Banku-kontu bat zure diru-sarrerak, gastuak eta aurrezkiak kudeatzeko oinarrizko tresna da. Eta askoz gehiago! Zeren eta kontu bat beste helburu batzuetarako ere erabil dezakezu. Gure bezero askok bigarren kontu bat dute euren dirua hobeto antolatzeko: gastuak zentralizatzeko, helburu zehatz baterako aurrezteko, bikotekidearekin edo bestelako familiakideekin partekatzeko, baita lagunekin ere, edo egitasmo zehatz baterako, ezkontza edo bidaia bat, adibidez.
Orain, ABANCArekin, kontu berri bat minutu gutxi batzutan ireki dezakezu, urrutiko bankuaren bidez, bulegora etorri beharrik gabe, urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan. Oraindik ez duzu urrutiko bankurik? Hemen bertan ere kontratatu dezakezuBeste webgune batera birbideratuko zara, kudeaketa bakar batekin, behar duzun guztia: kontua, txartela eta urrutiko bankua.
Eta zalantzak badituzu, deitu egingo dizugu: asko gustatzen zaigu gure bezeroekin hitz egitea!
Zure zordunketa- eta kreditu-txartelak
Bezeroentzako Zure Online Kontua kontratatzen duzunean, kontuaz gain, urrutiko bankua eta zordunketa-txartela emango dizkizugu, eta baita ere Zure kreditu-txartela. Kreditu-txartel honekin eta zure banku mugikorraren bidez egiten dituzun gastuak nahi duzun moduan antolatu ahal izango dituzu, nahi duzunean eta nahi duzun lekutik. Den-dena berehala eta klik bakarrean.
Zure Kreditu Txartelarekin hilabete amaieran ordainduko dituzu zure gastu guztiak. Eta hilabete honetan ez bazaizu ondo etortzen, nahi duzun gastua 3, 6, 9, 10 edo 12 hilabetetan atzeratu ahal izango duzu, paperik eta izapiderik gabe. Gainera, dirua atera dezakezu kutxazainetik zordunketa moduan. Erraza, ezta?
Kontuan izan ABANCAko edozein kreditu-txartel emateko arriskuen analisia egin behar dela. Tú txartela lortzeko behar diren baldintzak bete ez arren, ABANCA Online Kontua kontrata dezakezu, inolako arazorik gabe.
Tú txartela doakoa da lehenbiziko urtean, hau da, jaulkitze- eta mantentze-komisiorik gabe. Bigarren urtetik aurrera, doako izaten jarrai dezake baldin eta Tú txartelarekin urtean 3000 € baino gehiagoko erosketak egiten badituzu edota programa honen baldintzak betetzen badituzu: ABANCA Zerbitzuen Programa. Baldintza horiek ez badituzu betetzen, kreditu-txartelaren jaulkitze- eta mantentze-komisioa urtean 43 €-koa da. Gogoratu nahi duzunean eman diezaiokezula baja. Probatu ezazu!
30 urte baino gutxiago dituzu?
Oraindik 30 urte ez badituzu bete, ez duzu zure kontuengatik komisiorik ordainduko, eta beste hainbeste abantaila dituzu, adibidez, urrutiko bankuaren bidez transferentziak egin ahal izatea.
Halaber, Mastercard Tú NX zordunketa-txartela jasoko duzu; txartel honengatik ez duzu ezer ordainduko 34 urte arte, jaulkitze- eta mantentze-komisiorik gabe. ABANCAren kutxazainetan zordunketan dirua komisiorik gabe atera ahal izango duzu, eta Galiziatik kanpora, eskudirua zordunketan doan atera ahal izango duzu hilean 5 aldiz ondoko sareko edozein kutxazainetan: Euro 6000, ING, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja de Ingenieros, Euro Automatic Cash eta Banca March, eta 5 aldiz gehiago munduko edozein kutxazainetan dibisa aldaketagatik komisiorik ez dizugularik kobratuko. Adi: atzerrian banketxeren batek bere jabetzako kutxazaina erabiltzeagatik komisioren bat ezar liezazuke; Espainian, beste sare bateko kutxazain batean dirua ateratzen baduzu, kutxazainaren jabea den erakundeak zerbitzuagatik guri kobratzen digun komisioa kobratuko dizugu.
Eta ABANCA Zerbitzuen Programaren baldintzak betetzen ez baditut?
