Menu


Ohiko galderak


Ohikoenak diren galderak bildu ditugu eta horiei dagozkien erantzunak modu bizkor eta errazean ematen dizkizugu.

Nola bidal dezaket nire CVa ABANCAra?

Lehenbizi, ABANCA komunitatean sartu behar duzu. Zure datu pertsonalak erregistratu ahal izango dituzu, zure CVa utzi ahal izango diguzu, zure aurkezpen gutuna eta baita interesekoak iruditzen zaizkizun bestelako dokumentuak.

Urrats berberak eman ditzakezu, interesatzen zaizun eskaintzaren bat aurkitzen baduzu.

Nire Curriculum-datuak aldatu egin dira; izen-emate berria egin behar dut?

Ez, ez da beharrezkoa. Komunitateko kidea bazara eta zure datuak erregistratuta badituzu, datu horiek edozein momentutan gainbegiratu, zuzendu edo gehitu egin ahal izango dituzu, sarbiderako emango dizkizugun gakoak erabilita.

Sarbiderako gakoa ahaztu zait; nola berreskura dezaket?

Jarrai itzazu gakoa berreskuratzeko webgunean ematen dizkizugun jarraibideak. Arazoarekin jarraitzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: captaciontalento@abanca.com.

Esperientzia egiaztatua duen profesionala naiz eta nire datu profesionalak erregistratu nahi ditut baina ez dago nire profilari egokitzen zaion eskainzarik; zer egin dezaket?

Komunitatean sar zaitezen aholkatzen dizugu eta zure CVa erregistratzea.

Galderaren bat badaukazu edo informazio gehiago nahi baduzu, oso erraza da! Jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: captaciontalento@abanca.com

Bidal diezazueket nire CVa posta elektronikoz, posta arruntez, edo ABANCAren bulego batean fisikoki utzi?

Zure profil profesionala ahalik eta hobekien kudeatzeko eta kalitatez artatu zaitzagun, ezinbestekoa da ABANCAren enplegu-webgunean erregistratu zaitezen.

Beren CVa webgunearen bidez ez ezik, beste kanalen baten bidez bidaltzen digutenek, mezu bat jasoko dute esanez bidalketa jaso dugula, baina ez erregistratuta daudela adierazten duenik. Berriro ere ABANCAren lanerako webgunearen helbidea zein den adieraziko diegu.

Ba al dago ABANCAn praktikak egiteko aukerarik?

Bai, praktikak egiteko aukera badago. Harreman etengabea dugu unibertsitateekin, negozio-eskolekin eta heziketa-zikloetako zentroekin, batez ere, Espainiako ipar-mendebalde osoan. Galdetu zure ikastetxean edo ikastetxeko praktiken koordinatzaileari. ABANCArekin sinatutako hitzarmenen berri eman ahal izango dizu.

Nire ikastetxeak ez du praktiketarako hitzarmenik ABANCArekin; zer egin dezaket?

Hitz egin zure koordinatzailearekin eta esaiozu gurekin harremanetan jartzeko eta aukerak aztertuko ditugu; koordinatzaileak bakarrik kudeatu dezake hitzarmena. Horretarako, e-mezu bat helarazi beharko digu helbide honetara: captaciontalento@abanca.com.

Urteko zein garaitan hasten dira praktikak?

Curriculum-praktiken hasiera-data hitzarmenean jasotzen da. Galdetu praktiken koordinatzaileari.

Curriculum-praktiken eskaintzari dagokionean, urtean zehar argitaratuz joaten dira webgune honetan. Informatuta egoteko eta eskaintzei erantzun ahal izateko, beharrezkoa da ABANCAren Talentu Komunitatean izena ematea.

Ze iraupen dute ABANCAko praktikek?

Curriculumeko eta curriculum-etik kanpoko praktiken iraupena zure ikastetxearen hitzarmenean jasota daude. Galdetu praktiken koordinatzaileari.

Zeintzuk dira praktikak egin ahal izateko bete beharreko baldintzak?

Heziketa-zikloko ikasleentzat:

  • Beharrezkoa da adin nagusikoa izatea
  • Egindako edo egiten ari zaren ikasketek finantza-enpresa baten berezko eginkizunetara bideratuta egon behar dute.
  • Ikastetxearekin hitzarmena sinatzeko aukerak egon behar dira.

Unibertsitateko ikasleentzat:

  • Gaur egun titulazio ofizial batean matrikulatuta egon behar duzu edo ez dira titulua jaso zenuenetik hiru urte baino gehiago igaro behar izan.
  • Zure unibertsitatearekin edo negozio-ikastetxearekin hitzarmena sinatzeko aukerak egon behar dira.
  • Beste enpresa batean iraupen luzeko praktikarik egin ez izana (12 hilabete edo gehiago).
  • Kontratupean titulazioari dagokion eginkizunik egin ez izana.

Atari hau ABANCA Taldeko Enpresa guztientzako da?

Bai, ABANCAren enplegu-atarian zentralizatuta ditugu ABANCAko enpresa guztien curriculum-erregistroak eta lanpostu eskaintzak argitaratzeko prozesu guztiak.