sozietatearen izena; identifikazio-dokumentu mota eta zenbakia; jaiotze-data edo eratze-data, pertsona fisikoa edo juridikoa den kontuan hartuta; nazionalitate-herrialdea, identifikazio-dokumentua igorri duen herrialdea ez badago; identifikazio-dokumentua igorri duen herrialdea, nazionalitate-herrialdea ez badago; adierazitako egoitza-herrialdea; kontuaren edo gordailuaren numerazio mota; kontuaren edo gordailuaren numerazioa; kontuaren edo gordailuaren eta pertsona parte-hartzailearen arteko harremanaren alta- eta baja-data) eta gainerako titularren, benetako titularren eta, hala badagokio, ordezkarien edo baimendunen datuekin batera.
SEPBLACekin sistematikoki komunikatzeko betebeharra betez edo agintari judizialaren, SEPBLACen edo materia honetan eskumena duen beste edozein agintariren errekerimendua dagoelako, ordainketa-transakzioei buruzko informazioa ematea estatuko edo beste herrialde batzuetako agintari edo erakunde ofizialei, Europar Batasunaren barruan zein kanpoan daudenei, terrorismoaren finantzaketaren eta delinkuentzia antolatuaren forma larrien aurkako borrokan lankidetza-erregimena betetzeko eta kapitalak garbitzea prebenitzeko.
Ematen dizkiguzun informazioaren eta dokumentuen egiazkotasuna egiaztatzea (identifikazio-dokumentazioa barne, adibidez, NANa edo pasaportea), KGTFP Legea garatzen duen maiatzaren 5eko 304/2014 Erregelamenduaren II. kapituluan ezarritako diligentzia-zorra betetzeko; eta, betiere agintari judizialaren, SEPBLACen edo beste edozein agintari eskudunen errekerimendua dagoenean, dagozkion agintariei ematea.
Zure ekonomia-jarduerari buruzko informazioa lortzea eta horren egiaztapena egitea. Horretarako Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian (aurrerantzean, "GSDN") zure ekonomia-jarduerari buruzko informazio guztia kontsultatuko dugu. GSDNtik lortutako datuak kudeaketa honetarako soilik erabiliko dira.
ABANCAko bezero berria bazara eta aurrez aurrekoak ez diren bideen bidez (adibidez, telefonoz edo bide elektroniko zein telematikoen bidez) produktu bat kontratatzea eskatzen baduzu, zuri identifikatzea, ikuskapen-agintari eskudunak gaitutako prozedurei jarraituz.
Kapitalak garbitzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeko arloan ditugun legezko betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Nazioarteko finantza-zigorrak eta kontraneurriak dituzten pertsonen datuak.
3.2.2. Kreditu-arriskuak CIRBEri deklaratzea
Finantza Sistema Erreformatzeko azaroaren 22ko 44/2002 Legea betez, ABANCArekin hartzen dituzun kreditu-arriskuen inguruko datuak eta horien bilakaera Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentroari (aurrerantzean, "CIRBE") deklaratzera behartuta gaude. CIRBEri egindako deklarazio hau Espainiako Bankuaren araudiak (1/2013 Zirkularra) arautzen du, zeinak deklaratu beharreko datuak zehazten baititu, bai pertsonalak, bai indarrean dauden arrisku-eragiketenak eta horiei emandako bermeenak.
Era berean, CIRBEri zure enpresari indibidualaren izaera jakinarazi behar diogu eskatutako arriskuen titulartasuna zure enpresa-jardueraren bidean hartu duzunean.
CIRBEri lehen aipatutako informazioa deklaratzeko betebeharra betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu-kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datuak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; eta Finantza-datuak.
3.2.3. Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta beste zerga-administrazio batzuei informazioa jakinaraztea.
Zerga Lege Orokorra den abenduaren 17ko 58/2003 Legean eta lurraldeagatik aplikgarriak diren indarreko gainerako zerga-araudietan ezarritakoaren arabera (adibidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zerga Lege Orokorra den martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua edo Arabako Zerga Lege Orokorra den otsailaren 28ko 6/2005 Foru Araua), zure fiskalitateari buruzko informazioa bildu behar dugu eta zure zerga-egoitzari zein zure kontuei buruzko informazio zehatza jakinarazi behar diegu Zerga Administrazioko Estatu Agentziari (aurrerantzean, "ZEEA") eta eskumena duten beste zerga-administrazio batzuei.
Aipatutako zerga-araudiak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu-kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioari kalterik egin gabe, azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; eta Finantza-datuak.
3.2.4. MiFID araudiak (Finantza Tresnen Merkaturako Zuzentaraua) ezarritako xedapenak betetzea
Balore Mercatuei eta Inbertsio Zerbitzuei buruzko martxoaren 17ko 6/2023 Legean eta Batzordearen 2016ko apirilaren 25eko (EB) 2017/565 Erregelamendu Ordezkatuan ezarritakoari erantzunez —zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/65/EB Zuzentaraua osatzen baitu inbertsio-zerbitzuen enpresen antolaketa-eskakizunei eta funtzionamendu-baldintzei dagokienez—, ABANCAn finantza-merkatuetan duzun ezagutza eta esperientzia ebaluatu behar dugu, bai eta zure finantza-egoerari eta inbertsio-helburuei buruzko informazioa izan ere, tipologia honetako produktu eta/edo zerbitzuetan interesatzen zaren bakoitzean, honako helburu honekin: (i) aplikgarria den araudiarekin bat etorriz zuretzat egokiak diren inbertsio-zerbitzuak eta finantza-tresnak ebaluatu eta gomendatu ahal izatea, eta, bereziki, zure arrisku-tolerantzia mailara eta galerak soportatzeko gaitasunera hobekien egokitzen direnak (egokitasun-testa); eta (ii) era berean, ebaluatu ahal izatea aurreikusitako inbertsio-produktua zuretzat egokia den aplikgarria den araudiaren arabera (egokitasun-testa).
Gainera, eta aipatutako araudia betetzeari dagokionez, jakinarazten dizugu inbertsio-zerbitzuen eragiketa batekin lotuta gurekin duzun edozein telefono-dei grabatu beharko dugula.
MiFID araudian ezarritako betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu-kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioari kalterik egin gabe, azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Zure ahotsari buruzko datuak; Datu akademikoak eta profesionalak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; eta Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak.
3.3. ABANCAren interes legitimoan oinarritutako tratamenduak
Atal honetan ABANCAk bilatutako interes legitimoak asetzea oinarri juridiko duten zure datu pertsonalen tratamenduei egiten diegu erreferentzia, betiere interes legitimo horien gainetik zure interesak edo oinarrizko eskubideak eta askatasunak gailentzen ez badira.
Horregatik, 3.3. azpiatal honetan deskribatutako tratamenduak egin aurretik, pisatze-azterketa bat egin dugu zure eskubideen eta ABANCAren interes legitimoaren artean, eta azken hori gailentzen dela ondorioztatu dugu. Egin dugun pisatze-azterketa kontsultatu dezakezu gure Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jarriz helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com.
3.3.1. Zure datuak ABANCA Servicios Financieros, E.F.C., S.A. enpresarekin partekatzea.
ABANCAk tratamendu hau egiteko duen interes legitimoa bezeroekin ezartzen dituen kontratu-harremanetatik eratorritako ordaindu gabeko egoerak eta galera ekonomikoak saihestea da, bai eta ABANCA Talde Ekonomikoaren eremuan kreditu-arriskuaren kontrol egokia egitea bermatzea ere.
Horregatik, finantzaketa edo kuoten ordainketa atzeratua dakarren produktu bat eskatzen diguzunean (hau da, kreditu-arriskuaren eragiketa bat), eta zure solbentzia zein itzultzeko gaitasuna aztertzeko eta, beraz, eskatutako produktua zure zorpetze-gaitasunera egokitzen dela ziurtatzeko helburuarekin, ABANCAk zure identifikazio-datuak jakinarazi ahal izango dizkio ABANCA Servicios Financieros, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. enpresari (aurrerantzean, "ASF"), zeina gure Talde Ekonomikoko enpresa bat baita kontsumo-kredituari dedikatua, ASFko bezero ere bazara zure "scoring"-a eta kreditu-muga kontsultatu ahal izateko helburuarekin.
Lehen deskribatutako tratamendua egiteko, hau da, adierazitako helburuarekin zure datuak ASFkin partekatzean datzana, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak ("scoring" puntuazioak eta gehienezko finantzaketa-mugak).
