ABANCAren enplegu atariko erabiltzaile eta hautagaientzako Pribatutasun Politika
1. Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna ABANCA Corporación Bancaria, S.A. da (aurrerantzean, “ABANCA” edo “Erakundea”), A70302039 IFZ duena eta egoitza soziala Betanzosen (A Coruña), Cantón Claudino Pita kaleko 2. zenbakian, 15300 PKan duena.
ABANCAn Datuak Babesteko Ordezkari bat dugu (aurrerantzean, “DPO”), formalki izendatua, eta harekin harremanetan jar zaitezke idatziz, behar izanez gero, Pribatutasun Politika honetan jasotako edozein punturi buruzko informazio gehiago lortzeko eta zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako zalantzak, kontsultak edo erreklamazioak helarazteko, helbide elektroniko honen bidez: privacidad@abanca.com.
2. Zein da zure datu pertsonalen jatorria eta zer datu tratatzen ditugu?
Bereizi egin behar ditugu zure datu pertsonalak nondik datozen iturriak eta tratatzen ditugun datu pertsonalen kategoriak:
2.1. Zure datu pertsonalak nondik datozen iturriak
ABANCAk tratatutako zure datu pertsonalak zuregandik etor daitezke (ABANCAren enplegu-atariaren erabiltzaile, enplegu-eskatzaile edo parte hartzen duzun langile-hautaketako hautagai gisa, praktikaldiko langile gisa edo ABANCAk bultzatutako talentua erakartzeko programetako parte-hartzaile gisa ematen edo aurkezten dituzunean), ABANCAn sortuak izan daitezke (enplegu-atariaren erabiltzaile gisa edo aipatutako prozesuen garapen eta kudeaketatik eratorriak), edo kanpoko iturrietatik etor daitezke (hau da, zure datuei buruzko datuak lortzen ditugun hirugarrenengandik etor daitezke, horretarako eman duzun baimenaren babesean, edo hori ahalbidetzen duten legez aurreikusitako beste oinarri juridikoren baten babesean). Jarraian, zure datu pertsonalak etor daitezkeen aipatutako barneko eta kanpoko iturriei buruzko informazio xehatua eskaintzen dizugu:
Zuk emandako datuak, zuzenean, enplegu-atariaren erabiltzaile, enplegu-eskatzaile edo parte hartzen duzun langile-hautaketako hautagai gisa, praktikaldiko langile gisa edo ABANCAk bultzatutako talentua erakartzeko programetako parte-hartzaile gisa.
Zuri buruz sortutako datuak enplegu-atariaren bidez nabigatzen duzun bitartean, bai eta parte hartzen duzun hautaketa-prozesuen kudeaketa eta garapenetik eratorritakoak ere, enplegu-eskatzaile edo hautagai gisa, praktikaldiko langile gisa edo ABANCAk bultzatutako talentua erakartzeko programetako parte-hartzaile gisa.
Prestakuntza- eta/edo irakaskuntza-erakundeak (hala nola unibertsitateak, negozio-eskolak, etab.).
Enplegu-atariak.
Talentua erakartzeko bitartekariak (headhunters) edo langile-hautaketako agentziak.
Lanbide-elkargoak.
Hautaketa-probak egiteko zerbitzu espezializatuen hornitzaileak (adib., test psikoteknikoak).
Sare sozial irekiak eta, bereziki, enpresa-erabilerara, negozioetara eta enplegura bideratutakoak (adib., Linkedin, Xing, Viadeo, Womenalia, etab.).
2.2. Datu pertsonalen kategoriak
ABANCAn hainbat motatako datu pertsonal tratatzen ditugu Pribatutasun Politika honetako 3. atalean aurreikusitako helburuak lortzeko: “Zertarako eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?”.
Horri buruzko informazio argia eta xehatua izan dezazun, tratatzen ditugun datu pertsonalak honako kategoria hauetan bildu ditugu:
Identifikazio- eta harremanetarako datuak: izena, abizenak, nortasun-agiria (NAN, pasaportea edo AIZ), posta-helbidea, helbide elektronikoa eta telefono finko edo mugikorraren zenbakia.
