Web honi buruz
Webaren printzipioak
Gardentasuna. ABANCAk nahi du webeko informazioa ahalik eta argiena eta zehatzena izatea. Infografiak eta ikusizko elementuak erabiltzen ditugu dena hobeto uler dezazun, kontu guztiak argi gera daitezen. Eta izar-ikurrari gerra deklaratzen diogu. Beraz, oraindik zerbait ondo ulertzen ez bada, mesedez, esan zuzen dezagun.
Komunikazioa. Webaren funtzio nagusia ez da hitz egitea, baizik eta entzutea. Gure artean gauzak kontatzeko modu berriak eta feedback aukerak leku gehiagotan txertatzen ditugu. Horrela, oraindik garaiz gaudenean, nola hobetu dezakegun esan ahal diguzu.
Edozein pantailatan. Erronka jarri dugu weba primeran funtzionatzea, non eta nola kontsultatzen duzun axola gabe: mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan… pantailaren tamaina edozein dela ere (hau da, diseinu erantzunkorra). Horrek esan nahi du web nabigatzaile oso zaharra baduzu, agian ez dituzula eduki guztiak ikusiko. Baina lagunduko dizugu etorkizunera gurekin etor zaitezen.
Zure iritzia gure betebeharra da. Webaren funtzionamenduari buruz egiten dizkiguzun iruzkin guztiak baloratuko eta erantzungo ditugu.