3.3.2. Iruzurra detektatzea eta prebenitzea
ABANCAren interes legitimoa da gure produktu edo zerbitzuen kontratazioan eta erabileran iruzur-egoerak eragoztea (adibidez, nortasuna ordeztea edo pasahitzak lapurtzea), zuri, hirugarrenei eta/edo ABANCAri kalteren bat eragin liezaioketenak (adibidez, ondorio ekonomiko negatibo posibleak) edo eragiketen eskatzaileen aldetik balizko legezko ez-betetzeak eragin litzaketenak. Horregatik, eta iruzurra prebenitzeko helburuarekin (i) gure produktu eta zerbitzuak kontratatzeko prozesuetan, bai eta (ii) produktu horiek ematean eta/edo kontratatutako zerbitzuak gauzatzean ere, zure datu pertsonalen gainean tratamendu-eragiketa hauek egin ahal izango ditugu:
Erakundearekin harremanetan jartzen zarenean zure nortasuna egiaztatzea, zure produktu eta/edo zerbitzuen informaziora edo eragiketara iruzurrezko sarbideak prebenitzeko.
ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresen artean ezohiko jarduerei buruzko elkarrekiko kontsulta egitea, bai eta CONFIRMA eta IBERPAY fitxategiei kontsulta egitea ere, jabeak beren erregelamenduei atxikitako erakundeak baitira, erregelamendu horietan ezarritako prozeduraren bidez, iruzurra prebenitzeko helburuarekin.
CONFIRMA fitxategiari dagokionez, jakinarazten dizugu ABANCAk gure Erakundean aurkezten dituzun eskaeren datuak fitxategi horri jakinarazi ahal izango dizkiola, zeinaren helburua baita parte hartzen duten erakundeen aldetik fitxategian erregistratutako eskaerak eta eragiketak alderatzea kontratazioan egon daitezkeen iruzurrak detektatzeko. Helburu horrek eskaeran iruzurra izateko probabilitatearen balorazioa dakar.
CONFIRMA fitxategian datuak gordetzeko gehienezko epea bost urtekoa izango da.
Tratamenduaren erantzulekideak "CONFIRMA" fitxategiaren erregelamenduari atxikitako erakundeak dira, tratamenduaren enkarguduna Confirma Sistemas de Información, S.L. izanik, egoitza Paseo de la Castellana, 163, 2. solairua, Utopicus Castellana Eraikina, 28046 (MADRIL) helbidean duena. Bezero gisa, gaur egun erregelamenduari atxikita dauden erakundeen zerrenda kontsultatu ahal izango duzu www.confirmasistemas.esBeste webgune batera birbideratuko zara webgunean.
CONFIRMA Fitxategian parte hartu ahal izango dute bere erregelamenduari atxikitzen zaizkion erakundeek, baldin eta beren jarduera-eremuan kontratazioan iruzurra jasan dezaketen erakundeak badira.
CONFIRMA Fitxategiari jakinarazitako datuak atxikitako erakundeek kontsultatu ahal izango dituzte. Era berean, ez da aurreikusten datuak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera transferitzea.
Informazio gehiago lortu dezakezu edo, hala badagokio, datuak babesteko araudiko eskubideak egikaritu ditzakezu Confirma Sistemas de Información, S.L. erakundera joz, goian adierazitako helbidean. Era berean, jakinarazten dizugu erakunde horrek Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu duela, eta berarekin harremanetan jarri ahal izango zarela posta elektroniko honen bidez: esdpo@transunion.com.
IBERPAY fitxategiari dagokionez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak ABANCAk banku-eragiketetan iruzurra prebenitzeko fitxategi komun horretan sartu ahal izango dituela, Sociedad Española de Sistemas de Pago, S.A. erakundeak kudeatutakoa (aurrerantzean, "Iberpay"), bezeroen kontuan/kontuetan egindako eragiketa susmagarriak eta iruzurrezkoak detektatzeko, ikertzeko, kontrolatzeko eta, hala badagokio, salatzeko, korronte-kontuak eta ezarpen-kontuak barne.
ABANCAk banku-eragiketetan iruzurra prebenitzeko fitxategi komun horri jakinarazitako datuak IBAN zenbakiari eta eragiketa susmagarriaren edo iruzurrezkoaren objektu izandako kontuaren titularri dagozkionak izango dira, kasua bada, eta datu horiek fitxategi komun horretan parte hartzen duten finantza-erakundeek eskuratu ahal izango dituzte, iruzurra detektatu, prebenitu eta kontrolatzeko helburu bakar eta esklusiboekin. Parte-hartzaile atxikien zerrenda eguneratua kontsultatu dezakezu hemen klik eginez.
Parte-hartzaile horiek (ABANCA barne), fitxategiari atxikitako erakunde direnez, fitxategian sartzen diren datuen tratamenduaren erantzulekidetzat hartuko dira.
Datuak gehienez hogeita hamar egunez gordeko dira fitxategian iruzur-susmoa duten eragiketen kasuan, eta urtebetez iruzurrezko eragiketen kasuan (iruzurra kaltetuak berretsi duenean). Fitxategi komunean sartutako datuak automatikoki ezabatuko dira datu horiek zehatzak izateari uzten diotenean edo kaltetutakoaren benetako egoerari erantzuten ez diotenean.
Fitxategiaren funtzionamenduari buruzko informazio gehiago eskatzeko mezu bat bidali dezakezu helbide honetara: privacidadiberpay@abanca.com edo, nahiago baduzu, posta bidez, ABANCAko Pribatutasun Sailera zuzenduta, García Barbón kalea, 1-3 (36201 - Vigo) helbidean, zer informazio gehiago eskatu nahi duzun zehaztuz eta zure burua behar bezala identifikatuz.
Ezohiko edo erregulartasunik gabeko eragiketak identifikatzea eta iruzur-jokabideak zein -patroiak detektatzea estatuko eta Europako ordainketa-sistemen bidez.
Tratamendu honen objektua ezohiko edo erregulartasunik gabeko eragiketak identifikatzea da, bai eta iruzurrezko eragiketak egiteko erabilitako kontuak identifikatzea eta identifikazio hori ahalbidetzen duten arrisku-jokabideak zein -patroiak detektatzea ere.
Tratamendu hau bai ABANCAk zure kontuan jatorria edo helmuga duten banku-eragiketetan iruzurra detektatzeko eta prebenitzeko duen interesean egiten da, bai hirugarrenek egindako iruzurrengatik kaltetu daitezkeen kontuen titularren interesean ere.
Aplikatutako logikari dagokionez, tratamenduak ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei ("OZH") aukera ematen die:
Denbora errealean kontuei eta ordainketei lotutako arriskuen analisia egitea, iruzurra prebenitzeko helburuarekin. Horretarako, tresnak eskaintzen zaizkie aldez aurretik identifikatutako patroi historikoak oinarri hartuta kontuen eta transakzioen datuak balidatzeko eta balizko anomaliak nahiz adierazleak detektatzeko, ordainketa bat bidali aurretik edo kontua berresteko jardueren parte gisa iruzur-arriskuak kudeatzen lagunduko dietenak.
Transakzioaren ondorengo analisia egitea, balizko iruzurrak detektatzeko helburuarekin. Horretarako, moduluak eskaintzen ditu OZHei ordainketak egin ondoren arrisku handiko transakzioak ikertzen eta identifikatzen laguntzeko.
Datuak aztertzea arrisku-patroi berriak eta ordainketa-anomaliak identifikatzeko, prebentzio- eta detekzio-prozesuak hobetzea ahalbidetuko dutenak.
Tratamendu honen ondorioz bildutako datuak OZHei lehen aipatutako analisiak eskaintzen dizkien iruzurra prebenitzeko eta detektatzeko funtzionalitatean gordeko dira, bildu zirenetik 14 hilabeteko epean; epe hori igarotakoan, datuak ezabatu egingo dira aipatutako funtzionalitatetik.
Ematen dizkiguzun dokumentuen zehaztasuna eta egiazkotasuna egiaztatzea, adibidez, CSV kodearen (egiaztapen-kode segurua) bidez edo CEA kodearen (Autentikotasun Kode Elektronikoa) bidez zerga-aitorpenen eta lan-bizitzaren kopia digitalen kasuan.
Gure sistemetan egiten dituzun kontratazioak nahiz eragiketak berrikustea eta aztertzea.
Zentzu honetan, kontrata ditzakezun zerbitzuak ematearen esparruan, gure Banku Mugikorreko aplikazioa instalatzen duzun gailuaren identifikazio-datuak eta kokaleku geografikoaren datuak tratatuko ditugu, bereziki bere kokapena. Praktika honi aurka egiten badiozu, kontuan izan beharko duzu Banku Mugikorreko zerbitzuaren eragiketa arrunta mugatuta geratu daitekeela.
Gure produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko prozesuetan, bai eta produktu horiek ematean eta/edo kontratatutako zerbitzuak erabiltzean iruzurra prebenitzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Zure ahotsari eta irudiari buruzko datuak; Sinadurari buruzko datuak eta/edo identifikazio-kode zein gakoei buruzko datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Kokaleku geografikoaren datuak; Aseguruen datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak; eta Nabigazioaren eta online/APP portaeraren datuak.
