Factoring
Factoring zerbitzuari esker, gu arduratuko gara zure fakturen finantzaketaz eta kudeaketaz. Administrazio-gastuak saihestu, kontabilitatea hobetu eta finantza-egitura optimizatu ahal izango duzu. Baliabide gehiago eta denbora gehiago benetan garrantzitsua den horretarako: zure enpresa egunetik egunera gero eta lehiakorragoa izatea.
- 981 910 534 tel:0034981910534
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Egin ezazu eskaera https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/solicitar_factoring/JBeste webgune batera birbideratuko zara
Niretzat da?
Negozio bat kudeatzen baduzu, non bezero batzuek eskura ordaintzen ez duten, factoring-a oso lagungarria izango zaizu.
Nola funtzionatzen du?
Factoring zerbitzuaren bidez gu arduratuko gara zure fakturak kobratzeaz. Horrek zure likidezia hobetuko du eta denbora eta ahaleginak aurreztuko dituzu.
Zer da onena?
Egin beharreko dei, gutun eta kudeaketa guztiez gu arduratuko gara, ordainketak garaiz jaso ditzazun.
Zeintzuk dira baldintzak?
Factoring zerbitzuaren baldintzak zure beharretara egokitzen dira. Zerbitzu honi esker, bezeroen kontuak atxiki edo bertatik kendu ahalko dituzu zuk nahi duzunean.
Zure neurrira egindako soluzioa
Factoring-a fakturen lagapenean oinarritutako finantzazio eta administrazio zerbitzua da eta oso erraz funtzionatzen du: zuk faktura horietan erregistratutako zure bezeroen merkataritza-kreditua lagako diguzu. Guk faktura horien zenbatekoa aurreratuko dizugu eta fakturen kobrantza kudeatzeaz arduratuko gara.
Horrela, ezer gutxiren truke asko lortu ahal izango duzu: enpresaren administrazio-gastuak murriztu eta kontabilitatea erraztu, zure merkataritza-transakzioen neurriko likidezia izan eta kobrantzak eraginkortasun handiagoz kudeatu. Eta askoz gehiago!
Finantzaketa- eta kontabilitate-abantailak
Factoring zerbitzuari esker zure kontabilitate-egitura optimizatu ahal izango duzu: kobratzeko kontuak ezabatzean, zirkulatzailea hobetu eta diruzaintza modu errentagarriagoan planifikatzeko aukera izango duzu, desbideratzerik egon ez dadin.
Gainera, zehazki zure enpresaren beharretara egokitzen den soluzio hori aukeratzean, zure finantzaketa-gaitasuna handiagoa izatea eta zorpetze-ratioak hobetzea lortuko duzu.
Guk lagunduko dizugu kalkuluak egiten. Tresna honekin negozioaren merkataritza-errendimendua hobetuko duzu.
ABANCAko factoring-aren prestazioak
Zure neurriko factoring-zerbitzuaren bidez honako prestazio hauek baliatu ahal izango dituzu:
Zordunen azterketa eta sailkapena. Zure bezeroak aztertu eta sailkatuko ditugu kreditu-kalitatearen arabera. Horretarako, bezero bakoitzeko ekonomia-arriskuaren muga kuantitatiboa ezarriko dugu. Kontratuaren bizitzan zehar, zordun berriak sartzea eta mugak aldatzea eskatu ahal izango duzu, arin eta erraz.
Lagatako kredituen aurrerakina. Lagatako kredituen finantzaketa zenbatekoaren % 100eraino irits liteke, baina ohikoa da haien nominalaren % 5 eta % 20 arteko atxikipenak hitzartzea, lagatako zenbatekoaren eta kobratutako zenbatekoaren artean egon daitezkeen aldeak estaltzeko. Kredituak edozein unetan aurreratu ahal izango dituzu, lagapen-dataren eta kredituaren epemugaren artean. Gainera, erabilera partzialak egin ditzakezu.
Salmentak bermatzeko aukera. ABANCAk bere gain hartuko du sailkatu diren zordunen kaudimengabezia-arriskua, betiere lagatako kredituak legitimoak eta galdagarriak badira.
Lagatako kredituak kobratzeko eta berreskuratzeko kudeaketa.Fakturak kobratzeko egin behar diren kudeaketak ere egingo ditugu zure merkataritza-bezeroekin, gutun, telefono, fax eta abarren bidez. Gu arduratuko gara.
Nork hartzen du parte factoring kontratu batean?
Zerbitzu honetan hiru eragile daude:
Lagatzailea: zu. Zure bezeroei produktuak saltzeko edo zerbitzuak emateko kontratu bat (edo eskaera edo akordio bat) duzu. Horiekin geroratzea eta kobratzeko modu bat hitzartu duzu.
Zorduna: zure produktuak edo zerbitzuak erosten dituztenak.
Faktorea: ABANCA, zordunen kargura dituzun merkataritza-kredituak lagatzen dizkiozun entitatea. Zordunek guri ordainduko digute zuzenean kreditua mugaeguneratu ondoren. Gainera, ABANCAn hitzartutako administrazio-, finantzaketa- eta estaldura-zerbitzuak emateaz arduratuko gara.
