Enpresa Asegurua

Zure negozioa edozein dela ere, aseguru pertsonalizatua sortuko dugu. Autonomoa, enpresa txikia edo saltokia izan, zure ondasunak, langileak eta bezeroak babestuko ditugu edozein ezbehar gertatuz gero.

Pertsonalizatua

Zuretzat erabat pertsonalizatutako asegurua eskaintzen dizugu eta bermatu behar dituzun estaldurak gomendatzen dizkizugu.

Defentsa juridikoa

Laguntza juridiko mugagabea, konpainiak izendatutako abokatuekin, kalte edo ordainketa ezengatik estaldura izateko.

Digitalizaziorako laguntza

Aseguru honekin zure negozioaren digitalizazio egokitzapenean aholkatzen eta laguntzen dizugu.

ON-OFF estaldurak

Bidaiak edo Istripuak estaldurak piztu edo itzali App-etik, bakarrik erabiltzen dituzunean.
Zer estaltzen du negozio-aseguru honek?

Izan autonomo bat, ETE bat edo denda bat, aseguru bat behar duzu ondasunak, langileak eta bezeroak edozein kalte edo ezbeharretatik babesteko. Hala, lasai egongo zara, zure negozioak funtzionatzen jarraitu ahal izango baitu edozer gertatuta ere.

Asegurua erabat pertsonaliza daiteke, eta, beraz, banan-banan aukeratu ahal izango dituzu zure beharretara hobekien egokitzen diren estaldurak.

Liquid error (line 77): internal

*Estaldura erabilgarriak hautatutako jardueraren arabera.

Piztu eta itzali estaldurak

Estaldura osagarri batzuk piztu eta itzali ahal izango dituzu, zuri zein zure langileei babesa ematen dizuetenak, ABANCAren aplikaziotik, munduko edozein lekutan eta benetan behar dituzunean bakarrik erabilgarri izan ditzazun.

  • Bidaietako laguntza. Aseguru honek Espainiatik kanpoko bidaiak estaltzen ditu. Gastu medikoak, gaixotasun, istripu edo heriotzagatik birgaitzea, besteak beste, barne hartzen ditu.
  • Istripuak. Aseguru honek lan-jardueran izandako istripu baten ondoriozko heriotza edo ezgaitasuna estaltzen du.
Aseguru pertsonalizatua zure negoziorako

Baduzu galderarik? Guk erantzunak

ZALANTZAK

DOKUMENTAZIOA