3.3.3. Profil komertzialak eta kreditu-arriskuaren profilak eratzea, profil horiei egokitutako publizitate-informazioa eskaini ahal izateko, kontratatutakoen antzeko produktu eta zerbitzuei buruz
ABANCAn gure barne-iturrietatik lortutako zure datu pertsonalak erabiltzen ditugu (hau da, gurekin kontratatu dituzun produktu eta zerbitzuen kudeaketagatik zuk emanda izateagatik edo ABANCAn bertan sortzeagatik ditugun datuak) zure profil komertziala eta zure kreditu-arriskuaren profila eratzeko helburuarekin, eta profil horiek erabiltzeko profil horiei egokitutako publizitate-informazioa eskaini ahal izateko gurekin kontratatuta dituzun antzeko produktu eta zerbitzuei buruz. Helburu horretarako, kanpoko iturrietan lortutako datuak kasu esklusiboan bakarrik erabiliko ditugu horretarako zure baimena eman badiguzu, Pribatutasun Politika honen 3.4.6. azpiatalean aurreikusitakoarekin bat etorriz, edo horien tratamendua ahalbidetzen duen legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren bat badugu (adibidez, finantzaketa-produktu baten eskaerak egiteagatik edo finantzaketa-produktu hori mantentzeagatik Ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategietatik lortzen ditugun datuak, Pribatutasun Politika honen 3.1.2 azpiatalean azaltzen dugun moduan); datu horiek eragiketaren barne-espedientean sartzen dira, eta, beraz, eskatutako edo gurekin kontratatutako produktu eta zerbitzuen kudeaketagatik sortutako datutzat hartzen dira; horregatik, lehen aipatutako profilak eratzeko erabili ahal izango ditugu 3.3.3 azpiatal honetan deskribatutako interes legitimoan oinarrituta. Lehen azaldu berri dugun kasuaz bestelakoetan, zure datuak ondare-solbentziari eta kredituari buruzko fitxategietan soilik kontsultatuko ditugu zure profilak eratzean erabiltzeko, 3.4.6 azpiatalean aurreikusitakoarekin bat etorriz zure baimena eman badiguzu kasu esklusiboan).
Jarraian adierazitako helburuarekin profil hauek nola eratzen ditugun eta nola erabiltzen ditugun azaltzen dizugu:
A) Profil komertziala
Zure datu pertsonalak zure profil komertziala eratzeko tratatzearen helburua zure beharrak, interesak eta lehentasunak ezagutzea da, eta egiten ditugun produktu eta zerbitzuen eskaintzak pertsonalizatzea, behar, interes eta lehentasun horietara egokitzen diren eskaintzak bakarrik jaso ditzazun.
ABANCAk bilatutako interesa efizienteagoak eta eraginkorragoak izatea da gure bezero-taldean publizitatearekin eragiteko orduan, edo gauza bera dena, gure merkataritza-kanpainen errendimendua maximizatzea.
Tratamendu hau zure datu pertsonalak erabiltzean datza zure lehentasun pertsonalak, egoera ekonomikoa, interesak, kokapen geografikoa eta portaera aztertzeko eta aurreikusteko, perfilatze-arau oinarrizkoetan datzaten teknikak erabiliz (hau da, segmentazio sinpleak, adibidez, adin-tarte jakin bat duten bezeroak edo eskualde zehatz batean helbidea dutenak), eta teknika aurreratuak erabiliz, zeinak Machine Learning bidezko algoritmo matematiko gainbegiratu eta ez-gainbegiratuetan datzaten, propentsio-ereduak eraikitzea eta segmentazio aurreratuak egitea ahalbidetzen dutenak.
Profil komertzial hori eratzeko Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatuko ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Zure ahotsari buruzko datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; eta Transakzio-datuak. Goian adierazitakoarekin bat etorriz, datu horiek ez dituzte kanpoko iturrietan lortutakoak barne hartuko, horretarako zure baimena dugun kasu esklusiboan izan ezik, Pribatutasun Politika honen 3.4.6. azpiatalean aurreikusitakoarekin bat etorriz, edo horien tratamendua ahalbidetzen duen legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren bat dugun kasuan.
Erabilitako datuak profil komertziala egin eta/edo berrikusi aurreko berehalako bi urteei dagozkienak izan daitezke.
Edozein unetan, zure datuak profil komertziala eratzeko tratatzeari aurka egin diezaiokezu, posta elektronikoko helbide honen bidez: bajas@abanca.com, edo gure Bezeroaren Arreta Zerbitzura joaz posta-helbide honen bidez: Rúa Nueva kalea 1, Solairuartekoa, 15003, A Coruña; edo posta elektronikoaren helbide honen bidez: atencioncliente@abanca.com.
Zure profil komertziala egitearen azken ondorioa da, bezero gisa, gure produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazio hori bakarrik jasoko duzula, zure behar, interes eta lehentasunetara egokia dena. Hau da, profil hau adierazitako helbururako bakarrik erabiltzen da eta, beraz, ezin du inongo produktu eta/edo zerbitzuren ezespena eragin.
B) Helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profila
Zure datu pertsonalak helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profil bat eratzeko tratatzearen helburua zure solbentzia eta finantzaketa itzultzeko gaitasuna ebaluatzea da, gure finantzaketa-produktuei buruz jaso ditzakezun eskaintzak (hala nola hipoteka-kredituak, kontsumo-maileguak edo kreditu-txartelak) solbentzia eta itzultzeko gaitasun horretara egokituta egon daitezen.
ABANCAk bilatutako interesa da, beraz, zure solbentziara eta itzultzeko gaitasunera egokitutako finantzaketa-produktuak eskaintzea eta, horrela, produktu horiek kontratatzetik eratorritako ordaindu gabeko egoerak eta dagozkion galera ekonomikoak saihesten saiatzea.
Kreditu-arriskuaren profil hau Pribatutasun Politika honen 3.1.2 azpiatalean deskribatutako "scoring" teknikak erabiliz eratzen da; teknika horiek aldez aurretik baimendutako finantzaketa-mugak esleitzeko erabaki automatikoak hartzea barne har dezakete, eta horien gainean aurrez emandako kreditu edo maileguen eskaintzak jaso ahal izango dituzu, hau da, ABANCAk bere ekimenez eskainiko dizkizun finantzaketa-produktuak, zure aldetik aldez aurretik eskaerarik egin beharrik gabe.
Arrisku-profil hori eratzeko Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatuko ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-izaerako datuak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; eta Transakzio-datuak. Goian adierazitakoarekin bat etorriz, datu horiek ez dituzte kanpoko iturrietan lortutakoak barne hartuko, horretarako zure baimena dugun kasu esklusiboan izan ezik, Pribatutasun Politika honen 3.4.6 azpiatalean aurreikusitakoarekin bat etorriz, edo horien tratamendua ahalbidetzen duen legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren bat dugun kasuan.
Tratatzen ditugun datu pertsonalak orokorrean azken 6 hilabeteenei dagozkienak izango dira, kasuren batean azken 12 hilabeteetako datuak erabiltzera iritsi ahal izanez, eta profila hilero eguneratuko da.
Edozein unetan, zure datuak finantzaketa-produktuak eskaintzeko zure kreditu-arriskuaren profila eratzeko (edo eguneratzeko) tratatzeari aurka egin diezaiokezu, helbide honen bidez: bajas@abanca.com, edo gure Bezeroaren Arreta Zerbitzura joaz posta-helbide honen bidez: Rúa Nueva kalea 1, Solairuartekoa, 15003, A Coruña; edo posta elektronikoaren helbide honen bidez: atencioncliente@abanca.com.
3.3.4. Kontratatutakoen antzeko produktu eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa eskaintzea
ABANCAk bere produktuak eta zerbitzuak sustatzeko duen interes legitimoaren indarrez, zure datu pertsonalak tratatu ditzakegu ABANCArekin kontratatuta dituzun antzeko produktuei eta zerbitzuei erreferentzia egiten dien publizitate-informazioa bidaltzeko helburuarekin.
Direct-marketing helburu horiekin zure datuak tratatu aurretik, gure barne-erregistroak kontsultatzeaz gain tratamendu horri aurka egin ez diozula ziurtatzeko, Robinson Zerrenda kontsultatuko dugu, publizitate-bazterketako ezein datu-basetan sartuta ez zaudela ziurtatzeko helburuarekin.
