Contactless txartela buruz
-
Kontakturik gabeko txartel batekin eragiketak egitean, beti PIN kodea eskatzea nahi dut.
Sartu txartela ST terminaleko txiparen irakurgailuan PIN kodea tekleatzeko eska diezazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/contactless-txartela/#279 -
Kontakturik gabeko nire txartela ez dabil, zer egingo dut?
Kontakturik gabeko txartelarekin 50 eurotik beherako erosketak, hau da, PIN kodea sartu gabe egitekoak, kopuru jakin bat duzu soilik. Segurtasunagatik, behin muga horretara iritsita, ordainketak errorea emango dizu.
Hori gertatzen baldin bazaizu, txartela terminalaren zirrikituan sartu eta PIN kodea sartu baino ez duzu egin behar. Horrela, kontagailua zeroan ipiniko da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/contactless-txartela/#399 -
Non erabil dezaket nire ABANCA kontakturik gabeko txartela?
Zure ABANCA kontakturik gabeko txartela mundu guztiko kutxazain eta establezimenduetan erabil dezakezu, orain arte bezala.
Kontakturik gabeko ordainketak egin ahalko dituzu parking, kiosko, arropa-denda edota kafetegietan, kontakturik gabekoaren ikurra ikusten duzun establezimendu guztietan. Egunetik egunera gehiago dira! Artatzen zaituen pertsonari kontakturik gabeko ordainketa bat egin nahi duzula adierazi. Zure txartela terminalera hurbildu eta ordainketa gauzatu baino ez duzu egin behar. Kito!
Sistema berri hori ez duten establezimenduetan, zure ABANCA kontakturik gabeko txartela ere baliagarri izango zaizu eta ordainketak orain arte bezala egin ditzakezu, txartela (ST) terminalean sartu eta PIN kodea sartuz. Zerrenda magnetikoa erabilgarri mantenduko da txip teknologiarik gabeko terminaletan ere erabil dezazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/contactless-txartela/#255 -
Kontakturik gabeko teknologia segurua al da?
Kontakturik gabeko txartelekin egiten diren ordainketak % 100ean babestuta daude iruzurraren aurka eta seguruak dira txiparen irakurketarekin egiten baitira oraindik, nahiz eta txartela ez sartu. PIN kodea teklatu bidez sartu beharko duzu 20 eurotik gorako eragiketetan. Kontakturik gabeko txartelek txip eta PIN bidezko txartelen segurtasun eta babes maila bera eskaintzen dute.
Segurtasunagatik, kontakturik gabeko sistema desaktibatuta egongo da PIN bidez zure lehendabiziko transakzioa egiten duzun arte.
Gainera, teknologia horrek badu beste abantaila bat, hots, ordainketa egitean txartela entregatu behar ez duzunez, une bakar batean ere ez duzu begien bistatik galtzen.
PIN koderik gabeko eragiketa bat egiteko (20 eurotik beherakoa) beharrezkoa da beti:
Kontakturik gabeko terminala beti aktibo egotea.
Artatzen zaituen pertsonak zenbatekoa teklatu bidez adieraztea
Txartela terminaletik 2 zentimetro baino gutxiagora geldi mantentzea txiparen irakurketa gauza dadin.
Txiparen irakurgailua terminalean kopuru jakin bat sartzen denean aktibatzen da soilik, eta itxarote egoerara itzultzen da salmenta amaitu bezain pronto. Itxarote egoera horretan irakurgailuak sekula ez dezake kobrantzarik egin. Beraz, sekula ez dizute ezer kobratuko nahigabean txartela terminal batera hurbiltzen baldin baduzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/contactless-txartela/#259