Ir al contenido principal
Ir a menú accesibilidad
Abanca
Partikularrak Enpresak Banka Pertsonala Bezeroarentzako arreta
EU
ES
GL
CA
Bulegoak Egin zaitez bezero Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Kontuak eta aurrezkia
  • Txartelak
  • Maileguak
  • Hipotekak
  • Aseguruak
  • Inbertsioa eta burtsa
  • Pentsio-planak
  • ABANCA Zerbitzuen Programa
  • Produktu guztiak
  • Banka pertsonala
  • Banka pribatua
  • Bezeroarentzako arreta
  • Ohiko galderak
  • Komunikazio-aretoa Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Español
  • En galego
  • En català
Kontuak eta aurrezkia
Txartelak
Maileguak
Hipotekak
Aseguruak
Inbertsioa eta burtsa
Pentsio-planak
Itzuli laguntza

Termino finantzarioak: glosarioa

Glosarioa

  • Zer da NFC teknologia?

    NFC (Near Field Communication) irismen laburreko kablerik gabeko teknologia bat da, seinale bat emititzean bi gailu konektatzeko aukera ematen duena eta, aldi berean, seinale bat ere jaso dezakeena. Teknologia hori asko erabiltzen ari dira enpresak ondasun eta zerbitzuen erosketak egiteko.

    ABANCAN gure  ABANCA Pay aplikazioan erabiltzen dugu. Harekin aukera duzu komertzioetan zuzenean ordaintzeko zure Android mugikorrarekin. Zerbitzu hori erabili ahal izateko zure gailu mugikorrak NFC teknologia izan behar du derrigorrez. 

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#341
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Etxe bat erosiko dut, aholkuren bat?

    Urratsa ematea erabaki eta etxebizitza bat erosi behar baduzu, inolako ustekabekorik ez izateko zertan erreparatu behar duzun azalduko dizugu. Berdin zaigu etxe berria ala bigarren eskukoa den,  baina gida honetanLeiho berri batean irekiko da kasu bakoitzerako den-dena azaltzen dizugu: aseguruak, hipotekak, Euriborra, tasak…

     

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#342
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zuen banku elektronikoa erabat segurua al da?

    Internet bidez eragiketak egitea (erosketak, kontsultak, ordainagirien ordainketa, etab.) gero eta ohikoagoa da, eta gero eta seguruagoa! Aholku zenbait ematen dizkizugu banku elektronikoa erabiltzeko segurtasun-gidanLeiho berri batean irekiko da.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#343
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da SEPA?

    Single Euro Payments Area edo Eurotan Ordaintzeko Zona Bakarra Europako ekimen bat da, zona horretako partikular, enpresa eta organismo publikoek ordainketak eurotan egitea ahalbidetzen duena eskudirua erabili gabe, eremu nazionalean dauden baldintza eta segurtasun berdinekin.

    SEPA eremuak Europar Batasuneko herrialde guztiak hartzen ditu, eta baita Islandia, Liechtenstein, Monako, Norvegia eta Suitza ere.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#13
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da ITN?

    ITN edo Interes Tasa Nominala mailegu jakin batean aplikatzen den interes-tasa da. Adibidez, 100.000 euro eskatzen baldin badituzu urtean % 3ko ITN batekin, lehendabiziko urtean 3.000 euro ordainduko dituzu interes kontzeptuan.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#14
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer esanahi du zorpeko bat izateak?

    Zorpeko bat izatea arrunki zenbaki gorritan egotea modura ezagutzen dugun hori da. Behar besteko saldoa ez duzun kontu batean dirua atera edo karguak egiten dizkizutenean gertatzen da. Kasu horretan, bankua zuk ez duzun dirua ari zaizu aurreratzen. Beraz itzuli eta sortu diren interes eta komisioak ordaindu beharko dituzu, zure kontua zenbaki gorritan egondako egun kopuruaren arabera. Legez, zorpeko baten gehienezko kostua %10 ekoa da.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#234
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da UTB?

