-
Zer da confirming? Confirming ABANCAK enpresako bere bezeroeri eskaintzen dien finantza-zerbitzu bat da. Zerbitzu horren bidez, ABANCA arduratzen da zure ondasun eta zerbitzuetako hornitzaileei geroratutako ordainketak kudeatzeaz. Horiek ordainketaren aurretik bankuaren jakinarazpen bat jasoko dute, bi aukera eskainiz:
- Bankuak kobrantza hori aurreratzean, finantza-baldintza jakin batzuetan. Aurrerakin horrek kaudimenik eza arriskuaren aurreko estaldura bat dakar. Horrekin, hornitzaileen kobrantza ziurtatzen dute.
- Ez aurreratzean eta mugaegunera itxarotea. Kasu horretan transferentzia edo txeke bidez egingo zaie ordainketa. Kasu horretan, Bankuak ez du bermatzen enpresaren kaudimena dagokion data iristen denean eta, horrenbestez, ezta ordainketa egingo denik ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/comercial-ventas-compras-financiacion/deskontu-lerroak-eta-kobrantza-kudeaketa#260 -
Nire enpresak erabil dezake deskontu komertziala? Zure enpresa produktu eta zerbitzuen salmentan aritzen baldin bada zure bezeroen kobrantza geroratuen zenbatekoa aurrera dezakezu SEPA, CORE eta B2B ordaindukoak, letrak helbideratutako ordainketak, fakturak, ziurtagiria edo Zordunketak deskontatuz.
Gainera, zaharberritze edota garbiketa enpresek edota altzari-dendek deskontu komertziala erabil dezakete likidezia lortu eta diruzaintza hobetzeko.
Deskontu komertzialaren bidezko finantzaketa mota hori ez dago hornidura errepikatuen enpresetara edo berehalako kobrantza edo eskurako ordainketetara bideratua. Horren ordez, Kobrantzarako SEPA Zordunketa zerbitzua erabil dezakete. Adibidez, gimnasio, ikastetxe edo kudeaketa-bulego batek ageriko ordainagiri elektronikoen kobrantzarako zerbitzua erabiliko lukete. Horri buruzko informazioa ere eman diezazukegu ABANCAN.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/comercial-ventas-compras-financiacion/deskontu-lerroak-eta-kobrantza-kudeaketa#98 -
Zein da deskontu-ildoen eta kobrantzaren kudeaketaren arteko aldea? Deskontu komertzialean, ABANCAK zure bezeroen aldetik kobratzeko duzun zenbatekoa aurreratzen dizu eta, trukean, interes batzuek kobratzen ditu mugaegunera arte falta diren egunengatik eta komisio bat zordunaren erakundean kobrantza horiek kudeatzeagatik. Mugaeguna iritsita zordunak ordaindu ez badu, aurrerakina atzera bota eta itzulketagatik sortzen diren gastuak kobratuko dizkizugu.
Kobrantzaren kudeaketarekin, ABANCAK kobrantzarako kudeaketak zure izenean egiten ditu. Salmentaren zenbatekoa muga-egunean ordaintzen da eta kudeaketa horren truke komisio bat kobratzen da. Zure bezeroak, mugaeguna iritsita ordainketa egiten ez badu, komisio bat kobratuko dugu itzulketagatik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/comercial-ventas-compras-financiacion/deskontu-lerroak-eta-kobrantza-kudeaketa#99 -
Zein abantaila ditu kobrantzaren kudeaketak? Zure bezeroei kobrantzak kudeatzeak dituen abantailak handiak dira  bezero askotara eta banku ezberdinetara kobrantzak bidaltzen dituen enpresa bat baldin bazara. ABANCAN horiek banku ezberdinetan kudeatzeaz, dagokion zenbatekoa aldez aurretik (deskontua) edo mugaegunean (kobrantzaren kudeaketa) kobratu eta ordaintzeaz arduratzen gara, ).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/comercial-ventas-compras-financiacion/deskontu-lerroak-eta-kobrantza-kudeaketa#100 -
Nola beha dezaket nire deskontu-ildoa zein egoeran dagoen? Banku elektronikoaren barnean deskontuan edo kobrantzako kudeaketan dituzun kreditu edo efektuen egoera ikus dezakezu, Finantzazioa - Deskontu-ildoak eta Kobrantzaren kudeaketa menuan.
Kontsulta efektu edo kredituaren arabera egin daiteke edo bidalketaren arabera; bertan igorpen bakoitzaren egoerari dagozkion datuak eta estatistikak jasotzen dira: ordaindu gabeak, etab. Era berean, efektu/dokumentu bakoitzaren xehetasuna ikusteko aukera ematen du (nori dagokion, zenbatekoa, mugaeguna…). Egindako bidalketa guztiak ikusi eta kobratzeke zenbat kreditu dituzun, zenbait izan diren itzuliak eta eragiketa bakoitzaren data egiazta ditzakezu, beste datu batzuen artean.
Kobrantzak aurreratu nahiko bazenitu, “Deskontu Lerro" izeneko arrisku-eragiketa bat aztertu behar dugu. Bertan aurreratzeko muga bat edo gehienezko zenbateko bat ezartzen da. Muga hori behin eta berriz erabil daiteke eta zordunek deskontatutako kredituak edo gaiak ordaintzean berrezarri egiten da. Muga horretatik zenbat geratzen zaizun eta beste bidalketaren bat egin dezakezun ikus dezakezu.
Gainera, zure banku elektronikoan fitxategien bidalketek (zordunketak) formatu arautzailearekin sorrarazten dituzten aplikazioak dituzu eskuragarri, eta baita itzulketen harrerak ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/comercial-ventas-compras-financiacion/deskontu-lerroak-eta-kobrantza-kudeaketa#101 -
Zein formatu izan behar dute banku elektronikotik egindako bidalketek? Formatua Espainiako Banku Elkarteak (EBE) normalizatutako fitxategiekin dator bat.
Deskontuen kasuan, zure bidalketak egiteko erabili behar duzun fitxategia “Adeudos SEPA Financiados CORE” edo “Adeudos SEPA
Financiados B2B” da, zure bezeroarengandik jasota duzun helbideratze-aginduaren arabera.Zure fitxategiak berezko aplikazio batean edo banku elektronikoan helarazten dizuguna erabiliz era ditzakezu. Behin bidalketa kobratzeke dituzun kobrantza guztiekin eratuta, gure aplikazioarekin edo zuk erabiltzen duzun beste batekin, banku elektronikotik igorri behar duzu.
Itzulketak baldin badaude, fitxategi bat jasoko duzu itzulitako ordainagiri guztiekin, berriro negoziatu ahalko dituzunak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/comercial-ventas-compras-financiacion/deskontu-lerroak-eta-kobrantza-kudeaketa#102