-
Etxe bat erosiko dut, aholkuren bat? Urratsa ematea erabaki eta etxebizitza bat erosi behar baduzu, inolako ustekabekorik ez izateko zertan erreparatu behar duzun azalduko dizugu. Berdin zaigu etxe berria ala bigarren eskukoa den, baina gida honetanLeiho berri batean irekiko da kasu bakoitzerako den-dena azaltzen dizugu: aseguruak, hipotekak, Euriborra, tasak…
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#342 -
Zein abantaila ditu Mari Carmen Hipotekak beste batzuekin alderatuz? Mari Carmen Hipotekaren abantaila nagusia da oso interes-tasa lehiakorra duela eta gainera askoz ere txikiagoa izan dadila lor dezakezu. Zure nomina helbideratu eta etxe aseguru bat edo bizi-aseguru bat kontratatzen baldin baduzu edo zure ABANCA kreditu-txartelarekin erosketak egiten baldin badituzu, kuota nabarmen murrizten da. Egin mailegua gurekin eskatzen baduzu nola murrizten den ikusteko simulazioa.
Baina, gainera:
- Hipoteka honek ez ditu komisio hauek: irekiera, kontratua aldatu eta itzulketakoa (hipoteka osorik edo zati batean amortizatu ahalko duzu adostutako epearen aurretik ordaintzen amaitu nahi baldin baduzu).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#137 -
Nola eska dezaket nire hipoteka? Hasteko, zure hipoteka nolakoa izango litzatekeen simula dezakezu, etxebizitzaren erosketari buruzko datu batzuk betez eta zure egungo egoerari buruzko galdera batzuei erantzunez.
Minutu batean, ABANCAk eskaintzen dituen hipoteken hileko kuotak eta baldintzak ikusi ahal izango dituzu.
Egiten dizugun eskaintza interesatzen bazaizu, hitzordua eska dezakezu gurekin telefonoz edo aurrez aurre hitz egiteko, eta zuri ondoen datorkizun eskaintzaren berri emango dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#138 -
Zer egin dezaket nire hipotekaren kuota murrizteko? Mari Carmen Hipoteka tipo Finkora hartuz gero, epe laburrena hautatzen baldin baduzu(15 años) interes-tasa modu nabarmenean murriztuko zaizu. Beraz, gutxiago ordainduko duzu baina zure kuotak apur bat areagotzearen truke.
Oro har, eta bereziki Mari Carmen Hipoteka Aldakorrarekin, zenbat eta gehiago areagotu hipotekaren iraupena, orduan eta gutxiago izango da hilero ordaindu beharko duzuna. Dena den, gogoan izan, horrek era berean esanahi du guztira, interesak denbora gehiagoan luzatzean, zertxobait gehiago ordainduko duzula. Gainera, hipoteka itzultzeko epeak gehienez 30 urteko muga bat du, eta epe hori adinaren araberakoa izango da, izan ere, 75 urte bete aurretik amaitu behar duzun ordaintzen.
Oraindik hileroko kuota murriztea behar baduzu, Mari Carmen Hipotekak lagungarri izan ahal zaizkizun hainbat hobari ditu:
1. Hilero zure kontuan diru kopuru egonkor bat sartuz, zure nomina edo zure pentsioa helbideratzen duzulako, edo zure kontuan maiztasunez diru-sarrerak egiten dituzulako. Zure gizarte-aseguruak helbideratuz ere egin dezakezu. Sartutako kopuruaren arabera, hobaria ezberdina izango da:
- Zure diru-sarrera errepikatuak hilean 600€ edo gehiagokoak baldin badira, 2.500 € bitartean, edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen baldin badituzu, hobaria % -0,20koa da.
- Hilean 2.500 € euro edo gehiagoko diru-sarrera bakar bat baldin baduzu, (edo 3.500 € edo gehiago sarrera ezberdinetan), edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen baldin badituzu eta batez beste 2.000 €ko saldoa mantentzen baldin baduzu hobaria %-0,40koa izango da, edo, era berean, 600 €tik gorako diru-sarrera errepikatu bat izanik, ordainketak babesteko aseguru bat kontratatzen baldin baduzu, kredituan geratzen denaren balioan.
2. Bizi-aseguru bat kontratatuz berrikuspen-datan hipotekan geratzen den saldoaren % 100ean, deskontua %-0,25ekoa da.
3. Hipotekari lotutako etxe aseguru bat kontratatuz, baldin eta haren estaldura gutxienez tasazio-balioaren berdina bada, hobaria % -0,20koa da.
4. Urtean 24 erosketa eginez zure ABANCA kreditu-txartelarekin, edo harekin gutxienez urtean 2.500 € gastatuz, zure murrizpena %-0,15ekoa da
Guztira, interes-tasan % 1,00era arte murriztu ahalko duzu. Behatu baldintzak Mari Carmen Hipoteken orrialdean.