    UTB, edo Urteko Tasa Baliokidea ITN interesaren, edo interes-tasaren zuzenketa bat da, egiaz ordaintzen duzuna neurtzen duena. Horrenbestez, maileguaren interesak ez ezik, gastu eta komisioen zati proportzionala ere hartzen ditu.

    Adibidez, 100.000 euroko mailegu batean ITN tasa % 3koa baldin bada eta UTB tasa % 4,25ekoa, urtearen amaieran 3.000 euro ordaintzen ariko zara interes kontzeptuan eta 1.250 euro komisio, mantenu-gastu, irekiera-gastu eta gainerakoetan.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#15
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da sortzapen bat?

    Sortzapen bat, edo sortu den diru kopuru bat, sortu den eta ordaintzeke dagoen kopuru bat da. Adibidez, hilero dirua sortzen duzun gordailu bat baldin baduzu, baina soilik urte baten buruan edo gordailua amaitzean sartzen bazaizu dirua: hilabete horietan kopuru bat dago sortua, baina ez duzu egiaz zure kontuan jasotzen.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#235
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da gordailu bat?

    Gordailu bat banku-produktu bat da, non bankuari diru kopuru jakin bat uzten diozun denbora jakin batez gorde diezazun, eta trukean hobari bat eskuratzen duzu. Gordailu mota ugari daude, horietako bakoitza adosteko baldintzen arabera.

    Epe finkoko gordailuetan kopuru jakin bat gordetzen duzu bankuan diru hori epea amaitu arte ez ateratzeko baldintzarekin, ez osorik, ez zati batean. Trukean interes batzuk jasotzen dituzu, horiek ere finkoak: zehatz-mehatz badakizu zenbat irabaziko duzun gordailuarekin eta noiz jasoko duzun irabazten duzuna. Gordailua, osorik edo zati batean, ateratzen baldin baduzu epe hori amaitu aurretik zigor bat jaso dezakezu, gordailuaren baldintzen arabera ezberdina.

    Gordailu egituratu bat finantza-produktu bat da, non gordailu baten errentagarritasuna inbertsio batenarekin konbinatzen baituzu. Sartzen duzun diruaren zati bat epe finkoko gordailu batek bezala funtzionatzen du, errentagarritasuna ere finkoa izanik, eta beste zati batek hobariak sorrarazten dizkizu finantza-aktibo batek duen bilakaeraren arabera (burtsako indize bat, akzioen saski bat, konpainia zehatz baten akzioak, etab.). Zati aldakor horrek baldintzatzen du gordailuaren errentagarritasuna: errentagarritasun gehiago izango du aipagai den aktiborako aurreikusitako baldintzak betetzen baldin badira, edo errentagarritasun gutxiago izango du baldintza horiek betetzen ez baldin badira. Gerta liteke errentagarritasuna epe finkoko tarteak soilik sortzen duena izatea edo, are, gerta liteke galerak ekartzea. Horrenbestez, gordailu egituratuen errentagarritasuna zein den ezingo duzu jakin horien mugaegunera arte.

    Gordailu bermatu bat normalean diru kopuru handietarako erabilgarri dagoen produktu bat da. Kapitalaren % 100era eta errentagarritasun jakin batera bermatu ohi da. Normalean epe luzerako inbertsioak izaten dira.
     

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#236
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Gauza bera al dira kreditua eta mailegua?

    Arrunki hitz egiten dugunean sarritan sinonimoak bailiran hitz egiten badugu ere, egiaz bankuko lengoaia espezializatuan kreditua eta mailegua apur bat ezberdinak dira.

