Nola bertan behera utzi Bizum bat?
Nola bertan behera utzi Bizum bat? Bizum bidezko bidalketak berehala egiten dira, eta, beraz, ezin dira bertan behera utzi edo aldatu behin berretsi ondoren.
Partikular bati dirua bidaltzean edo dohaintza bat egitean hanka sartu baduzu, ez kezkatu, bi aukera dituzu diru hori berreskuratzen saiatzeko:
- Aukerarik azkarrena (Hartzailearekin hitz egin): Jarri harremanetan zuzenean dirua jaso duen pertsonarekin, akatsa azaltzeko eta beste Bizum baten bidez itzultzeko eskatzeko. Kasu gehien-gehienak horren azkar konpontzen dira.
- Banku-itzulketa eskatu (Guk lagunduko dizugu): Pertsona horrekin harremanetan jartzea lortzen ez baduzu edo erantzunik jasotzen ez baduzu, gure taldeak itzultzeko eskaera ofizial bat kudeatuko du hartzailearen bankuarekin. Pertsona horrek 15 laneguneko epea izango du dirua itzultzea onartzeko edo uko egiteko. Izapide hau abiarazteko, deitu 981 910 522 zenbakira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/enpresak/laguntza/nola-bertan-behera-utzi-bizum-bat/