Banku mugikorraren abantailak enpresentzat
Egunero erabiltzeko
Eragiketak sina itzazu
Doako aplikazioa
Zure segurtasunak lehentasuna du.
Edonon zaudela ere, zure kontuetan sartu, diru-mugimenduak kudeatu eta eragiketak sinatu ditzakezu. Enpresentzako banka mugikorreko app-a zure negozioaren eguneroko eragiketak egiteko modurik arinena da. Edonoiz, edonon eta zure mugikorretik!
Doako zerbitzua da eta, gainera, dirua aurreztuko duzu, mugikorretik egin ditzakezun eragiketa asko doakoak baitira!
Hori guztia, segurtasun osoz egingo duzu. Sistemarik seguruenak eskaintzen dizkizugu, segurtasuna indartzeko gakoak erabiltzen dituztenak. Zure mugikorretik eragiketak egin ahal izango dituzu lasaitasun osoz. Gainera, hatz-marka edo Face ID bidez aplikazioan sartu ahal izango zara. Identifikazio sistema errazak dira. Hala ere, gogoan izan ez duzula inoiz zure segurtasuna alde batera utzi behar. Segurtasunari buruzko gomendioak kontsulta ditzakezu nahi duzunean..
Enpresentzako banka mugikorreko app-ean honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Zure enpresa edo negozioaren kontuen posizioak kontsultatu.
- Transferentzia nazionalak eta nazioartekoak egin, edozein dibisatan.
- Aldizkako transferentziak kudeatu.
- Sinatzeko dauden eragiketak zure mugikorrean berehala sinatu.
- Kontuen korrespondentzia kontsultatu.
- Enpresen banka elektronikoko hainbat kontratu badituzu, sarbide-gakoen bidez horietako edozeinetara konektatu zaitezke.
Banka mugikorra oraindik ezagutzen ez baduzu…
Enpresentzako banka mugikorreko app-a erabiltzen hasi nahi baduzu, app-a zure mugikorrean deskargatu eta instalatu besterik ez duzu. Zure urruneko bankaren gakoen bidez eragiketak egiten has zaitezke, hau da, ordenagailutik banka elektronikoan sartzeko erabiltzen dituzun gakoak.
Baduzu galderarik? Guk erantzunak
Zure enpresen banku Elektronikoan sartzeko, lehentsita, zure IFZ zenbakiarekin identifikatu behar zara (adibidez, 11222333A).
Eta, hala nahi baldin baduzu, aldatu egin dezakezu 10 karakterez eratzen den erabiltzaile-kode batekin. Horretarako ‘Erabilerak’ > ‘Kredentzialen administrazioa’ > ‘Erabiltzailea aldatu’ erlaitzean sartu behar zara.
DOKUMENTAZIOA