    Mailegu batean ABANCAK diru kopuru jakin bat ematen dizu aldi bakarrean, epe jakin baterako, eta zuk diru hori eta interesak adostutako epe edo kuotetan (hilero, hiru hilean behin, etab.) itzultzeko konpromisoa hartzen duzu. Ordaintzen duzun kuota bakoitzak bi kontzeptu ditu berekin: eskatu duzun kapitalaren itzulketa edo amortizazioa, eta oraindik itzuli ez duzun kapitalaren ondorioz sortu diren interesak. Kuota guztiak amaitzen dituzunean mailegua ezeztatutzat joko da eta eragiketa likidatuta egongo da.

    Kredituaren funtzionamenduak antza gehiago du kontu korronte batekin, baina berezitasun batekin, hots, dirua zure eskura ipini dela zure finantza-premiak betetzeko, ezarrita dagoen mugara arte. Kreditu batean ez zaizu diru guztia aldi bakarrean ordaintzen, baizik eta ABANCAK kopuru partzialak helaraziko dizkizu pixkanaka, behar duzun heinean. Baina interesak soilik egiaz erabili duzun kopuruaren gainean kobratuko zaizkizu. Edozein modutan, zenbait kreditutan, era berean, komisio bat ordaindu beharko duzu erabiltzen ez duzun baina erabilgarri duzun diruagatik.

    Arrazoi hori dela medio, mailegu baten kostua hasiera batetik zein den badakizun arren, kreditu baten kostua ABANCAK kreditua likidatzen duenean soilik jakingo duzu, normalean hiru hiletik behin. Kredituaren beste abantaila bat da epe jakin batekin onar badaiteke ere, epe horren amaierara iristean berritu egin daitekeela edo, are, areagotu. Hori normalean enpresek beren diru-zaintzako premiak betetzeko erabiltzen duten finantza-produktu bat da, eta haren erabilera oso gutxi hedatuta dago bezero partikularren artean.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#237
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da Euribor?

    Euriborra Europako bankuek elkarri mailegatzeko diruak ezarrita duen prezioa da.

    Euriborra urte batera, hipotekatarako erabiltzen den indizea, urtebeterako gordailuetarako Euriborraren hileko balioen batez besteko aritmetikoa eginez kalkulatzen da. Hau da, egunero kalkulatzen da zein interes-tasan mailegatu dioten bankuek dirua elkarri produktu jakin horren kasuan, hileko batez bestekoa egiten da eta ondoren EAO argitaratzen da. Hipotekako interesak kalkulatzeko erreferentzia ohikoena da. 

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#17
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zein da pertsona fisiko kontsumitzaileen eta pertsona fisiko ez kontsumitzaileen arteko ezberdintasuna?

    Pertsona fisiko kontsumitzaileak beren kontua kudeaketa pertsonalak egiteko, beren dirua gastatu eta aurrezteko, erabiltzen dutenak dira; aitzitik, pertsona fisiko ez kontsumitzaileak kontua gainera helburu ekonomiko, komertzial edo profesionalekin erabiltzen dutenak dira.

    Adibidez, bere nomina bere kontuan kobratzen duen eta diru horren zati bat aurreztu eta gastatzen duen abokatu bat, pertsona fisiko kontsumitzailetzat hartzen da Bere autonomo-kuota kontu horretan helbideratuta duen, ordainagiriak igortzen dituen eta kontu horretara ST terminal bat lotuta duen beste abokatu bat, pertsona fisiko ez kontsumitzailea izango litzateke.

    Zalantzan baldin bazaude zein kategoriatan ote zauden, gure bulegoetako edozeinetan galdegin dezakezu, baieztatu diezazugun.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#20
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zein da ibilgailu baten berritako balioaren, erosketa-balioaren eta salmenta-balioaren arteko ezberdintasuna?

    Berritako balioak indemnizazio bat suposatzen du auto berriaren prezioagatik, eta hor BEZ eta matrikulazioko zerga ere sartzen dira. Erosketa-balioa ibilgailuak erosketa egiten den unean duen balioa da.

    Salmenta-balioa ezbeharra baino lehen ibilgailuak zuen balioa da, GANVAM taulanBeste webgune batera birbideratuko zara oinarrituta, urtero berritzen dena eta ibilgailuak modeloaren eta antzinatasunaren arabera katalogatzen dituena.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#16
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Finantza arloko hitzen baten esanahiari buruzko zalantzak al dituzu?