Zure ahotsari eta irudiari buruzko datuak, zure irudia eta/edo ahotsa argazkiaren eta/edo bideoaren bidez jasota, hautaketa-prozeduran/prozeduretan eta/edo elkarrizketan/elkarrizketetan, hala badagokio, dagokion hautaketa-prozedura eta/edo elkarrizketa garatzeko proba gisa edo eskainitako lanposturako hautagaitzaren egokitasuna baloratzeko. Kasu horietan, zure irudia eta/edo ahotsa jasotzen hasi aurretik, egoera horren berri emango zaizu, eta jasotze horren aurka egin ahal izango duzu.
Zure nortasun-agirian jasotako inguruabar pertsonalei buruzko datuak: sexua, nazionalitatea, jaioterria eta jaioteguna, eta zure gurasoen izenak.
Familia- eta gizarte-inguruabarrei buruzko datuak: egoera zibila eta familia-egoera.
Datu akademikoak: prestakuntza/titulazioak eta, hala badagokio, elkargo eta/edo lanbide-elkarteetako kide izatea.
Enplegu-datuak, hautagaiak aurretiazko lan-esperientzia badu (adib., lan-bizitzaren orria, kontratu mota, lanpostua, antzinatasuna, lanbide-esperientzia, etab.).
Hautagaiak emandako datu gehigarriak; adib., CVa edo aurkezpen-gutun bat eta/edo gomendio-gutun bat.
Gainerako datu pertsonalen kategorien analisitik eta tratamendutik ondorioztatutako edo deduzitutako datuak: enplegu-eskatzaileak edo hautagaiak kategoria eta segmentuetan sailkatzea, irizpide objektiboen arabera, hala nola adina, ikasketa-maila eta/edo antzekoak.
Datuen kategoria bereziak: beren izaeragatik oinarrizko eskubide eta askatasunekin lotuta bereziki sentikorrak diren datuak dira, eta, horregatik, babes berezia merezi dute, haien tratamenduak arrisku handiagoa ekar baitezake pertsonarentzat. ABANCAn, oro har, ez dugu datu pertsonal mota hori biltzen edo erabiltzen; soilik jaso eta tratatu ahal izango ditugu desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako enplegu-atariko eskaintzetara zure hautagaitza aurkezten baduzu; hala, hautaketa-prozesu horren testuinguruan, zure desgaitasun-mailari buruzko informazioa eskatu ahal izango dizugu.
Hautagaiak bermatzen du, bere erantzukizun esklusibopean, ABANCAri dagokion langile-hautaketa prozesuaren esparruan, praktikaldiko langile gisa edo ABANCAk bultzatutako talentu-programetako parte-hartzaile gisa ematen dizkion datu guztiak egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izango direla, eta datu horietan edozein aldaketa ABANCAri jakinarazteko konpromisoa hartzen duela, bai eta datuen zehaztasun ezaren eta akatsen gaineko erantzukizuna bere gain hartzen duela ere.
3. Zertarako eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Jarraian, ABANCA arduradun den zure datu pertsonalen tratamendu desberdinei buruzko informazioa emango dizugu, bakoitzaren helburuak eta oinarri juridikoak zehaztuta. Gainera, aurreko 2.2 azpiatalean adierazitakoaren arabera (“Datu pertsonalen kategoriak”), tratamendu bakoitzari dagokionez, hura egiteko erabilitako datu-kategoria zehatzak xehatzen dira.
3.1 Hautagai gisa langile-hautaketa prozesuen esparruan edo praktikaldiko langile gisa edo ABANCAk bultzatutako talentu-programetako parte-hartzaile gisa beharrezkoak diren tratamenduak.
Azpiatal honetan, oinarri juridikoa ABANCArekin eskatzen eta/edo mantentzen dituzun prozesu eta kontratu aurreko harremanen garapenean eta/edo exekuzioan duten tratamenduen helburuei egiten diegu erreferentzia.
