Tú txartela buruz
-
Nire Zu Visan, nola intsualda dezaket dirua txarteletik kontura?
Zure txarteletik zure kontura edozein unetan intsualda dezakezu dirua, kontratazio-prozesuan zehar edo beranduago Urruneko bankuaBeste webgune batera birbideratuko zara erabiliz (banku elektronikoa, mugikorra edo telefono bidezkoa). Intsualdaketan gehien komeni zaizun zenbatekoa hauta dezakezu, zure txarteleko kredituaren mugara iritsi arte. Mugara arte guztia zure kontua intsualdatzen baldin baduzu, ez duzu saldo erabilgarririk izango eragiketa gehiago egiteko zor hori ordaintzen joaten zaren arten, aurreikusitako hileroko ordainketen arabera edo doako amortizazio aurreratuen bidez.
Oso erosoa da, paperik egin gabe, eta izapide gehigarririk gabe, eta nahi duzun ordainketa modua hauta dezakezu. Kuota finkoko ordainketa hautatzen baldin baduzu, hilero zuk hautatzen duzun kopurua ordainduko duzu. Kopuru horrek adieraziko du intsualdatutako kopurua eta interesak itzultzeko beharrezkoa den epea. Kuota finkoarekin ordainduz erosketa gehiago egin, eskudirua atera edo intsualdaketa gehiago egiten baldin badituzu, hilero zenbateko berdina ordaintzen jarraituko duzu, baina denbora gehiago beharko duzu metatutako zorra ordaintzen joateko. Halaber, doako amortizatu aurreratuak egin ahalko dituzu. Horrela, epe hori murriztu egingo duzu. Kuota finkoko zenbatekoa nahi bestetan alda dezakezu eta inolako kosturik gabe.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#346 -
Tú txartelak zer modu ditu ordainketak geroratzeko?
Tú txartelak ordaintzeko hiru modu ditu:
- Hilaren amaieran.
- 3, 6, 9, 10 edo 12 hilabetera geroratuta.
- Revolving kuota finko batekin.
Zuk erabakitzen duzu zer ordainketa modalitate aplikatu erosketa bakoitzean. Geroratzeei buruzko informazio gehiago duzu Laguntza honen atal espezifiko batean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#291 -
Non atera dezaket dirua zordunketa bidez Tú txartelarekin?
Tú txartelak dirua ateratzeko aukera ematen dizu kutxazainetan, bai zordunketa bidez, bai kreditu bidez. Erretiratze bakoitzean zuretzat egokiena den aukera hautatu besterik ez duzu egin behar.
Espainiatik kanpo egindako erretiratzeetan, kutxazainak zordunketa edo kreditu artean aukeratzeko aukera ematen ez badu, eragiketa beti zordunketa bidez egingo da.
Zordunketa bidez dirua atera dezakezu munduko kutxazain guztietan. Erretiratze horiek doakoak izango dira ABANCAko kutxazain guztietan eta hilabetean 5 aldiz arte erabat doan Euro 6000, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Banca March, Arkitektoen Kutxa, Ingeniarien Kutxa eta Euro Automatic Cash sareetan Galiziatik kanpo. Seigarren erretiratzeetik aurrera, kostu hauek izango dituzte: 0,50 € Euro 6000 sarean, 0,85 € Euroneten, 0,55 € Bankinter eta Ingeniarien Kutxan, 0,60 € Arkitektoen Kutxan eta Banca Marchen; eta 0,65 € Banco Sabadell eta Euro Automatic Cash-en. Gainerako kutxazain nazionaletan, kutxazainaren jabe den entitateak ezartzen duen komisioa kobratuko da.
Atzerrian, 2 €-ko komisioa aplikatuko zaizu eurogunearen barruan, eta %4 (gutxienez 4 €) eurogunetik kanpo.
Gogoratu, gainera, gure ABANCA Zerbitzuen Programaren premium mailan bazaude, dirua doan atera dezakezula inolako komisiorik ordaindu gabe (ezta zentimo bat ere), Euro 6000, Euronet, Banco Sabadell, Bankinter, Arkitektoen Kutxa, Ingeniarien Kutxa, Euro Automatic Cash eta Banca March sareen arteko akordioari atxikitako kutxazainetan Galiziatik kanpo, baita Espainiatik kanpoko kutxazain guztietan ere.