    ABANCAKOfinantza arloko hitzen glosarioan horien ulermena errazteko finantza arloko hitz nagusien esanahiari buruzko informazioa ematen da.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#309
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zer da baimendu bat?

    Baimendu bat titularraren izenean eragiketa jakin batzuk egiteko ahalak dituen pertsona fisiko bat da.
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#192
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Heriotza-ziurtagiria

    Erregistro Zibilak igorritako dokumentu ofiziala, pertsonaren heriotza ziurtatzekoa. Ziurtagiri hori edozein herritarrak eska dezake. Hauek dira eskatzeko moduak:

    • Presentziazko moduan, interesduna pertsonalki hildakoa inskribatuta dagoen Erregistro Zibilera bertaratuz, ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren N.A.N. agiria helaraziz.
    • Postaz, Erregistro Zibilera gutun bat igorriz, izena eta ziurtagiria bidaltzeko posta helbide bat adierazita. Eskaeran datu hauek adierazi beharko dira:
      • Ziurtagiria eskatzen duen pertsonaren izen-abizenak eta N.A.N. agiria.
      • Hildakoaren izen-abizenak eta heriotzaren leku eta data.
      • Behar den ziurtagiri mota (normalean literala).
      • Telefono-zenbakia daturen bat argitu beharko balitz harremanetan ipintzeko.
      • Internet bidez, www.mjusticia.gob.es webgunetik
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#37
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Azken borondateen ziurtagiria

    Pertsona batek testamentua eman ote zuen, zein datatan eta notario aurrean, egiaztatzeko dokumentua. Ziurtagiri hori ezingo da eskatu heriotza gertatu eta 15 egun baliodun igarotzen diren arte. Idatziz eskatuko da eta harekin batera Heriotza-ziurtagiria gaineratu beharko da formatu originalean edo haren kopia konpultsatua. Hauek dira azken borondateen ziurtagiria eskatzeko moduak:

    • Presentziazko moduan, Justizia Ministerioko Lurralde Gerentzietan (www.mjusticia.gob.es).
    • Postaz, zure eskaera helbide honetara igorriz: Azken Borondate Egintzen Erregistro Orokorra - Justizia Ministerioa, Jacinto Benavente Plaza 3, - 28012 Madril.
    • Eskaera Internetez webgune honetan: www.mjusticia.gob.esBeste webgune batera birbideratuko zara Ziurtagiri hau eskatzeko dagokion tasa ordaindu beharko da (790 eredua). (Tasa hori ABANCATIK ordain dezakezu).
    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#38
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Testamentua

    Testamentuaren egintzarekin pertsona batek bera hil ostean bere ondare guztiak edo horietako zenbait uzten ditu.

    Emandako azkenaren originala edo kopia baimendua beharko da, hori eman zuen edo haren protokoloaren ardura duen notarioaren aurrean (informazio hori Azken Borondateen Ziurtagirian adierazten da) jaraunsleek eskatu ahalko dutena.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#39
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Abintestato jaraunsleen deklarazioa

    Notariotza-agiri edo agiri judizial bat da. Agiri horrekin pertsona baten jaraunsleak nor diren zehazten da hark testamenturik eman ez zuenean edo emandako testamentuak balio galdu duenean edo baliogabea denean. Deklarazio hori defuntua bizi zen herriko notarioari eskatu ahal zaio notaritza-akta bidez, baldin eta jaraunsleak ezkontidea, arbasoak edo ondorengoak badira; ez lehen instantziako epaileari, jaraunsleak beste senitarteko batzuk direnean. Kasu horretan, legeak jaraunsleak nor diren eta herentzian dagokien zatia erabakiko du. Notaritzakoa baldin bada, deklarazio hau izapidetzeko epea hilabete eta erdikoa da gutxi gorabehera, eta deklarazio judizialaren kasuan, epaitegi bakoitzaren baitan egongo da epe hori, baina normalean notaritzan baino denbora gehiago behar izaten da.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#40
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zein da Erreferentzia Zenbaki Osoa edo EZO zenbakia?

