Visa Zordunketa Txartela

Mundu osoan erosteko eta eskudirua eskuratzeko aukera ematen dizun zordunketa-txartela.
Zure zalantza guztiak argituko dizkizugu

Zuk nahi zenuen VISA Zordunketa Txartela

Hauxe duzu mundu osoan erosteko eta eskudirua ateratzeko aukera ematen dizun zordunketa-txartela.

Atera eskudirua doan ABANCAko kutxazainetan

Galiziatik kanpo hilean egindako lehen bost diru-ateratzeak ere doan aterako zaizkizu honako hauen kutxazainetan: Euro 6000, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja de Ingenieros eta Euro Automatic Cash

Niretzat da?

Zordunketa-txartel hori eskuratzeko, adinez nagusi izan behar duzu, eta gurekin kontu bat eduki; besterik ez.

Nola funtzionatzen du?

Txartel honek aukera ematen dizu Internet bidez dendetan eragiketak egiteko, bai eta bulegoetan eta mundu osoko kutxazainetan ere.

Zer du onena?

Deskontuak izango dituzu Galp Energía gasolindegietan, eta eskaintza asko lortuko dituzu EURO 6000 Plus programarekin.

Doako aseguruak ere bai

Doako asegurua duzu, kasu hauetarako: kutxazainean lapurreta egiten dizutenerako eta zure VISA Zordunketa Txartela iruzur egiteko erabiltzen dutenerako.

Deskontuak zure erosketetan eta ehunka establezimendutan

Zure VISA Zordunketa Txartela erabiltzeagatik, % 2ko deskontua baliatu ahal izango duzu atxikitako Galp gasolina-zerbitzuguneetan. Kontsultatu hemen baldintzakIkusi PDF fitxategia, eta hemen Galp zerbitzuguneen mapaBeste webgune batera birbideratuko zara.

EURO 6000 Plus programaren onurak ere izango dituzu, deskontuak eta diru-itzulketak egingo baitizkizute hoteletan, bidaietan eta beste establezimendu batzuetan. Zure txartela erabiltzeagatik bakarrik!

Abantaila gehiago zure ABANCA txartelekin

Deskontuak, sustapenak eta zuk nahi duzunean ordaintzeko erraztasunak, zure kuoten gaineko kontrol osoa, eta, jakina, segurtasun handiena Interneten erosten duzunean, babes- aukera ugari izanda. Ezagutu abantaila guztiak.

Doako aseguruak hartzen ditu barnean

Zordunketa-txartel hori edukitzeagatik bakarrik, hainbat estaldura dituzu txartelari lotuta, erabat doan.

Lapurreta

Zure VISA Zordunketa Txartelaren aseguruarekin, 4.500 €-rainoko estaldura izango duzu kutxazainetan lapurreta egiten badizute.

Iruzurrezko erabilera

Zure txartela galduz gero edo inork lapurtuz gero eta iruzur eginez erabiliz gero, 6.000 €- rainoko estaldura izango duzu.

Faltsifikazioa

Zure txartela galdu gabe edo inork lapurtu gabe norbaitek legez kontra erabiltzea lortzen badu, hor ere babestuta zaude.

Kontsulta itzazu aseguru honen estaldurak produktu honen fitxaren eranskinetan, orri honen hondoan.

Zalantzak dituzu? Guk erantzunak

ZALANTZAK

Oso erraz; txartel berria jaso baduzu eta eskura baduzu, lau modutara aktiba dezakezu.

  • ABANCAren app-etik. Sartu app-ean, zoaz txartelen atalera, eta hautatu txartela aktibatzeko aukera. Zenbait datu eskatuko dizkizugu, hala nola CVV gakoa. Esteka honen bidez ere aktiba dezakezu.
  • Banka elektronikotik, abanca.com gunean. Sartu Bezero-gunean, zoaz txartelen atalera eta eskatu txartela aktibatzeko. Txartela aldean izan behar duzu. Izan ere, zenbait datu eskatuko dizkizugu, hala nola CVV gakoa.
  • ABANCAko kutxazain batean. Sartu txartela eta egin edozein eragiketa, txartelarekin batera eman genizun PINa sartuta.
  • Horrela, aktibatuta geratuko da. Bestela, deitu 900 815 523 telefonora (edo +34 981 179 625 telefonora, atzerritik deitzen badiguzu). Zeure burua identifikatzeko, kontuari eta txartelari buruzko datuak eskatuko dizkizugu.

ABANCA zordunketa-txartelarekin, 16.000 kutxazain baino gehiago dituzu eskura Espainia osoan, eta eskudirua zordunketan komisiorik gabe atera ahalko duzu haietatik: 

  • ABANCA kutxazainak
  • Galiziatik kanpo, hilean gehienez 5 aldiz atera ahalko duzu ondokoetako kutxazainetatikEURO 6000 Sarea, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Caja de Arquitectos, Caja de Ingenieros eta Euro Automatic Cash. Seigarrenetatik aurrera, eragiketa bakoitzak 0,50 €-ko kostua izango du Euro 6000 sarean, 0,85 €-koa Euroneten, 0,55 €-koa Bankinterren eta Caja Ingenierosen, 0,60 €-koa Caja de Arquitectosen, eta 0,65 €-koa, Banco Sabadellen eta Euro Automatic Cash. Gainerako kutxazainetan, kutxazainaren entitate jabeak ezarritako komisioa kobratuko zaizu.
  • Nazioarteko sarea: Hilean 5 aldiz NX txartelarekin baino ez (kasu honetan, entitate batzuek errekargu-tasa aplikatzen ahalko dute beren kutxazainak erabiltzeagatik).

DOKUMENTAZIOA

BLOGEAN