Menu
  • ico-nbm-facil

    Erraza, segurua, eta doan!

    Zure egunerokorako pentsatutako onlineko banka: kontuak, gastuak, diru-sarrerak, inbertsioak…

  • ico-nbm-bizum

    Bizum integratua

    Bidali dirua zuk nahi duzunari mugikorretik, edozein bankutakoa izanda ere. Berehala!

  • ico-nbm-favoritos

    Zure gogokoak, eskura

    Zure ohiko eragiketak eta hartzaileak leku berean izango dituzu.

  • ico-nbm-personaliza

    Pertsonalizatu aplikazioa

    Editatu kontuen izena, eman kolore bat, eta berehala identifikatuko dituzu.

  • ico-nbm-gestiona-compras

    Kudeatu erosketak

    Kontrolatu gastuak eta atzeratu nahi dituzun erosketak, klik bakar batzuetan

  • ico-nbm-firma

    Urrutiko sinadura

    Sinatu kontratuak nahi duzun tokitik, berme juridikoarekin eta segurtasun osoarekin.


Kontrolatu finantzak modu seguruan

nueva-banca-movil-gastos

Berehalako alertak

Adibidez, nomina sartzen dizutenean edo erosketa jakin batzuk egiten dituzunean jakinaraziko dizugu.

Sarbide biometrikoa

Konfiguratu kontuetarako sarbidea hatz-markaren edo aurpegia ezagutzekoaren bidez.

Gastuei buruzko txostena

Egiaztatu zertan gastatzen duzun dirua txartelaz ordaindutako erosketei buruzko txosten pertsonalizatuei esker.

Itzali eta piztu txartelak

Txartela galdu edo aldi baterako blokeatu nahi baduzu, mugikorretik itzal dezakezu.

Blokeatu txartela eta eskatu kopia bat

Halaber, txartela behin betiko blokeatu eta kopia bat eska dezakezu aplikaziotik.

Aktibatu txartela eta eskatu PINa

Txartel berria klik bakar batean aktibatu eta PINa berehala lortu ahal izango duzu.

Ordaindu mugikorrarekin zoazen tokira zoazela

Sinatu zure mugikorretik, zauden tokian zaudela

ABANCAren aplikazioaren bidez, zuzenean mugikorretik sinatu ahal izango dituzu produktu finantzario askoren kontratuak, baita titular bat baino gehiago bazarete ere. Kontuak, maileguak, aseguruak, txartelak… Galdetu kudeatzaileari kontratazioan zehar.

Sinatu beharreko dokumentazioa prest dagoenen, ABANCAren aplikazioak jakinarazpena bidaliko dizu mugikorrera (garrantzitsua da jakinarazpenak aktibatuta izatea!) . Horrela, edozein unetan eta edozein tokitan amaitu ahal izango duzu kontratazioa.

Eta askoz gehiago!

  • ico-nbm-abanca-cash

    Eskudirua mugikorrarekin

    Mugikorra nahikoa da kutxazain batean dirua bidali eta ateratzeko, seguru-seguru.

  • ico-nbm-seguros

    Kudeatu aseguruak

    Itzali eta piztu ON-OFF estaldurak, eman ezbehar baten berri aplikaziotik, eta gehiago ere!

  • ico-nbm-broker

    Zure onlineko brokerra

    Burtsan mugitzeko, funtsak bilatzeko edo akzioak erosi eta saltzeko.

  • ico-nbm-justificantes

    Deskargatu frogagiriak

    Titulartasun-ziurtagiriak, transferentzien edo ordainagirien egiaztagiriak.

  • ico-nbm-limites-gasto

    Gastuaren mugak

    Konfiguratu gehienezko zenbatekoak: erosketa fisikoak, onlineko erosketak eta kutxazainetan ateratzekoak.

  • ico-nbm-valida-compras

    Balioztatu erosketak

    Onlineko erosketa jakin batzuk ordaintzean, mugikorretik berretsi ahal izango duzu identitatea.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • ABANCAKO banku mugikorreko aplikazioa instalatuta dudan telefonoa galdu egin dut, nire kontuan sar daitezke?

    Ez, ez zaitez kezkatu. Gogoan izan ABANCAKO aplikaziora sartzeko PIN bat behar dela ezinbestean. Zure mugikorra aurkitu eta gainera sartzeko PIN kodea izan beharko lukete. Edozein modutara, ohartarazi iezaguzu 900 815 522 telefono-zenbakian (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakian atzerritik deitzen baldin badiguzu). 'Txartelak',  24 orduko zerbitzua, aukeran zure urruneko bankuko gakoak ere blokeatu egingo dizkizugu.

    Beti izango duzu berriro instalatzeko aukera mugikorra agertzen denean, edo berri bat erosten duzunean. Ah! Eta sentitzen dugu galdu duzulako :(  

DOKUMENTAZIOA

BLOGEAN