    EZO edo Erreferentzia Zenbaki Osoa banku-erakundeak zerga baten ordainketa egiten duzunean sortzen duen kode bat da. Ordainketa hori Zerga Administrazioko Estatuko Agentziaren (ZAEA) aurrean egiaztatzeko balio du.

    Dagoeneko ordaindu duzun zerga baten EZO zenbakia zein den jakin nahi baldin baduzu zure enpresen banku elektronikoanBeste webgune batera birbideratuko zara beha dezakezu (zure kontuko mugimenduaren kontzeptuan), edo ABANCAKO zure bulegoan.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#261
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Herentzia esleitzeko eskritura

    Jaraunsle guztiek emandako dokumentu publikoa edo albazea kontulari banatzaileak bertan, hala badagokio, irabazpidezko ondasunen sozietatea likidatzen dute, herentzia-masari dagozkion ondasunak zatitu eta beren artean esleitu eta banatu egiten dituzte. Herentziaren barnean ondasun higiezinak sartuko balira, ezinbestekoa izango da notario aurrean formalizatzea titulartasun berria dagokion Jabetza Erregistroan inskribatu ahal izateko, jaraunsle bakarra egon ezean, kasu horretan instantzia bidez izapidetu ahalko du inskripzio hori.

    Compártelo en...
    Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/glosario/glosarioa#41
    • En Twitter Beste webgune batera birbideratuko zara
    • En Facebook Beste webgune batera birbideratuko zara

Bilatzen ari zarena ez baduzu aurkitzen...

  • bidal iezaguzu txioa @somosABANCA helbidera Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Idatzi zure galderak
  • bulegora etorri
  • Ohiko eragiketak
  • Sustapenak eta eskaintzak
  • Segurtasuna
  • Termino finantzarioak: glosarioa
  • Urruneko banka
  • Produktuak eta zerbitzuak
  • ABANCA Zerbitzuen Programa
  • Aseguruak
  • Txartelak
  • Bulegoak, ordutegiak, balioak
Zertan lagun zaitzakegu?

ABANCAri buruz

Komunikazio-aretoa Beste webgune batera birbideratuko zara
Informazio korporatiboa Beste webgune batera birbideratuko zara
Nazioarteko presentzia
Banesco Internazionala Beste webgune batera birbideratuko zara
Finantza Agenteak
Egin ezazu lan gurekin Beste webgune batera birbideratuko zara
Kontaktatu gaitzazu
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
Segurtasuna

Legezko alderdiak

Pribatutasun politika
Gertu gaude
Cookien politika
Cookieak konfiguratzeko
Lege-oharra
Iragarki-taula
MIFID-en inguruko informazioa
Gainerako informazio legala

ABANCA sarearen webgune gehiago

Kontu Argiak: ABANCA bloga Beste webgune batera birbideratuko zara
Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
Enpresen bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
Online brokerra Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA Servicios Financieros Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA AEB Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA Portugal Beste webgune batera birbideratuko zara
Aukeratu etxea Beste webgune batera birbideratuko zara
Tusitiodecompras.es Beste webgune batera birbideratuko zara
Open Banking Beste webgune batera birbideratuko zara

Produktuak

Kontuak eta aurrezkia
Txartelak
Hipotekak
Maileguak
Aseguruak
Pentsio-planak
Partikularrak
Enpresak eta Autonomoak
Banka Pertsonala
Banka Pribatua
Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da
Logo de UNEP - Enlace a los signatarios de los Principios de Banca Responsable Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Logo de PRI - Enlace al directorio de signatarios de los Principios para la Inversión Responsable Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da
©2025 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da

Testua

Kolore iragazkiak

Iragazkiak aukeratu