Hala nahi izanez gero, zure simulazioak egin ditzakezu ABANCAKO hipoteken konparadorearekin.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#139 -
Etxebizitzaren % 100 finantza diezadakezue? Ohikoena, gehienez, zenbateko hauetan txikiena den zenbatekoaren % 80 finantzatzea da: hipotekatzeko etxebizitzaren tasazio-balio eguneratua, edo hura ordainduko duzun prezioa.
% 100 finantzatzeko hipotekaren gaineko analisi gehigarri bat egin beharko litzateke: etxebizitzaren ezaugarriak aztertuko genituzke, zure egoera ekonomikoa eta zure familia-unitatearena aztertuko genuke, eta zein beste berme eskain ditzakezun kontuan izango genuke (adibidez, abal-emaile gehiago edo hipoteka-berme gehigarriak izan ditzakezun). % 80 baino gehiago eskatzeak mailegua emateko probabilitatea murriztu dezake.
Edozein kasutan, zure kasu zehatza zure bulegoan aztertzea gomendatzen dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#140 -
ABANCA Jardun Onen Kodera atxikita al dago? Borondatezkoa baldin bada ere, ABANCAK hasiera-hasieratik bat egin zuen Jardun Onen KodearekinLeiho berri batean irekiko da, Ekonomia eta Enpresen Laguntzarako Estatuko Idazkaritzak abian jarritako ekimena, 6/2012 Errege Lege DekretuanBeste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da erregulatua. Ekimen horren bidez hainbat mekanismo ezartzen dira. Mekanismo horiek, alde batetik, beren ordainketari aurre egiteko zailtasun bereziak dituztenen hipotekako zorra berregituratzeko aukera ematen dute eta, beste alde batetik, egiazko bermea gauzatzean malgutasuna izatekoa (etxebizitza).
Arau horretan finkatzen diren betekizunak betetzen dituzten gure bezero guztiek, beren hipotekako kuota ordaintzeko zailtasunak dituzten unean, Jardun Onen Kodean aurreikusten diren neurriak aplikatzea eskatu ahalko dute (hipotekako zorra berregituratzea, kitatze eta ordainean ematea). Xehetasunezko informazioa eskura dezakezu arauaren eranskinean, Ekonomia Ministerioko webgunean edo gure Iragarki OholeanLeiho berri batean irekiko da. Bertan tarifa, banku gardentasun eta ABANCAREKIN konfiantza erakutsi dutenak babesteko beste zenbait bermeri buruzko informazioa jasotzen dugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#249 -
Zer gertatzen da hipoteka-mailegu/abal-emaile batekin titularra hiltzen baldin bada? Kuotak lotutako kontuetan zorduntzen jarraituko dugu eta hori ezingo da aldatu hipotekatutako higiezinaren eta maileguaren titularra aldatzeko izapidea burutzen ez den bitartean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#141 -
Heriotza gertatzen denean zer gertatzen da hipotekatutako ondasun higiezinekin? Hipotekatutako ondasun higiezinak egonez, gero, jaraunsleek dagokion Jabetza Erregistroan inskripzioa izapidetu beharko duzue esleipendun denaren izenean. (Ez kezkatu, izapide hori egiteko ABANCATIK lagun zaitzakegu).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#142 -
Zein dira Mari Carmen tipo finkoko hipotekako abantailak? Mari Carmen tipo finkoko hipotekarekin beti kuota berdina ordainduko duzu, lehendabiziko hiletik azken hilera arte, horrek dakarren lasaitasunarekin. Gainera, oso interes-tasa lehiakorra du hobarien sistemarekin hobe dezakezuna, are txikiagoa izan dadin. Egin zure kontuak.
Gainera, ez dituzu notaritzako gastuak, erregistrokoak edota aholkularitzakoak ordaindu beharko. Eta ez duzu irekiera-komisiorik izango!
Informazio guztia duzu eskuragarri Kontratu Aurreko Informazio Fitxan (KAIF) eta kontratuko Baldintza Orokorretan. Bi dokumentu horiek arretaz irakurri beharko zenituzke, azkenean etxea erostea erabakitzen baldin baduzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#313 -
Noiz hasiko naiz nire hipotekako hobariekin gozatzen? Hobariak hipoteka sinatzen den unetik bertatik aplikatzen dira. Hobari horiek sorrarazten dituzten baldintzak berrikusi egiten ditugu aldian behin, hipotekako interesak birkalkulatzeko garaia baino zenbait aste lehenago. Eta gogoan izan, aseguruen primak ordainduta egon beharko lukete hipoteka kontratatu edo berritzen duzunean.