Jarraian, aipatutako tratamenduen helburuak xehatzen dira, haien helburuak eta bakoitzean erabiltzen diren datu pertsonalen kategoriak adierazita:
Zurekin harremanetan jarri ahal izatea, zure profil profesionalarekin modu espezifikoan bat datozen lan-eskaintzak helarazteko, ABANCAren enplegu-atariaren bidez eman zenuen informazioan oinarrituta.
Zure hautagaitzaren egokitasuna ebaluatzea, parte hartzea eskatzen duzun ABANCAk bultzatutako langile-hautaketa prozesuetan edo talentua erakartzeko programetan. Aipatutako langile-hautaketa prozesuetan parte hartzeko eskaera honela egin ahal izango da: (i) zuzenean, dagokion formularioa ABANCAren enplegu-atariaren (empleo.abanca.com) edo ABANCAk une bakoitzean ezartzen dituen beste edozein online plataformatan betez; edo (ii) zeharka, hirugarrenei (hala nola unibertsitateei, negozio-eskolei, lanbide-elkargoei, etab.) zure datu pertsonalak jakinarazteko eskatzen diezunean, hautaketa-prozesu jakin batean sartzeko, hirugarren horiek aldez aurretik dagokion baimena lortu ondoren.
Hautagaiaren profil profesionalaren egokitasuna aztertzea hutsik dagoen lanposturako, haren CVan jasotako informazioaren, hala badagokio dagokion hautaketa-prozesuan egindako test psikoteknikoen, bai eta prozesuan zehar eman ahal izan duen informazio gehigarriaren bidez ere.
Hautagaiaren eskaera ebaluatzea ABANCAn praktikak egiteko, aldez aurretik ABANCAren “Unibertsitate Praktikak” programan izena emanda, haren online plataformaren bidez edo ABANCAk lankidetza-hitzarmena sinatuta duen unibertsitateek, negozio-eskolek edo lanbide-elkargoek ezar ditzaketen beste edozein bitartekoren bidez.
Hautagaiaren eskaera baloratzea ABANCAren prestakuntza-programetan parte hartzeko, aldez aurretik dagokion online plataforman edo ABANCAk lankidetza-hitzarmena sinatuta duen unibertsitateek edo negozio-eskolek ezar ditzaketen beste edozein bitartekoren bidez izena emanda.
Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, datu horiek zuk, hala badagokio, eman ahal izan dizkiguzun erreferentziak eta aurrekariak kontrastatu eta egiaztatzeko helburu bakarrarekin tratatuko dira.
Aurrean adierazitako helburuak betetzeko, Pribatutasun Politika honetako 2.2 atalean (“Datu pertsonalen kategoriak”) xehatutako honako kategoria hauetako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu: identifikazio- eta harremanetarako datuak; zure ahotsari eta irudiari buruzko datuak; zure nortasun-agirian jasotako inguruabar pertsonalei buruzko datuak; familia- eta gizarte-inguruabarrei buruzko datuak; datu akademikoak; enplegu-datuak; hautagaiak emandako datu gehigarriak; datuen kategoria bereziak (2.2 azpiatalean adierazitakoaren arabera).
3.2. Legezko betebeharrak betetzeko egindako tratamenduak.
Azpiatal honetan, oinarri juridikoa ABANCAk legearen edo dagokion hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren ondorioz bete behar dituen legezko betebeharrak betetzean duten tratamenduei egiten diegu erreferentzia.
Jarraian, zure datu pertsonalen tratamendu-eragiketak xehatzen dira, aipatutako tratamenduaren testuinguruan eta kasu bakoitzean ABANCAri aplikatu beharreko lege-esparruaren arabera egin ahal izango ditugunak:
Informazioa lagatzea une bakoitzean indarrean dagoen legeriak zehazten dituen administrazio publikoei, hala nola Lan Agintaritzari, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari, Enplegurako Prestakuntzarako Estatuko Fundazioari, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Espainiako Agentziari, bai eta organo judizialei eta sindikal organoei ere.
