Ingurumenari laguntzen laguntzen dizugu
Banku hau pertsonek egiten dute.
Zurekin konpromisoa duen bankua gara, baina planetarekin ere badugu konpromisoa. Horregatik, bezero berri bakoitza funtsezkoa da guretzat eta ingurumenarentzat. Ez dugu soilik zu zaintzeko lan egiten, aldiz, beste guztiok eta gainerako guztia zaintzeko ere gogor egiten dugu lan.
Horregatik eskaini digun guztia bueltatu nahi diogu naturari, eta horretarako baso suteetan nahiz natura-hondamendietan kaltetutako baso-eremuak basoberritzen ditugu. Zuhaitz bat landatzen dugu bezero berri bakoitzeko.
-
Bertako espezieak
Zuhaitz konifero eta hostozabalak landatzen ditugu, hots, basoberritze eremuetako espeziek.
-
Laguntza profesionala
Konfiantza dugu zuhaitzak osasuntsu hazteko zaintza guztiak egiten dituzten adituengan
-
Karbono-aztarna
Ekimen honek ingurumenean dugun eragina orekatzen laguntzen digu.
-
Zuhaitz bat landatzen dugu bezero berri bakoitzeko
Galiziako bertako espezieak landatzen ditugu, zuhaitz hostozabal eta koniferoen basoetan, hala nola pinuak, haritzak, pagoak, gaztainondoak… Zehazki baso-suteek edo hondamendi naturalen ondorioz basoberritu beharra duten eremu andeatuetan.
Horretarako Arume Fundazioko eta Galiziako Basogintza elkarteko langile adituen laguntza dugu. Izan ere, haiek dira urte sasoi egokienean zuhaitzak landatzen dituztenak eta osasuntsu eta indartsu haz daitezen ahalik eta ondoen zaintzen dituztenak.
Aldaketa klimatikoa leuntzeko.
Gure basoen aldeko asmoak egintzatan bihurtzen ditugu.
Gure helburua da zuhaitzek munduko lurreko biodibertsitatearen %80 baino gehiago etxe izaten jarraitzea, berotze globala arintzen laguntzea eta atmosferako CO2 xurgatzen laguntzea.
Gure laguntzarekin, 2024an 80,74 hektarea baso-eremu berreskuratu dira Galiziako lau probintzietako udalerri ezberdinetan: Dodro (A Coruña), Ourol (Lugo), Entrimo eta Lobios (Ourense), eta Salvaterra de Miño (Pontevedra). 2020tik, ABANCAk berreskuratze-proiektuak babestu ditu, eta horiei esker 650.000 zuhaitz baino gehiago landatu dira.
Ekimen honen helburua da gure jardueraren aztarna operatibotik murriztu ezin izan ditugun CO2 isurketak konpentsatzea eta karbonoan neutroa izatea.