Publizitate-informazio hau orokorra edo pertsonalizatua izan daiteke, hau da, aurreko 3.3.3 azpiatalean deskribatutako baldintzetan zure profil komertzialera edo zure kreditu-arriskuaren profilera egokitutakoa (barne-iturriekin profilak eratzea) edo, horretarako baimena ematen baduzu, hurrengo 3.4.6. azpiatalean deskribatutako baldintzetan (kanpoko iturriekin profilak eratzea).
Nahi duzunean, publizitate-informazio hori bidaltzeari aurka egin ahal izango diozu posta elektronikoaren helbide honen bidez: bajas@abanca.com, gure Bezeroaren Arreta Zerbitzuaren bidez, edo une bakoitzean gaitzen diren bide desberdinen bidez.
Besterik adierazten ez baduzu, informazio hau kanal hauen bidez bidali ahal izango zaizu:
Posta-posta;
Posta elektronikoa eta sare sozialak;
Mugikorrera mota guztietako mezuak, mezularitza-aplikazioak barne (adibidez, WhatsApp);
Internet bidezko banku-zerbitzua (banku elektronikoa eta App mugikorra);
Telefono-deiak.
ABANCArekin kontratatuta dituzun antzeko produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa bidaltzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak.
3.3.5. Datuak ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategiei jakinaraztea
ABANCAk finantza- eta kreditu-sistemaren iraunkortasunari laguntzeko, bai eta kreditua eskuratzeko bermeari ere duen interes legitimoaren indarrez, gehiegizko zorpetze-mailak murrizten lagunduz, finantzaketa arduratsua sustatuz, interes-tipo txikiagoekin kreditua eskuratzeko aukera handituz eta, azkenik, solbentzia-azterketa egokiak egitea ahalbidetuz, arriskuak modu eraginkorragoan ebaluatu ahal izateko, ABANCArekin kontratatzen dituzun kreditu-, mailegu- edo finantzaketa nahiz ordainketa atzeratua dakarren bestelako eragiketei lotutako zure datu pertsonalak jakinarazi ahal izango dizkiegu une bakoitzean atxikita gauden Ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategiei (orain, ASNEF eta BADEXCUG), betiere horretarako legez ezarritako baldintzak betetzen badira.
Tratamendu hau lortzeko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; eta Finantza-datuak.
3.3.6. Datuak hirugarrenei (inbertitzaileei) jakinaraztea kreditu-eskubideak saltzeko prozesuetan
Jakinarazten dizugu ABANCAk, aplikgarria den araudian jasotako gaitasunen arabera, salerosketa-kontratuak formalizatu ditzakeela hirugarrenekin (aurrerantzean, "Inbertitzaileak" edo, singularrean, "Inbertitzailea"), zeinen bidez: i) Inbertitzaileei lagatzen dizkiegun gurekin mantentzen dituzun arrisku-kontratuetatik (adibidez, mailegu-kontratuak edo kreditu-txartelarenak) eratorritako kreditu-eskubideak; edo ii) Inbertitzaileei saldu eta transmititzen dizkiegun aldez aurretik igorritako Hipoteka Transmisio Partaidetzak ("HTP") eta/edo Hipoteka Transmisio Egiaztagiriak ("HTE"), zeinen artean dauden gurekin mantentzen dituzun hipoteka-bermeedun arrisku-kontratuetatik (adibidez, hipoteka-maileguak) eratorritako kreditu-eskubideak. ii) atalean jasotako azken kasu honek dakar ABANCAk gurekin mantentzen duzun hipoteka-bermeedun kontratuaren titular formala izaten jarraituko duela (hau da, hartzekodun izaera izaten jarraituko dugu), baina kredituaren azken onuraduna Inbertitzailea izango dela (beraz, horren kobrantza eraginkorraren arriskua bere gain hartzera igaroko dena).
Modu honetan, ABANCAk lehen aipatutako salerosketa-kontratuetakoren bat formalizatzen duen kasuan, jarraian zerrendatzen ditugun kategorietako zure datu pertsonalak jakinarazi ahal izango dizkiegu Inbertitzaileei. Datu-komunikazio horren oinarri juridikoa ABANCAk zorrak saltzeko jardueran duen interes legitimoa izanik, gurekin mantentzen duzun kontratutik jaiotako kobratzeko eskubidea asetzea ahalbidetzen digun bidea delako —nahiz eta modu mugatuan izan—; tratamendua aplikgarria den zibil, merkataritza, hipoteka eta finantza araudiak ere onartzen duelarik.
Transmititzeko objektu diren kredituei dagokienez Inbertitzaileei jakinarazi ahal izango zaizkien zure datuak Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauetakoak dira (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Transakzio-datuak; eta Finantza-datuak.
Nolanahi ere, 3.3.6 puntu honetako ii) atalean aurreikusitako kasuan, arau orokor gisa, ABANCAk zure datuak kreditu-eskubideak kudeatzeko zerbitzu-emagile bati emango dizkio, zeinak ABANCAren kontura (hau erantzule den tratamenduetan) eta Inbertitzailearen kontura (hau erantzule den tratamenduetan) tratatuko baititu. Beraz, kasu horretan bertan Inbertitzaileak, arau orokor gisa, ez ditu zure datu pertsonalak zuzenean eskuratuko, informazio anonimizatua soilik baizik. Salbuespenez, eta legezko betebeharrak betetzen direla bermatzeko edo kredituaren kudeaketa egokirako zorrotz beharrezkoa denean bakarrik, Inbertitzaileak zure datu pertsonalak zuzenean eskuratu ahal izango ditu.
3.3.7. Inkestak bidaltzea eta kalitate-kontrola
Zure datu pertsonalen tratamendu honen objektua kontratatu duzun produktuaren edo zerbitzuaren asetzea- eta kalitate-maila ebaluatzea da, helburu hauekin: i) profilak eratzea (horretarako zure baimena badugu soilik); ii) analisi estatistikoak eta kalitate-kontrolak egitea; eta iii) kontratatutako produktuekin eta zerbitzuekin izandako asetzea neurtzea.
Bilatutako interesa emandako zerbitzuen eta eskaintzen ditugun produktuen kalitatea ikuskatzea eta hobetzea da, bai eta bezero potentzialei, bezeroei eta/edo erabiltzaileei emandako arreta etengabe hobetzea ere, hobetzeko ildoak, puntu sendoak eta ahulak identifikatuz informazio horretan oinarrituta, bai ABANCAren aldetik bai bere izenean zerbitzuak ematen dituzten Erakundeen aldetik (tratamenduaren enkargudun deritzogunak) kalitate-maila bermatzea ahalbidetuko diguna.
Zentzu honetan, Erakundearekin dituzun harremanak hobetzera bideratutako akzioak aurrera eraman ditzakegu.
Inkestak egiteko eta kalitate-kontrola egiteko, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Zure ahotsari buruzko datuak (telefono bidezko inkesten kasuan); Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Merkataritza-jardueraren datuak; Transakzio-datuak; Finantza-datuak; Borondatez parte hartzen duzun inkestan parte hartzeko inprimakiaz bidez lortutako datuak; eta Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak.
3.3.8. Datuak aztertzea barne-prozesuak hobetzeko
Gure barne-prozesuen etengabeko analisia beharrezkoa da gure enpresa-jardunaren kalitatea hobetzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko, hala nola:
Eredu analitikoak, negoziokoak, arriskukoak eta eskaera batean iruzurra izateko probabilitatearen kalkulukoak garatzea eta optimizatzea.
Gure barne-prozesuen eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzea.
Adierazle ekonomikoak sortzea eta gure negozioari buruzko informazio ekonomiko metatua lortzea.
Gure sistemen segurtasuna bermatzea eta Erakundeak tratatutako informazioaren eta gure prozesuen konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna babestea.
Gure produktuak eta zerbitzuak hobetzea.
Nolanahi ere, ahal denean, ABANCAk aplikatuko ditu:
Anonimizazio-teknikak, zeinen bidez hasierako informazioa pertsona zehatz bati lotu ezin zaion informazio anonimo bihurtuko litzatekeen.
Seudonimizazio-teknikak, zeinen bidez zure identifikazio- edo kontaktu-datuak barne-identifikatzaileekin ordezkatuko liratekeen.
Gainera, edozein kasutan, ABANCAk tratatutako informazioa lortu nahi den helburua garatzeko ezinbestekoa den gutxienekoa izango da.
Analisi hau garatzean Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Zure ahotsari buruzko datuak (telefono bidezko inkesten kasuan); Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Merkataritza-jardueraren datuak; Datu soziodemografikoak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Transakzio-datuak; Finantza-datuak; Borondatez parte hartzen duzun inkestan parte hartzeko inprimakiaz bidez lortutako datuak; eta Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak.
3.4. Zure baimenean oinarritutako tratamenduak
Azpiatal honetan aldez aurretik horretarako zure baimena eskatu eta lortu izandako kasuan soilik egingo ditugun zure datu pertsonalen tratamenduei egiten diegu erreferentzia.