Informazioa jakinaraztea Langileen Legezko Ordezkaritzari (RLT) lan-arloan, une bakoitzean indarrean dagoen lan-legeriak ezartzen duenaren arabera, informatzeko legezko betebeharra betez.
Legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzeko, Pribatutasun Politika honetako 2.2 azpiatalean (“Datuen kategoriak”) xehatutako honako kategoria hauetako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu: identifikazio- eta harremanetarako datuak; eta zure nortasun-agirian jasotako inguruabar pertsonalei buruzko datuak.
3.3. ABANCAren interes legitimoan oinarritutako tratamenduak
Atal honetan, ABANCAk bilatzen dituen interes legitimoak asetzea oinarri juridiko duten zure datu pertsonalen tratamenduei egiten diegu erreferentzia, baldin eta interes legitimo horien gainetik ez badaude zure interesak edo oinarrizko eskubide eta askatasunak.
Horregatik, 3.3 azpiatal honetan deskribatutako tratamendua egin aurretik, zure eskubideen eta ABANCAren interes legitimoaren arteko haztapena egin dugu, eta azken hori nagusitzen dela ondorioztatu dugu. Egin dugun haztapen-analisia kontsultatu ahal izango duzu gure DPOrekin harremanetan jarriz helbide elektroniko honetan: privacidad@abanca.com.
3.3.1 Zure datuen anonimizazioa
Zure datu pertsonalak ezabatu aurretik, Pribatutasun Politika honetako 6. atalean (“Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?”) xehatutako irizpideen arabera, ABANCAn zure datuak anonimizatzean datzan tratamendu bat egingo dugu.
Datuen anonimizazioa bera datu pertsonalen tratamendu bat da berez, eta haren helburua da ABANCAk azterketa estatistikoak egin ahal izatea eta bere langile-hautaketa prozesuak hobetzea.
Zure datuen anonimizazioa osoa izango da, eta prozesu horren ondoren ezinezkoa izango da gordetako informazioa zure pertsonarekin lotzea.
3.4. ABANCAren enplegu-atariaren erabiltzaile gisa zure baimenean oinarritutako tratamenduak
Azpiatal honetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren helburuei egiten diegu erreferentzia, soilik horretarako zure aldez aurreko baimena eskatu eta lortu badugu egingo ditugunei.
Beraz, zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa, hala badagokio, horietako bakoitza egiteko eman diguzun baimena da.
Gogorarazten dizugu baimen hori ezezta daitekeela; hau da, nahi duzunean kendu ahal izango duzu, eta, orduan, ABANCAk dagokion tratamendua egiteari utziko dio. Hala ere, baimena kentzeak ez du atzeraeraginik izango; beraz, ez dio eragingo aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari. Hala badagokio, eman diguzun baimena ezeztatzeko edo kentzeko, idatziz jo ahal izango duzu ABANCAko Hautaketa Sailera, Pribatutasun Politika honetako 7. atalean (“Zein dira zure eskubideak?”) adierazten dizugun moduan.
3.4.1. ABANCAren enplegu-atariaren sarbide-, alta- eta erregistro-eskaera kudeatzea
Zure datu pertsonalak tratatuko ditugu ABANCAren enplegu-atariaren alta- eta erregistro-eskaerari erantzuteko, eskaera horretatik eratorritako kudeaketa guztiak egiteko, bai eta ABANCAren enplegu-atariara sartzea errazteko ere.
Adierazitako ondorioetarako, Pribatutasun Politika honetako 2.2 atalean (“Datu pertsonalen kategoriak”) xehatutako honako kategoria hauetako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu: identifikazio- eta harremanetarako datuak; zure nortasun-agirian jasotako inguruabar pertsonalei buruzko datuak; familia- eta gizarte-inguruabarrei buruzko datuak; datu akademikoak; enplegu-datuak; hautagaiak emandako datu gehigarriak; datuen kategoria bereziak (2.2 azpiatalean adierazitakoaren arabera).