Hiru hilabete jarraian** ABANCA Zerbitzuen Programaren baldintzak betetzen ez badituzu (Programa Servicios ABANCA), kontratatuta dituzun produktuen erakundearen komisioak eta tarifa finkoak kobratuko dizkizugu.
Baina baldintzak berriro betetzen badituzu, automatikoki berreskuratuko dituzu orain berreskuratu duzun mailako bezero izateagatik zenituen abantaila guztiak.
ABANCA Zerbitzuen Programaren baldintzak betetzen ez badituzu, gure Online Kontuak 40€-ko mantentze-komisioa du hiruhileko bakoitzeko. Komisio hau -3,12%-ko UTB-ri dagokio, eta hau kalkulatu dugu urtebetez egunero 6000€-ko saldoa etengabe mantenduko bazenu bezala, %0,00-ko ITN aplikatuz eta hiruhileko bakoitzeko 40€-ko mantentze-komisioa kontuan hartuz, baita urtean 30€-ko zordunketa-txartelaren mantentze-komisioa ere. Kontuan izan kontuak duen edozein saldo ez dela ordainduko; adibidez, saldoa 6000€ balitz, zenbateko horrengatik jasoko zenukeen ordainsaria 0€ izango litzateke.
Eta askoz gehiago! Zure aseguruak, hilabetez hilabete
ABANCA Online Kontuaren bidez, Aseguruen Tarifa Lauaz baliatu ahal izango zara; 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN % 0, UTB % 0) ABANCAk merkaturatutako zure aseguruak: bizitza, etxebizitza, osasuna, heriotza, autoa eta istripuak.
Adibide adierazgarri bat jarriko dizugu zure tarifa lauan helbideratutako aseguruak nola ordainduko zenituzkeen jakinarazteko, hobaria kontuan hartu gabe. Demagun kontuan helbideratutako aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 € dela; kasu horretan, hileko hamabi kuota bakoitza 35 €-koa litzateke. Beraz, zor zenukeen zenbateko osoa 420 € izango litzateke. Komisiorik gabe, ITN % 0 UTB % 0.
Halaber, % 7 arteko hobaria lortu ahal izango duzu zure Aseguruen Tarifa Lauan aseguruen familia ezberdinetako sortak kontratatzen badituzu: bizitza, autoa, etxebizitza, heriotza, ordainketen babesa eta istripuak. Hasi aurrezten! 3 sorta kontratatzu gero, % 3-ko hobaria lortuko duzu, 4 sorta kontratatuz gero % 5, eta 5 sorta kontratatzen badituzu, % 7.
Kontuan izan produktu hau emateko erakundearen arriskuen azterketa egin behar dela. Informatu zaitez xehetasun guztietaz!
Hobariaren kasuan, ABANCAk bakarrik merkaturatzen dituen aseguruetarako da. Aseguruak honako arlo hauetakoak dira: bizi-arriskua, etxebizitza, osasuna, heriotza, istripuak eta autoa. Hobaria, kontratatutako aseguru-modalitate kopuruaren araberakoa izango da. Ez zaie hobaririk emango ABANCArekin formalizatutako aktibo-eragiketetarako aseguru konbinatuei. Bitartekaria: Abanca MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO, S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, helbide soziala A Coruñako Merkataritza Erregistroan (3321 liburukia, 64 folioa, C-38698 orria), helbide soziala honako hau duena: la Marina etorbidea 1, 4. solairua, A Coruña. Kontsultatu baldintzak eta tarifak ABANCAko bulegoetan. Kontsultatu erakunde aseguratzaileen zerrenda
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Zalantzak
Netclub puntuen saldoa zure app-eko edo banku elektronikoko buzoian kontsulta dezakezu.
Gainera, eskaera bat egitea oso erraza da. www.netclub.abanca.com helbidera sartu eta nahi duzun artikulua erosketa saskira gehitu besterik ez duzu.
Netclub puntuak liburu, bideojoko, teknologia edo Netclub katalogoan agertzen diren edozein objektuengatik truka ditzakezu.
Indarreko legeriarekin bat etorriz, promoziorako objektuak zuretzat espezieetan egiten den ordainsaria dira. Beraz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) lotuta daude. Zer adierazten du horrek? Bada, ABANCAK, Netclub katalogoan agertzen diren objektu bat entregatzen dizunean, espeziean egindako ordainsariaren balioa egotziko dizula PFEZ zergaren deklarazioari begira, araudiak eskatzen duen eran.