Jarraian deskribatzen diren tratamendu desberdinen oinarri juridikoa, ondorioz, horietako bakoitza egiteko eman diguzun baimenean datza, hala badagokio.
Gogorarazten dizugu baimen horrek izaera kengarria duela, hau da, nahi duzunean kendu ahal izango duzu eta, orduan, ABANCAk dagokion tratamendua egiteari utziko dio. Nolanahi ere, baimena kentzeak ez du atzeraeraginkortasunezko ondoriorik izango, eta, beraz, ez dio eragingo aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari. Eman diguzun baimena ezeztatzeko edo kentzeko, hala badagokio, gure Bezeroaren Arreta Zerbitzura jo ahal izango duzu posta-helbide honen bidez: Rúa Nueva kalea, 1 - Solairuartekoa, 15003, A Coruña; edo posta elektronikoaren helbide honen bidez: atencioncliente@abanca.com.
Horretarako aldez aurreko baimena eskatu eta lortu izandako kasuan egin ahal izango ditugun zure datu pertsonalen tratamenduak jarraian xehatzen direnak dira:
3.4.1. Zure profilari egokitutako publizitate-informazioa eskaintzea ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresa eta elkarlanean ari diren hirugarrenen produktu eta zerbitzuei buruz
Zure datu pertsonalak tratatuko ditugu edozein bide erabiliz (posta-posta, telefonoa, mota guztietako mezuak telefono mugikorrera —SMS edo push mezuak kasu—, posta elektronikoa, sare sozialak edo gure urruneko banku-zerbitzuak) zure profil komertzial eta kreditu-arriskuaren profilera egokitutako informazioa eskaintzeko (hau da, zure interes, behar, lehentasun, aurrezte-gaitasun eta kreditu-gaitasunera egokitua, Pribatutasun Politika honen 3.3.3 azpiatalean azaltzen den moduan) ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresen zein ABANCAren hirugarren elkarlaguntzaileen produktu eta zerbitzuei buruz.
ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresen jarduera-sektoreak finantzarioa, soziala, aseguratzailea, higiezinen arloa, higigarrien inbertsioa, prestatzailea, marketina eta kontsultoretza zein aholkularitza zerbitzuak barne hartzen ditu.
ABANCAren hirugarren elkarlaguntzaileak enpresa merkantilak eta/edo irabazi-asmo gabeko erakundeak dira (adibidez, fundazioak, Gortez Kanpoko Erakundeak, irabazi-asmo gabeko elkarteak, etab.) zeinekin ABANCAk lankidetza-akordioak mantentzen dituen eta finantza-, aseguru-, inbertsio-produktuak edo zerbitzuak, elikagaiak, etxetresna elektrikoak, altzariak, ibilgailuak, oinetakoak, ehungintza, optikak, kontsumo pertsonaleko beste zerbitzu eta produktu batzuk, edo aisialdiko, kulturako, kiroleko, hezkuntzako, prestakuntzako eta gaitasuneko zerbitzuak eta produktuak, teknologia berriak eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jarduerak, gizarte-laguntza edo Gortez Kanpoko Erakundeei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresen eta hirugarren elkarlaguntzaileen produktuei zein zerbitzuei buruzko publizitate-informazioa eskaintzeko atal honetan adierazten den moduan, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (nagusiki, profil komertzialak eta helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profilak, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan hurrenez hurren deskribatzen diren perfilatze-teknika oinarrizko eta aurreratuekin eratutakoak).
3.4.2. Zure datuak ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuei lagatzea, zurekin dituzten kontratazio-prozesuak errazteko
Zure datu pertsonalak aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuekin partekatuko ditugu, datuen hartzaile den ABANCAren Talde Ekonomikoko dagokion enpresari eskatutako kontratu edo prekontratu baten analisia (finantzaketa-eragiketen kasuan kreditu-arriskua barne) eta balizko formalizazioa errazteko eta azkartzeko; edo datuen hartzaile den ABANCAren Talde Ekonomikoko dagokion enpresarekin dagoeneko mantentzen duzun kontratu edo prekontratu baten kudeaketa eta betearazpena errazteko eta azkartzeko.
ABANCAk bere Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuekin 3.4.2 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkienak dira (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (nagusiki, "scoring" puntuazioak eta gehienezko finantzaketa-mugak, bai eta profil komertzialak eta helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profilak ere, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan hurrenez hurren deskribatzen diren perfilatze-teknika oinarrizko eta aurreratuekin eratutakoak).
3.4.3. Zure datuak ABANCAren elkarlaguntzaileei lagatzea, zurekin dituzten kontratazio-prozesuak errazteko
Zure datu pertsonalak aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCAren elkarlaguntzaileekin partekatuko ditugu, datuen hartzaile den ABANCAren dagokion elkarlaguntzaileari eskatutako kontratu edo prekontratu baten analisia (finantzaketa-eragiketen kasuan kreditu-arriskua barne) eta balizko formalizazioa errazteko eta azkartzeko; edo datuen hartzaile den ABANCAren dagokion elkarlaguntzailearekin dagoeneko mantentzen duzun kontratu edo prekontratu baten kudeaketa eta betearazpena errazteko eta azkartzeko.
ABANCAk bere elkarlaguntzaileekin 3.4.3 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkienak dira (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (nagusiki, "scoring" puntuazioak eta gehienezko finantzaketa-mugak, bai eta profil komertzialak eta helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profilak ere, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan hurrenez hurren deskribatzen diren perfilatze-teknika oinarrizko eta aurreratuekin eratutakoak).
3.4.4. Zure datuak ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuei lagatzea, beren produktu eta zerbitzuei buruzko zure profilari egokitutako publizitate-informazioa eskaini ahal dizuten
Zure datu pertsonalak aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCAren Talde Ekonomikoko beste enpresa batzuekin partekatuko ditugu, enpresa horiek zure profil komertziala eta zure kreditu-arriskuaren profila eratu edo eguneratu ditzaten eta, profil horiek erabiliz, zeinei egokitutako informazioa (hau da, zure interes, behar, lehentasun, aurrezte-gaitasun eta kreditu-gaitasunera egokitua) prestatuko dizuten zuri eskaintzeko, une bakoitzean eskaintzen edo merkaturatzen dituzten produktuei eta zerbitzuei buruz; informazio hori, ondorioz, enpresa horiek zuri zuzenean eta edozein bide erabiliz helaraziko dizute (posta elektronikoa, SMS mezuak eta baliokideak diren beste komunikazio-bide elektroniko batzuk barne).
Zure profil komertziala eratu edo eguneratzeko, ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresek Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) azpiatalean deskribatzen diren bezalako perfilatze-teknika oinarrizkoak eta aurreratuak erabili ahal izango dituzte, eta, zure kreditu-arriskuaren profila eratu edo eguneratzeko, Politika honen 3.3.3. B) azpiatalean deskribatzen diren bezalako scoring automatizatuko teknikak. Gainera, eta zure profil komertziala zein zure kreditu-arriskuaren profila eratu edo eguneratzeko helburuarekin ere, enpresa horiek jarduten duten sektoreko edo sektoreetako fitxategi legitimoak kontsultatu ahal izango dituzte (adibidez, arriskuak hautatzeko eta tarifikatzeko fitxategi komunak aseguruen sektorean).
ABANCAk bere Talde Ekonomikoko enpresekin 3.4.4 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkienak dira (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (nagusiki, "scoring" puntuazioak eta gehienezko finantzaketa-mugak, bai eta profil komertzialak eta helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profilak ere, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan hurrenez hurren deskribatzen diren perfilatze-teknika oinarrizko eta aurreratuekin eratutakoak).
3.4.5. Zure datuak ABANCAren elkarlaguntzaileei lagatzea, beren produktu eta zerbitzuei buruzko zure profilari egokitutako publizitate-informazioa eskaini ahal dizuten
Zure datu pertsonalak aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatutako ABANCAren elkarlaguntzaileekin partekatuko ditugu, zure profil komertziala eta zure kreditu-arriskuaren profila eratu edo eguneratu ditzaten eta, profil horiek erabiliz, zeinei egokitutako informazioa (hau da, zure interes, behar, lehentasun, aurrezte-gaitasun eta kreditu-gaitasunera egokitua) prestatuko dizuten zuri eskaintzeko, une bakoitzean eskaintzen edo merkaturatzen dituzten produktuei eta zerbitzuei buruz; informazio hori, ondorioz, elkarlaguntzaile horiek zuri zuzenean eta edozein bide erabiliz helaraziko dizute (posta elektronikoa, SMS mezuak eta baliokideak diren beste komunikazio-bide elektroniko batzuk barne).