3.4.2. Lan-eskaintzei buruzko informazioa eskaintzea
Lan-eskaintzei buruzko informazioa jasotzeko, jakinarazpenen bidalketa konfiguratu beharko duzu zure erabiltzaile-profilean, ABANCAren enplegu-atariaren barruan. Kasu horietan, zure baimena eskatuko dugu, edozein bitartekoren bidez, elektronikoak barne, zure profilarekin bat etor daitezkeen lan-eskaintza berriei, ABANCAk bultzatutako talentu-programei edo ABANCAk edo ABANCA Talde Ekonomikoko gainerako enpresek egindako langile-hautaketa prozeduren hurrengo deialdiei buruzko informazioa eskaintzeko.
Aurreko paragrafoan aipatutako informazioa zure erabiltzailea atarian aktibo dagoen bitartean eta horretarako baimena ezeztatu ez duzun bitartean egingo da.
Adierazitako ondorioetarako, Pribatutasun Politika honetako 2.2 atalean (“Datu pertsonalen kategoriak”) xehatutako honako kategoria hauetako datu pertsonalak tratatu ahal izango ditugu: identifikazio- eta harremanetarako datuak.
4. Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak hirugarrenekin soilik partekatuko ditugu horretarako zure baimena eman badiguzu edo datu-komunikazio hori babesten duen beste oinarri juridikoren bat badago. Horrela, ABANCAk Pribatutasun Politika honetan deskribatzen dituen datu-tratamenduek zure datuak honako hartzaile hauei jakinaraztea ekar dezakete:
ABANCA Talde Ekonomikoko enpresei eta enpresa laguntzaileei.
Bere zerbitzu-hornitzaileei. Komunikazio horien helburua izango da hirugarren horiek, tratamenduaren arduradun gisa izendatuak, ABANCAren izenean zerbitzu jakin batzuk ematea. Zure datu pertsonalak gure izenean eta gure kontura tratatuko dituzte, une oro gure jarraibideei jarraituz. Inola ere ezingo dituzte zure datu pertsonalak beren helburuetarako tratatu. ABANCAn zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide zorrotzak jarraitzen ditugu, eta haietako bakoitzarekin dagokion tratamendu-arduradunaren kontratua sinatzen dugu; kontratu horretan une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren araberako konfidentzialtasun-, segurtasun- eta datu-tratamendu-baldintzak ezartzen dira.
Une bakoitzean indarrean dagoen legeriak zehazten dituen Administrazio Publikoetako organo eskudunei, hala nola Lan Agintaritzari, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari, Enplegurako Prestakuntzarako Estatuko Fundazioari, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari edo Zerga Administrazioko Espainiako Agentziari, bai eta organo judizialei eta sindikal organoei ere, betiere beren eskumen legitimoak baliatzeko eta dagozkien legezko betebeharrak betetzeko, eta une bakoitzean aplikatu beharreko legeriak zehazten duen irismenarekin.
5. Aurreikusita al dago zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik?
Jakinarazten dizugu ez dagoela aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea Pribatutasun Politika honetako 3. atalean (“Zertarako eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?”) adierazitako helburuak lortzeko.
6. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datu pertsonalak?
ABANCAren enplegu-atariaren barruan zure erabiltzaile-profila sortzearen ondorioz lortutako eta/edo sortutako datu pertsonalak profil hori aktibo mantentzen den bitartean gordeko dira. Ildo horretan, jakinarazten dizugu zure erabiltzaile-profila edozein unetan baja eman ahal izango duzula ABANCAren enplegu-atariaren barruko dagokion atalera sartuta.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, automatikoki baja emango diogu zure profilari ABANCAren enplegu-atariatik, bi (2) urte igaro ondoren inolako erabilerarik egin ez baduzu. Ondorio horietarako, ulertuko da ez duzula zure profila erabiltzen baldin eta aipatutako bi (2) urteko epean ez baduzu zure informazioa eguneratzen edo ez baduzu hautagaitzarik aurkezten hautaketa-prozesuren batera.
