Confirming
Irtenbide paregabea dugu hornitzaileei ordaintzeko erabiltzen duzun denbora eta baliabideak optimiza ditzazun. Confirming zerbitzua hornitzaileekin epeak, zenbatekoak eta deskontuak negoziatzeko tresnarik onena da eta, aldi berean, enpresaren zama administratiboa murrizten laguntzen du.
- 981 910 534 tel:+34981910534
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Egin ezazu eskaera orain https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/solicitar_confirming/J
-
Niretzat da?
Hornitzaileei ordaintzeko orduan denbora eta baliabideak xahutzen dituzula uste baduzu, ABANCAren confirming sistemaren bidez lagunduko dizugu.
-
Nola funtzionatzen du?
Ahaztu zaitez ordainketez, guk kudeatuko ditugu: hornitzaileei garaiz ordainduko diegu eta haien fakturen egoeraren berri emango diegu.
-
Zeintzuk dira baldintzak?
Hainbat modalitate ditugu, zure negozio-ereduari ondoen egokitzen zaiona aukera dezazun
-
Eta zer gehiago?
ABANCAren confirming zerbitzua nazioartekoa da. Edozein herrialdetako hornitzaileei ordaintzeaz arduratuko gara, edozein dibisatan.
Ahaztu zaitez hornitzaileei ordaintzeaz
Confirming soluzioen bidez ordainketen kudeaketan espezializatutako zerbitzu global bat jartzen dugu zure eskura, hornitzaileei ordain diezaiezun. Banka elektronikoaren bidez, egindako kudeaketen kontrol osoa izango duzu eta zure ordainketen egoerari buruzko informazioa denbora errealean izango duzu.
Gainera, denbora eta ahalegina aurreztu eta zure irudia hobetuko duzu hornitzaileen aurrean, izan ere, kobrantza prozesua asko erraztuko diezu. Abancak hainbat bide jartzen ditu zure hornitzaile guztien eskura, ordainketen jakinaren gainean egon daitezen eta ordainketak eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan aurreratu ahal izan ditzaten, munduko edozein herrialdetatik.
Mota desberdinetako negozioetarako soluzio desberdinak
Hainbat Confirming modalitate ditugu, zure negozioaren tamainaren eta ekoizpen-sektorearen arabera soluzio onena bilatzeko. Diru-sarrerak areagotu eta marjinak handitu ere egin ditzakezu goiz ordaintzeagatik lortutako beherapenen bidez, eta ordaintzeko epeak murriztu beharrik gabe.
Ohiko Confirming-az gain, Confirming-aren goiz ordaintzeko modalitatea eta Helbideratutako Ordainketen eta/edo Kontu Korronteko Ordaindukoen jaulkipena eskaintzen dizkizugu. Horrela, zu eta zure hornitzaileek gure zerbitzuaren abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzue. Hori guztia kontratu bakar batean jasoko da eta formatu bakarreko fitxategia erabiliko da. Munduko edozein herrialdetara egiten diren ordainketetarako eta kotizatutako edozein dibisatan egin daiteke.
Zer egin behar dut confirming zerbitzua eskatzeko?
Eska ezazu orain confirming zerbitzua zuzenean orrialde honen bidez, eta zurekin harremanetan jarriko gara zerbitzua izapidetzeko. Modurik azkarrena eta fidagarriena da, zerbitzua kontratatzeko behar ditugun datuetako batzuk emango dizkiguzu eta.
Orrialde honetan aurkituko duzun telefono zenbakira deitu diezagukezu ere, edo aurrez aurreko hitzordua har dezakezu hurbilen duzun bulegoan. Zuk nahi duzun bezala Hitzordua lehenbailehen emango dizugu. Gogora ezazu: zure enpresak urtean 10 milioi euro baino gehiago fakturatzen badu, enpresetarako bulego-sare espezifikoa duzu zure eskura.
Hornitzaileei ordaintzeko aurrerakina
Gugan jarritako konfiantza eskertu nahi dizugu. Horregatik, ordainketak aurreratzeko zerbitzuak zure hornitzaileentzako abantailak ere dakartza: ABANCArekin ordainketak aurreratzen badituzu, zure edozein hornitzailek berehala jasotzeko aukera izango du, aurretik inolako azterketarik egin gabe.
Hornitzaileek ez dute ABANCAko bezero izan behar zerbitzu hori baliatzeko. Ordainketak aurreratzeko izapideak posta elektronikoz, telefonoz, faxez eta webgunearen bidez egin ahal izango dituzu (web-aren bidez eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan).
Aurrerakinak arriskuarekiko estaldura osoa dute (errekurtsorik gabeko aurrerakinak); horrela, hornitzaileek oraindik ordaindu ez duten bezeroen kontuari baja eman diezaiokete balantzean, eta diruzaintzako kontua handituko dute.
Gainera, errekurtsorik gabeko aurrerakinak ez du hornitzaileen banku-arriskua areagotuko (ez du CIRBEk jasotzen). Horrela, haien zorpetzeko gaitasuna bere horretan geratuko da beste behar batzuetarako. Hornitzaileek aurrerakin automatiko osoa kontratatu ahalko dute. Horri esker, ordainketa-agindu bakoitza berehala egingo da. Gainera, aurrerakinak zati batean jasotzeko aukera izango dute, ordainketak edo fakturak guztiz aurreratu beharrik gabe.
Interesgarria, ezta? Eman iezaiezu abantaila horien berri!
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Confirming ABANCAK enpresako bere bezeroeri eskaintzen dien finantza-zerbitzu bat da. Zerbitzu horren bidez, ABANCA arduratzen da zure ondasun eta zerbitzuetako hornitzaileei geroratutako ordainketak kudeatzeaz. Horiek ordainketaren aurretik bankuaren jakinarazpen bat jasoko dute, bi aukera eskainiz:
- Bankuak kobrantza hori aurreratzean, finantza-baldintza jakin batzuetan. Aurrerakin horrek kaudimenik eza arriskuaren aurreko estaldura bat dakar. Horrekin, hornitzaileen kobrantza ziurtatzen dute.
- Ez aurreratzean eta mugaegunera itxarotea. Kasu horretan transferentzia edo txeke bidez egingo zaie ordainketa. Kasu horretan, Bankuak ez du bermatzen enpresaren kaudimena dagokion data iristen denean eta, horrenbestez, ezta ordainketa egingo denik ere.
BLOGEAN