Zure profil komertziala eratu edo eguneratzeko, ABANCAren elkarlaguntzaileek Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) azpiatalean deskribatzen diren bezalako perfilatze-teknika oinarrizkoak eta aurreratuak erabili ahal izango dituzte, eta, zure kreditu-arriskuaren profila eratu edo eguneratzeko, Politika honen 3.3.3. B) azpiatalean deskribatzen diren bezalako scoring automatizatuko teknikak. Gainera, eta zure profil komertziala zein zure kreditu-arriskuaren profila eratu edo eguneratzeko helburuarekin ere, elkarlaguntzaile horiek jarduten duten sektoreko edo sektoreetako fitxategi legitimoak kontsultatu ahal izango dituzte (adibidez, arriskuak hautatzeko eta tarifikatzeko fitxategi komunak aseguruen sektorean).
ABANCAk bere elkarlaguntzaileekin 3.4.5 azpiatal honetan aurreikusitakoaren arabera partekatu ahal izango dituen datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkienak dira (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak (nagusiki, "scoring" puntuazioak eta gehienezko finantzaketa-mugak, bai eta profil komertzialak eta helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profilak ere, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan hurrenez hurren deskribatzen diren perfilatze-teknika oinarrizko eta aurreratuekin eratutakoak).
3.4.6. Zure profil komertziala eta helburu komertzialetarako zure kreditu-arriskuaren profila eratzea kanpoko iturriak erabiliz
Gure barne-iturrien bidez zuri buruz dagoeneko dugun informazioa (hau da, gurekin kontratatu dituzun produktu eta zerbitzuen kudeaketagatik zuk emandakoa edo ABANCAn sortutakoa) aberastuko dugu, kanpoko hainbat iturrik emandako zure pertsonari buruzko beste datu batzuekin, hala nola erregistro publikoak (adibidez, Jabetza Erregistroa, Merkataritza Erregistroa eta Katastroa); jendearentzat eskuragarri dauden iturriak (adibidez, elkargo profesionaletako kideen zerrenda publikoak, egunkari eta aldizkari ofizialak, gizarte-komunikabideak eta sare sozial irekiak); gure aldetik zure profil komertziala eta zure kreditu-arriskuaren profila eratzeko zure datu pertsonalak lagatzea baimendu duzun ABANCAren Talde Ekonomikoko enpresak; geomarketing tresnak eta datu-baseak; hirugarrenen webguneetan eta aplikazioetan nabigatzeko datuak, dagozkion nabigazio-gailuetan cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzea onartu baduzu; bai eta Ondare-solbentziari eta kredituari buruzko informazio-fitxategiak (adibidez, BADEXCUG eta ASNEF) eta Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentroa (CIRBE) ere.
Hori guztia zuri buruz profil komertzial bat eta helburu komertzialetarako kreditu-arriskuaren profil bat eratzeko helburuarekin, Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan aipatutako barne-iturriekin eratutakoak baino osatuagoak eta sakonera handiagokoak direnak, hurrenez hurren, eta horrek aukera emango digu gure produktuekin eta zerbitzuekin lotuta zuzentzen dizkizugun eskaintzak modu zehatzagoan pertsonalizatzeko.
Izan ere, kanpoko iturriekin aberastutako zure pertsonari buruzko informazioarekin, eta informazio horri Pribatutasun Politika honen 3.3.3. A) eta 3.3.3. B) azpiataletan hurrenez hurren deskribatutako perfilatze-teknikak eta scoring automatizatuko teknikak aplikatuz, zehaztasun handiagoz egokitu edo aukeratu ahal izango ditugu zure ezaugarrietara eta, beraz, zure interesetara, finantza-beharretara, lehentasunetara, aurrezte-gaitasunera eta kreditu-gaitasunera hobekien egokitzen diren ABANCAren produktu eta zerbitzuen eskaintzak; bai eta, 3.4.1 azpiatalean aipatutako zure baimena lortu badugu, ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresen eta/edo elkarlaguntzaileen produktu eta zerbitzuen eskaintzak aukeratu ere, zure ezaugarrietara eta, beraz, zure interesetara, finantza-beharretara, lehentasunetara, aurrezte-gaitasunera eta kreditu-gaitasunera hobekien egokitzen direnak).
Zure profil komertziala eta helburu komertzialetarako zure kreditu-arriskuaren profila eratzeko, kanpoko iturriekin aberastutako zure pertsonari buruzko informazioa erabiliz, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, 2.2 azpiatal horretan adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak; Aseguruen datuak; eta Nabigazioaren eta online/app portaeraren datuak.
Erabilitako datuak azken bi urteei dagozkienak izan daitezke (bai profil komertziala eratzearen kasuan, bai kreditu-arriskuaren profila eratzearen kasuan).
3.4.7. Gure harremana amaitutakoan zure datu pertsonalen tratamenduari eustea, eskaera berri bat kudeatzeko
Zurekin dugun harremana amaitutakoan zure datu pertsonalak gorde egingo ditugu, gehienez 5 urteko epean, egin dizkiguzun produktu edo zerbitzuen eskaera berriak kudeatzeko.
Helburu horrekin, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Egoera pertsonal, familiar eta sozialari buruzko datuak; Datu soziodemografikoak; Datu akademikoak eta profesionalak; Lanolari buruzko datuak; Datu ekonomikoak eta ondare-solbentziari buruzkoak; Finantza-datuak; Transakzio-datuak.
3.4.8. Gure harremana amaitutakoan zure datu pertsonalen tratamenduari eustea, ABANCAren produktu eta zerbitzuei buruzko zure profilari egokitutako publizitate-informazioa bidaltzen jarraitzeko
Zurekin dugun harremana amaitutakoan zure datu pertsonalak gorde egingo ditugu, gehienez 5 urteko epean, edozein bide erabiliz (posta-posta, telefonoa, mota guztietako mezuak telefono mugikorrera —SMS edo push mezuak kasu—, posta elektronikoa, sare sozialak edo gure urruneko banku-zerbitzuak) zure profil komertzial eta kreditu-arriskuaren profilera egokitutako informazio publizitarioa bidaltzen jarraitzeko (hau da, zure interes, behar, lehentasun, aurrezte-gaitasun eta kreditu-gaitasunera egokitua, Pribatutasun Politika honen 3.3.3 azpiatalean azaltzen den moduan) ABANCAren beraren produktuei eta zerbitzuei buruz.
Adierazitako ondorioetarako, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak.
3.4.9. Gure harremana amaitutakoan zure datu pertsonalen tratamenduari eustea, ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresa eta elkarlaguntzaileen produktu eta zerbitzuei buruzko zure profilari egokitutako publizitate-informazioa bidaltzen jarraitzeko
Zurekin dugun harremana amaitutakoan zure datu pertsonalak gorde egingo ditugu, gehienez 5 urteko epean, edozein bide erabiliz (posta-posta, telefonoa, mota guztietako mezuak telefono mugikorrera —SMS edo push mezuak kasu—, posta elektronikoa, sare sozialak edo gure urruneko banku-zerbitzuak) zure profil komertzial eta kreditu-arriskuaren profilera egokitutako informazioa bidaltzen jarraitzeko (hau da, zure interes, behar, lehentasun, aurrezte-gaitasun eta kreditu-gaitasunera egokitua, Pribatutasun Politika honen 3.3.3 azpiatalean azaltzen den moduan) ABANCAren Talde Ekonomikoko gainerako enpresen eta Pribatutasun Politika honen aurreko 3.4.1 azpiatalean aipatzen diren ABANCAren hirugarren elkarlaguntzaileen produktuei zein zerbitzuei buruz.
Adierazitako ondorioetarako, Pribatutasun Politika honen 2.2. azpiatalean ("Datu pertsonalen kategoriak") zehaztutako kategoria hauei dagozkien datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu (datu pertsonalak gutxieneko muga batera murrizteko printzipioa aplikatzeari kalterik egin gabe, azpiatal berean adierazitakoarekin bat etorriz): Identifikazio- eta kontaktu-datuak; Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?
Zure datu pertsonalak hirugarrenekin soilik partekatuko ditugu horretarako zure baimena eman diguzunean edo datu-komunikazio hori babesten duen beste oinarri juridikoren bat dagoenean. Modu honetan, Pribatutasun Politika honetan deskribatzen diren ABANCAk egindako datu-tratamenduek zure datuak honako hartzaile haiei jakinaraztea ekar dezakete:
Notarioak edo fede-emaile publikoak: Beren esku-hartzea beharrezkoa den kasuan, adibidez, ABANCAri finantzaketa-eragiketa bat eskatzen diozunean, hala nola notario baten esku-hartzearekin formalizatu beharreko hipoteka-mailegu bat. Kasu honetan, ABANCAk notario baimendunari datu guztiak jakinarazi ahal izango dizkio, pertsonalak barne, arrisku-eragiketari buruzkoak.