Profila aktibo dagoen epean hautagaiak ABANCAren enplegu-atariaren barruan hautaketa-prozesu bat gainditzen badu, plantillaren parte izatera pasatuko da, “barne-hautagai” izaera eskuratuz; horrela, zure profilak aktibo jarraituko du ABANCArekin lan-harremanak mantentzen dituzun aldi osoan ere.
Ondoren, eta edozein arrazoirengatik, ABANCArekin dituzun lan-harremanak amaitzen badira, “barne-hautagai” izaera galduko duzu, eta zure hasierako kanpo-hautagai profila berraktibatuko da; une horretatik aurrera berriro hasiko da zenbatzen adierazitako bi (2) urteko epea.
ABANCAren enplegu-atariaren barruan zure profilaren baja izapidetu ondoren, dela berariazko eskaeragatik dela aipatutako bi (2) urteko epea igarotzeagatik, zure datuak ezabatu egingo dira.
7. Zein dira zure eskubideak?
Datuak babesteko araudiak hainbat eskubide ematen dizkizu zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
Sarbide-eskubidea. Jakin dezakezu zer datu mota tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak zein diren.
Zuzenketa-eskubidea. Zure datuak aldatzea eska dezakezu, zehaztugabeak edo osatugabeak badira.
Eramangarritasun-eskubidea. Tratatzen ari diren datuen kopia bat lor dezakezu formatu elkarreragingarri batean.
Tratamendua mugatzeko eskubidea. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eska dezakezu legean jasotako baldintzetako bat betetzen denean:
- Zure datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duzunean, ABANCAk haien zehaztasuna egiaztatzen duen epean;
- Tratamendua legez kontrakoa denean baina zure datuak ezabatzearen aurka zaudenean;
- ABANCAk zure datuak tratatu beharrik ez duenean baina zuk erreklamazioak egikaritu edo defendatzeko behar dituzunean; eta
- Interes publikoaren aldeko eginkizun bat betetzeko edo interes legitimo bat asetzeko egindako zure datuen tratamenduaren aurka egin duzunean, tratamendurako arrazoi legitimoak zureen gainetik dauden egiaztatzen den bitartean.
Ezabatze-eskubidea. Zure datuak ezabatzea eska dezakezu tratamendua beharrezkoa ez denean.
Aurka egiteko eskubidea. Aurretik adierazitako baldintzetan merkataritza-komunikazioen bidalketa etetea eska dezakezu.
Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia: www.aepd.es.
Zure eskubideak baliatu ahal izango dituzu idatziz ABANCAko Hautaketa Sailera joz, posta-helbide honen bidez: Rúa Nueva 30, 5ª planta, C.P 15003, A Coruña. Komunikazio horretan, gaian honako hau adierazi beharko duzu: “Datuen Babesa - ABANCAren enplegu-ataria”, eta baliatu nahi duzun eskubide zehatza zehaztu.
Zure eskaera ahalik eta lasterren izapidetuko dugu eta, nolanahi ere, zure idatzia jasotzen denetik hilabeteko (1) legezko epean. Epe hori beste bi (2) hilabetez luzatu ahal izango da beharrezkoa bada, jasotako eskaeren konplexutasuna eta kopurua kontuan hartuta. Azken kasu horretan, luzapenaren berri emango zaizu eskaera jaso eta lehen hilabetea igaro baino lehen, atzerapenaren arrazoiak adierazita.
8. Pribatutasun Politika honen aldaketak
Pribatutasun Politika hau berrikusi eta eguneratu egingo da une bakoitzean gerta daitezkeen arau-aldaketak betetzeko edo ABANCAk zure datuen tratamendu berriak egiten dituenean. Horregatik, garrantzitsua da aldian-aldian haren edukia berrikustea.
Dokumentu honen azken eguneratzea 2023ko irailean egin da.