Bestalde, nomina, pentsioa edo gizarte-aseguruak helbideratzearen ondoriozko hobariak ez dira metatzen: horien zenbatekoaren edo batez besteko saldoaren arabera kuotan hobari bat ala beste bat izango duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#314 -
Hipoteka-mailegu baten dokumentazioa Behatu hipoteka-mailegu bat eskatzeko behar duzun dokumentazio guztia etxebizitza erosteko gure gidan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#43 -
Zer ulertzen da familia-unitate modura? Zorduna, legez bananduta ez dagoen haren ezkontidea edo inskribatutako izatezko bikotea eta seme-alabak, edozein izanik ere horien adina, etxebizitza berean bizi badira, familia tutoretza, zaintza edo harrera harreman bat dutenak eta legez bananduta ez dagoen haren ezkontidea edo inskribatutako izatezko bikotea barne, etxebizitza berean bizi badira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#494 -
Nola egiten dut sarrera bat ordaindu gabeko mailegu batean, kutxazainaren bidez? Kutxazainaren bidez, zordunketa txartela sartuta, sarrerak egin ditzakezu txartelari lotutako kontuan, eguneko edozein unetan. Horrela, maileguaren kuotak kargatzen dizkizugun kontuan saldo erabilgarria izatea lortzen duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#554 -
Nola erregulariza ditzaket ez-ordaintzeak nire kontu, txartel edo maileguetan? Zure zorraren ordainketa osoa edo partziala egin ahal izango duzu bide hauek erabiliz:
- ABANCAko aplikazioa edo banka elektronikoa, karguak egiten dizkizugun kontura funtsak transferituz;
- hurbilen duzun kutxazain edo bulegoa;
- 900 81 58 58 telefonoa.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#553 -
Nola egiten dut sarrera bat ordaindu gabeko mailegu batean, banka elektronikoaren bidez? Zure banka elektronikotik, eguneko edozein unetan, dirua intsuldatu dezakezu zure kontuetatik maileguari lotutako kontura. Horrela, saldo erabilgarria izan dezakezu maileguaren kuotak kargatzen dizkizugunean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#555 -
Zein kasutan eska dezaket Jardunbide Egokien Kodea? ABANCA Jardunbide Egokien Kode bi hauei atxikia dago gaur egun, biak indarrean direla:
- Jardunbide Egokien Kodea 2022 (NCBP2022) - Hipoteka-kargaren arintzea interes-tasen igoera dela eta. Titulartasuna pertsona fisiko batena duten maileguetarako/kredituetarako, interes-tasa aldakorrekoak badira, hipoteka-bermea zordunaren edo hipotekatzaile ez zordunaren ohiko etxebizitzaren gainean badago, 2022/12/31 baino lehen formalizatu badira eta erosketa-prezioa 300.000 eurotik gorakoa ez bada. Informazio gehiago eta hura eskatzeko behar den dokumentazioa.
- Jardunbide Egokien Kodea 2012 (CBP) - Baliabiderik gabeko zordunen hipoteka-zorra berregituratzea. Titulartasuna pertsona fisiko batena duten maileguetarako/kredituetarako, hipoteka-bermea ohiko etxebizitzaren gainean badago, haren zorduna “baztertze-atalean” badago eta indarrean badaude JEK 2012 indarrean hasi zenean edo geroago sinatu badira. Informazio gehiago eta hura eskatzeko behar den dokumentazioa.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#639 -
Zer abantaila ditu Hipoteka Gazteak? Hipoteka Gaztearen helburua da lehen etxebizitza eskuratzen laguntzea 35 edo 36 urtetik beherakoei (autonomia-erkidegoaren arabera), % 100era arte finantzatzeko aukera emanda. Gure webgunean kontsultatu dezakezu zer baldintza berezi dauden zure autonomia-erkidegoan hipoteka finkorako edo hipoteka aldakorrerako.
Eta, argi baduzu, eskatu telefono bidezko edo aurrez aurreko hitzordua kudeatzaile espezializatu batekin,Beste webgune batera birbideratuko zara eta prozesuarekin lagunduko dizugu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#720 -
Zer baldintza bete behar ditut Hipoteka Gaztea eskatu ahal izateko? Erkidegoaren abala duen Hipoteka Gaztea eskuratzeko baldintza nagusia da 35 edo 36 urte baino gutxiago izatea (zure autonomia-erkidegoaren arabera). Gainera, ezinbestekoa da Nire Lehen Etxebizitza planaren barruan dauden erkidegoetako batean bizitzea.
Kontuan izan Hipoteka Gazte hau zure lehen etxebizitza erosteko dela, eta baldintzak desberdinak izan daitezkeela zure autonomia-erkidegoaren arabera. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure webgunea edo eskatu hitzordua kudeatzaile espezializatu batekinBeste webgune batera birbideratuko zara, zure kasua aztertzeko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#721 -
Nola amortiza dezaket nire mailegua edo hipoteka? Zure mailegu pertsonalaren edo hipotekaren zati bat amortizatzeko, intsuldaketa bat egin dezakezu zure banka elektronikoaren bidez edo telefono bidezko bankaren bidez. Edo, nahiago baduzu, hurbilen duzun bulegora joan zaitezke. Kontuan izan amortizazioak kuoten zenbatekoa murrizteko edo kuota kopurua murrizteko balio ahal izango duela.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/productos/hipotekak#737