Peritazio-enpresak: Higiezin baten balorazioa beharrezkoa den kasuan, adibidez, ABANCAri berme bat dakarren eragiketa bat eskatzen diozunean, hala nola hipoteka bat, eta ABANCAri hipotekatu beharreko higiezinen balorazioa eska dezala eskatzen diozunean. Jakinarazpen hauen helburua peritazio-enpresek balorazio-eskaera kudeatu ahal izatea eta higiezinen dagookion peritazio-txostena egitea izango da.
Erregistro Publikoak (adibidez, Jabetza Erregistroa): Dagozkion bermeak inskribatzea beharrezkoa den kasuan edo ABANCAk erregistro horietan dagozkion bermeen objektu izango den higiezinari buruz dagoen informazioa kontsultatzea beharrezkoa den kasuan.
ABANCA VIDA Y PENSIONES DE SEGUROS Y REASEGUROS, S.A. eta ABANCA GENERALES DE SEGUROS Y REASEGUROS, S.A. aseguratzaileei, bai eta gurekin lan egiten duten gainerako aseguru-konpainiei ere, beren aseguru-produktuak kontratatzeko interesatzen bazara.
Kreditu Ofizialeko Erakunde Publikoei (hala nola Kontsumoko Kreditu Institutua, Galizako Sustapen Ekonomikoko Institutua edo Etxebizitza Ministerioa), ABANCAk dagokion erakundearekin sinatutako hitzarmen baten mende dagoen produktu bat eskatzen baduzu. Datu-komunikazio hauen helburua erakunde horiek eskatutako eragiketaren baimenari buruz eta eragiketa hori bermatuko duen balizko berme baten kontzesioari buruz erabaki ahal izatea izango da. Nolanahi ere, aipatutako erakundeek eman dezaketen baimenak ez du nekerik ekarriko ABANCAk bere aldetik eskatutako eragiketa baimentzea; baizik eta eragiketa horren balizko kontzesioa ABANCAren aldetik aztertuko dela bere arriskuak baloratzeko irizpideen arabera.
Bermen Elkarrekiko Sozietateei: Sozietate horien bermeak eskatzen badituzu. Datu-komunikazio hauen helburua Sozietate horiek berme horiek emateari buruz erabaki ahal izatea izango da.
Inbertsio Kolektiboko Erakundeen (IKE) dagozkien kudeatzaile edo merkaturatzaileei, IKEetara atxikitzea eskatzen baduzu (adibidez, inbertsio-fondoak edo inbertsio-sozietateak). Datu-komunikazio hauen helburua IKEen dagozkien kudeatzaile edo merkaturatzaileek une bakoitzean indarrean dagoen IKEei buruzko araudiaren eta aplikatu beharreko gainerako xedapenen arabera dagozkien eginkizunak bete ahal izatea izango da, eta ABANCArekin sinatutako merkaturatze-akordioetan ezarritakoaren arabera (adibidez, IKEen partaidetzen edo akzioen harpidetza- edo itzultze-eragiketak kudeatzeko, IKEak eskualdatzeko eragiketak kudeatzeko edo dagokion partaideen edo akzionisten erregistroa eramateko).
Pentsio-planen eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeen (BGAE) dagozkien kudeatzaile eta gordailuzainei, pentsio-plan bat eskatzen baduzu. Datu-komunikazio hauen helburua pentsio-planen kudeatzaile eta gordailuzain diren erakundeei une bakoitzean indarrean dagoen pentsio-plan eta -fondoei buruzko araudiaren eta aplikatu beharreko gainerako xedapenen arabera dagozkien eginkizunak betetzea ahalbidetzea izango da (adibidez, pentsio-planei egindako ekarpenak, dagozkion prestazioak jasotzea edo erreskate-eskubidea kudeatzeko).
Beste finantza-erakunde batzuei. Komunikazio hauen helburua ordainketa-zerbitzu jakin batzuk eman ahal izatea da; bai eta eragiketa susmagarriak eta iruzurrezkoak detektatzea, ikertzea eta, hala badagokio, salatzea ere.
Ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei ezohiko edo erregulartasunik gabeko eragiketak identifikatzeko eta estatuko zein Europako ordainketa-sistemen bidez iruzur-jokabideak eta -patroiak detektatzeko ondorioetarako.
Hirugarrenei (inbertitzaileei) gurekin mantentzen dituzun arrisku-kontratuetatik eratorritako kreditu-eskubideak saltzeko prozesuetan.
Kreditu-informazioko sistemak kudeatzen dituzten erakundeei edo diru-betebeharrak ez betetzeari buruzko fitxategi izenez ere ezagutzen direnei (adibidez, BADEXCUG eta ASNEF). Komunikazio hauen helburua legeak eskatutako baldintzak betetzen dituzten zorrak helaraztea da, aldez aurretik dituzun eskubideak adierazten dituen jakinarazpena eginda.
CONFIRMA eta Iberpay fitxategiei. Komunikazio hauen helburua iruzurra prebenitzea da.
Helbideratze edo kontuko zordunketa bidez zure aldetik ordainketaren bat dakarren kontratu-harremana hasi duzun zure kontuaren titulartasuna egiaztatzeko Eskatzaileari, Iberpay zerbitzuaren bidez.
ABANCAren Talde Ekonomikoko Enpresei eta beren elkarlaguntzaileei, zure aldetik aldez aurretik baimena emanda eta zure kontratazio-prozesuak azkartzeko eta zure profilari egokitutako publizitate-akzioak egin ahal izateko helburuekin.
Momentu bakoitzean ABANCAren Talde Ekonomikoaren parte diren gizarteen zerrenda osoa ikus dezakezu, hemen klik eginez.
Enpresa elkarlaguntzaileei dagokienez, honako hauek bereizi behar ditugu:
i) Une bakoitzean emandako baimenen arabera zure datu pertsonalak eskuratu ditzaketenak eta aurreko 3.4.3 eta 3.4.5. ataletan deskribatzen direnak. Enpresa horien zerrenda ikus dezakezu hemen klik eginez.
ii) Zure datu pertsonalak lagako dizkiegun enpresa elkarlaguntzaileak, ABANCAk merkataritza-lankidetzako akordio bat mantentzen duen hirugarren enpresa horren produktu edo zerbitzu baten zure aldetik egindako berariazko eskaera bat kudeatzeko lagapen hori beharrezkoa delako. Enpresa horiek egon daitezkeen jarduera-sektoreak finantzarioarekin, aseguruekin, aisialdiarekin, elikagaiekin, etxetresna elektrikoekin, altzariekin, ibilgailuekin, oinetakoekin, ehungintzarekin, optikarekin eta kontsumo pertsonaleko beste zerbitzu eta/edo produktuekin bat datoz. Modu honetan, kasu hauetan, berariaz jakinaraziko zaizu bai zure datuak zein enpresari lagako zaizkion, bai lagako diren datu zehatzak zeintzuk diren eta ABANCAk zein enpresa elkarlaguntzaileak zure eskaera kudeatzeko adierazitako ondorioetarako egingo duten datu-tratamendua.
Zerbitzu-hornitzaileak. Komunikazio hauen helburua hirugarren horiek, tratamenduaren enkargudun deritzogunek, ABANCAren izenean zerbitzu jakin batzuk kudeatzea eta ematea izango da. Zure datu pertsonalak gure izenean eta kontura tratatuko dituzte, une oro gure argibideei jarraituz. Inolaz ere ezingo dituzte zure datu pertsonalak beren helburuetarako tratatu.
ABANCAn zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide zorrotzei jarraitzen diegu eta horietako bakoitzarekin tratamenduaren enkargudunaren dagookion kontratua sinatzen dugu, zeinetan konfidentzialtasun-, segurtasun- eta datu-tratamenduko baldintzak ezartzen baitira une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.
Hirugarren horiek hainbat jarduera-sektore barne har ditzakete. Zure datuak ABANCAren kontura tratatu ditzaketen enpresen kategoriekin zerrenda bat ikus dezakezu hemen klik eginez.
Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentroari (CIRBE). Komunikazio honen helburua izango da, aplikgarria den araudian aurreikusitakoaren arabera, gurekin sinatu dituzun arrisku-eragiketei buruzko informazioa ematea.
Ekonomia eta Enpresari Laguntzeko Estatu Idazkaritzako Finantza Titulartasunen Fitxategiari. Komunikazio honen helburua kapitalak garbitzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeko araudia betetzea izango da.
Estatuko eta Europar Batasuneko ikuskapen-agintariei (adibidez, Espainiako Bankua, Europako Banku Zentrala, Europako Banku Agintaritza eta Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea). Komunikazio hauen helburua banku-sektoreari aplikgarria zaion araudia betetzea izango da.
