Hazteko aukerarik onena
Dagoeneko eska ditzakezu KOI (ICO) Suspertze eta Erresilientzia Planeko maileguak. EBko Next Generation funtsekin finantzatuak dira, eta eskuragarri daude etxeetarako, autonomoentzat, ETE-entzat, enpresentzat eta unibertsitateentzat.
Inbertsio berrietarako
% 100erainoko finantzaketa
Gabealdia izateko aukera
KOI (ICO) Suspertze Planeko maileguak, trantsizio ekologikoko, digitalizazioko eta lehiakortasuneko proiektuetarako
KOI (ICO) finantzaketa-lerro berdea
Etxeetarako, autonomoentzako, ETE-entzako eta enpresentzako finantzaketa.
- Garraio jasangarrirako ekimenak
- Eraginkortasun energetikoa
- Energia berriztagarriak
- Industriaren deskarbonizazioa
- Uraren kudeaketa
- Ekonomia zirkularra eta klima-aldaketara egokitzea
Kontsultatu inbertsioen zerrenda osoa.
KOI (ICO) finantzaketa-lerroa enpresentzat eta ekintzaileentzat
Enpresa-hazkunderako, digitalizaziorako eta lehiakortasunerako finantzaketa. Hiru azpilerro ditu:
- Inbertsio-proiektuak autonomoentzat, enpresa txiki, ertain eta handientzat
- Turismo jasangarria eta modernizazioa
- Unibertsitateen digitalizazioa, Hizkuntzaren Ekonomia Berriaren ESEPEaren (PERTEaren) barruan
Prozesuan lagunduko dizugu
Gure kudeatzaileek zure proiektua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa berrikusiko dituzte, eta egin beharreko urratsen berri emango dizute. ABANCAn, merezi duzun konfiantza eta hurbiltasuna izango duzu. Zatoz gure bulegora!
Nola funtzionatzen dute KOI (ICO) maileguek?
Estatuak Espainiako enpresei laguntzeko duen moduetako bat dira KOI (ICO) finantzaketa-lerroak; zehazki, finantza-erakunde liderren bitartez bideratzen da laguntza hori, hala nola ABANCAren bidez. Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICOk) finkatzen eta jartzen du guztizko zuzkidura ekonomikoa, bai eta finantzaketa-lerro horien ezaugarriak eta finantza-baldintzak ere.
Entitateek, hala nola ABANCAk, KOIrekin (ICOrekin) kontratu bat sinatu ondoren, bitartekari jarduten dute, eragiketaren bideragarritasuna aztertzen dute eta finantzaketa ematea edo ez erabakitzen dute, besteak beste.
Kreditu Ofizialeko Institutuaren (ICOren) webgunean duzu produktu horri buruzko informazio gehiago.