Zertarako eska dezaket aurretiko hitzordua nire kudeatzailearekin?
Zertarako eska dezaket aurretiko hitzordua nire kudeatzailearekin? Hitzordua eska dezakezu informazioa jasotzeko edo interesatzen zaizkizun produktuak eskatzeko, hala nola maileguak, txartelak, aseguruak, besteak beste. Gainera, aurrehitordua eska dezakezu lehendik kontratatuta dituzun produktuekin lotutako tramiteak kudeatzeko, batez ere egoera bereziengatik aldaketak egin behar badituzu. Adibidez, jentza bat izapidetzeko edo kontu-baimenak eguneratzeko, zure seme-alabak adin-nagusitasuna lortu duelako.
Aurrehitordua eskatu nahi baduzu, sakatu esteka honetan eta nola egin azalduko dizugu. Eskaera amaitutakoan, hitzorduaren berrespena bidaliko dizugu posta elektronikoz, eta bertan data eta ordua kontsultatu ahalko dituzu. Gainera, aurreko egunean eta ordubete lehenago gogoraraziko dizugu, ahantz ez dezazun.
Zein kasutan ez duzu aurrehitordurik behar?
Diru-sarrerak egiteko edo dirua ateratzeko, atzerriko moneta eskatzeko, edo tasa eta lizentzien ordainketak egiteko bezalako kutxa-eragiketarako, ez duzu aurrehitordurik eskatu behar. Egiaztatu zure bulegoko kutxa-ordutegia besterik ez duzu egin behar.Saldoa edo mugimenduak kontsultatu, transferentziak egin, ordainagiri bat itzuli, txartel bat itzali edo mailegu bat amortizatu nahi baduzu, ez da beharrezkoa hitzordua eskatzea. Kudeaketa horietarako, aplikazioa, banku elektronikoa edo telefono bidezko bankua erabil ditzakezu, 981 17 96 00 zenbakira deituz (+34 981 17 96 00 atzerrian bazaude), urrutiko bankuko zure gakoekin.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/zertarako-eska-dezaket-aurretiko-hitzordua-nire-kudeatzailearekin/