Kapitalak Garbitzea eta Diru Delituak Prebenitzeko Batzordearen Exekuzio Zerbitzuari (SEPBLAC) eta kapitalak garbitzea eta terrorismoa finantzatzea prebenitzeko materia honetan eskumena duten gainerako agintariei. Komunikazio hauen helburua materia horretan aplikgarria den araudia betetzea izango da.
Zerga Administrazioko Estatu Agentziari (ZEEA) eta eskumena duten beste zerga-administrazio batzuei, aplikgarria den zerga-araudia betez.
Gure abokatuei, ABANCAk esku hartu behar duen edozein prozedura motatan ordezkaritza eta zuzendaritza letraduna egikaritu ahal dezaten.
Gure prokuradoreei, esleitzen zaizkien gaietan prozesu-ordezkaritza egikaritu ahal dezaten, eta ekintza judizialaren arrakastarako beharrezkoa den prozesuz kanpoko legezko laguntzarako beste edozein jarduera egin dezaten, ABANCA alderdi demandatzaile edo hartzekodun gisa, edo baita alderdi demandatu gisa ere agertzen den edo agertuko den prozeduren eremuan edo horien ondorioz.
Estatuko Segurtasun Indar eta Koei ikerketa-prozeduren eremuan —judizialak eta/edo administratiboak— zeinetan eskudunak diren edo aplikgarria den araudia betez.
Epaile eta Auzitegiei, hurrenez hurren eskudunak diren prozedura judizialen eremuan edo aplikgarria den araudia betez.
5. Nazioarteko transferentziarik aurreikusten da?
ABANCAri zerbitzuak ematen dizkioten gizarte jakin batzuk Europar Batasunetik kanpo daude kokatuta, eta horrek Datuen Nazioarteko Transferentziak egitea dakar. Zentzu honetan, ABANCAk tratamenduaren arrisku-mailari egokitutako segurtasun-neurri tekniko, antolakuntzazko eta legezkoak aplikatzea bermatzen du, tratamendua gertatzen den lurraldea edozein dela ere.
Kasu hauetan, Europako Espazio Ekonomikotik (EEE) kanpoko herrialdeetan kokatutako hirugarrenei egiten zaien edozein datu-komunikazio zure datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna eta zilegitasuna bermatuko dituen babes-maila egoki baten mende egongo da, indarrean dagoen eta aplikagarria den araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
Nolanahi ere, ABANCArekin dituzun harremanen eremuan (adibidez, titular zaren kontu-kontratua dela eta), Europako Espazio Ekonomikotik kanpo kokatutako hirugarren herrialde batetik edo herrialde horretara transakzio bat agintzen duzunean (adibidez, transferentzia bat edo helbideratze bat, edo produktu berri bat kontratatzea), aipatutako transakzioa gauzatzeko horri lotutako datuen dagookion nazioarteko transferentzia egin beharko dugu (zure identifikazio-datuak barne) hirugarren herrialde horretara, zeinak agian ez duen datuak babesteko maila egokirik izango, hau da, Europako Espazio Ekonomikoan aplikatutakoaren baliokidea.
Datuen nazioarteko transferentziei buruz eta aplikatutako berme-mekanismoei buruzko informazio gehiago lortzeko, ABANCAko Datuak Babesteko Ordezkariari zuzendu zaitezke helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com.
6. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?
Zure datu pertsonalak ABANCArekiko kontratu- edo prekontratu-harremanak indarrean dirauen artean gordeko dira eta, horretarako zure baimena eman bazenuen, kontratu- edo prekontratu-harremanaren ondoren gordeko dira gehienez 5 urteko epean.
Kontratu- edo prekontratu-harremana amaitutakoan (edo, hala badagokio, 5 urteko epea igaro ondoren), datuak blokeatu egingo dira aplikgarria den araudian ezarritakoarekin bat etorriz, eta horrek datuak identifikatzea eta gordetzea dakar, neurri tekniko eta antolakuntzazkoak hartuz beren tratamendua eragozteko, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko edo Epaile eta Auzitegien, Ministerio Fiskalaren edo Administrazio Publiko eskudunen esku jartzeko izan ezik, tratamendutik eratorritako balizko erantzukizunak artatzeko edo eskatzeko ondorioetarako eta horien legezko preskripzio-epeetan soilik.
Epe horiek igarotakoan, zure datu pertsonalak ezabatu egingo dira.
7. Zeintzuk dira zure eskubideak?
Datuak babesteko araudiak hainbat eskubide ematen dizkizu zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta:
Sarbide-eskubidea. Zer datu mota tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutu ditzakezu.
Zuzentzeko eskubidea. Zure datuak aldatzea eska dezakezu zehatzak ez direnean edo osatugabeak direnean.
Portabilitate-eskubidea. Tratatzen ari diren datuen kopia bat lortu dezakezu formatu elkarreragile batean.
Tratamendua mugatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eska dezakezu legean jasotako baldintzetakoren bat betetzen denean:
Zure datu pertsonalen zehaztasuna inpugnatzen duzunean, ABANCAk horien zehaztasuna egiaztatzen duen epean;
Tratamendua legez kanpokoa denean baina zure datuak ezabatzeari aurka egiten diozunean;
ABANCAk zure datuak tratatu behar ez dituenean baina zuk erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko behar dituzunean; eta
Interes publikoko misio bat betetzeko edo interes legitimo bat asetzeko egindako zure datuen tratamenduari aurka egin diozunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zureen gainetik gailentzen diren egiaztatzen den bitartean.
Ezabatzeko eskubidea. Zure datuak ezabatzea eska dezakezu tratamendua jada beharrezkoa ez denean.
Aurka egiteko eskubidea. Zure datu pertsonalak ez tratatzea eska dezakezu (adibidez, erakundeko produktuen merkataritza-komunikazioak bidaltzeaz uzteko) eta tratamendu automatizatuetan soilik oinarritutako erabakien objektu ez izateko. Era berean, ABANCAren interes legitimoan babestutako tratamenduekin uztea eska dezakezu; kasu horretan zure datuak tratatzeari utziko diogu, tratamendurako arrazoi legitimo inperiosoak egiaztatzen ditugun kasuan izan ezik, zure eskubideen gainetik gailendu daitezkeenak, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.
Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea edozein unetan.
Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazio bat jartzeko eskubidea (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia: https://www.aepd.es/Beste webgune batera birbideratuko zara).
Eskubide hauetako edozein egikaritzeko, gure Bezeroaren Arreta Zerbitzura jo behar duzu posta-helbide honen bidez: Rúa Nueva kalea, 1 - Solairuartekoa, 15003, A Coruña; edo posta elektroniko honen bidez: atencioncliente@abanca.com.
Zure eskaera ahalik eta azkarren bideratuko dugu eta, nolanahi ere, legezko hilabeteko epearen barruan zure idazkia jasotzen denetik aurrera. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da beharrezkoa bada, eskaeren konplexutasuna eta kopurua kontuan hartuta. Azken kasu honetan, luzapenaren berri emango zaizu eskaera jaso denetik lehenengo hilabetearen barruan, atzerapenaren arrazoiak adieraziz.
Azkenean, ABANCAk CONFIRMA Fitxategiari eta IBERPAY Fitxategiari zure datuak jakinarazteari dagokionez, sarbide, zuzenketa, ezabatze, tratamendua mugatze, aurka egite edo portabilitate eskubideak egikaritu ahal izango dituzu hurrenez hurren joaz:
Confirma Sistemas de Información, S.L. erakundearen helbidera, Avda. de la Industria, 18, TRES CANTOS (28760) MADRIL helbidean edo mezu elektroniko bat bidaliz dpo@confirmasistemas.es helbide elektronikora.
Mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: privacidadiberpay@abanca.com edo, nahiago baduzu, posta bidez, ABANCAko Pribatutasunera zuzenduta, García Barbón kalea, 1-3 (36201 - Vigo) helbidean.
Gainera, jakinarazten dizugu ABANCAk, iruzurra prebenitzeko fitxategi komun aipatutakoetan parte hartzen duen erakunde gisa, fitxategi komunean partekatutako datuei erreferentzia egiten dien edo nola bait eragiten dien eskubideak egikaritzeko eskaera bat jasotzen duenean, ABANCAk eskubide-egikaritze hori jakinaraziko diola kaltatuta egon daitekeen parte hartzen duen beste edozein erakunderi, jasotako eskaerari behar bezala erantzun ahal izateko ondorioetarako.
8. Pribatutasun Politikaren aldaketak
Politika hau berrikusi eta eguneratu egingo da une bakoitzean gertatzen diren araudi-aldaketak betetzeko, edo ABANCAren aldetik tratamendu berriak egiten direnean. Horregatik, garrantzitsua da aldian-aldian bere edukia berrikustea.
Dokumentu honen azken eguneratzea 2026ko uztailean egin zen.