Espainiatik kanpo egindako eragiketetan, entitate batzuek kutxazainen erabileragatik gain-tasa bat aplika dezakete. Eurotik bestelako moneta batean egindako eragiketetan, txartelaren kontratuan ezarritako dibisa aldaketaren komisioa aplikatuko da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#292 -
Atera dezaket dirua zordunketa eran komertzioetan nire Zu txartelarekin?
Zure Zu txartelarekin, ordainketak hilearen amaieran dituen kreditu-txartel bat izaki, dirua zordunketa eran atera dezakezu edozein kutxazain automatikotan, zordunketa-txartel bat izango balitz bezala. Haatik, aukera hori kutxazainetarako dago soilik gaituta, eta establezimendu komertzial fisiko edo birtualetan ordaintzen baldin baduzu, kreditu eran egingo duzu.
Haatik, zure Zu txartelarekin kreditu eran erosketa bat egiten baldin baduzu, zure kontu korrontetik berehalako amortizazio bat egin dezakezu, banku mugikor eta elektronikoaren bidez. Horrela, erosketa zordunketa erako eragiketa bilakatuko da ia.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#293 -
Nola alda dezaket eragiketa batean geroratutako ordainketa modalitate bat Zu txartelarekin?
Banku mugikorreko zure aplikazioan edo banku elektronikoan zure Zu txartelarekin egiten duzun eragiketa bakoitzeko nahi duzun ordainketa modua hauta dezakezu. Eta hor edozein erosketa ordaintzeko modua ere alda dezakezu, modu indibidualean, nahi bestetan, edozein unetan. Baldintza bakarra da eragiketaren lehendabiziko likidazioa burutu aurretik (hilaren 20. eguna) egin behar duzula da eta kontuan hileko azken egunean kargatuko zaizu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#294 -
Noiz arte alda dezaket erosketa baten epea Zu txartelarekin? Epea aldatzen baldin badut komisioak aplikatuko zaizkit?
Erosketa bat geroratzean hileak hautatzean tronpatu egin baldin bazara, edo besterik gabe iritzia aldatu baldin baduzu, epe kopurua alda dezakezu edozein unetan eragiketa horren lehendabiziko likidazioa baino lehen. Lehendabiziko likidazio hori hilabete bakoitzeko 20. egunean burutzen da (kontuan hileko azken egunean kargatuko da)
Eragiketak likidazio egunez duen epeari dagokion komisioa aplikatuko da soilik, aldez aurretik egin dituzun aldaketa guztiak kontuan izan gabe.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#295 -
Nola amortiza dezaket eragiketa bat ni Zu txartelarekin?
Zu txarteleko zorra likidatu nahi baldin baduzu, hala hil bukaeran egiten den ordainketa nola epekako ordainketa izan, zuzenean egin dezakezu, banku mugikorreko aplikazio bidez edo banku elektronikoan.
Banku mugikorrean urrats hauek jarraitu beharko dituzu:
- Hautatu Zu txartela Txartelak atalean.
- Lokalizatu eragiketa Mugimenduen erlaitzean.
- Kudeatu botoiarekin, zure eragiketak ordaintzeko modu gisa hil amaierakoa hautatuta baldin badu amortizatu egin nahi duzula eta aplikatzeko kopurua baino ez dituzu adierazi behar. Hori izan daiteke zor guztia edo soilik zati bat.
- Eta Kudeatu botoi horrekin, zure eragiketak ordaintzeko beste modalitate bat baldin badu (adibidez, 3, 6, 9, 10 edo 12 hilabeterako geroratze bat edo kuota finkoko geroratze bat), lehenik eta behin ordaintzeko modua aldatu eta hil amaierako modalitatera pasa behar duzu; ondoren amortizazioa aurreko puntuan adierazi berri dizugun eran egin beharko duzu.
- Gogoan izan, amortizazio partzial bat egiten baldin baduzu, kuotak murriztu egingo dizkizugula, baina ez dizkizugu geroratze hileak murriztuko, modu erosoenean ordaintzen jarrai dezazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#296 -
Zein kanbio-tasa erabiltzen da atzerriko monetan egindako operazioetan? Komisiorik aplikatzen da?
Zure txartelarekin euroa ez den beste moneta bat erabiliz erosketa bat egin edo kutxazain batean dirua ateratzen duzunean, eragiketan erabilitako monetaren balioa eurotara bihurtzen da.
Bihurketa zure txartelaren markak zehaztuko du, Visak edo Mastercard-ek, azken bankuaren eta ABANCAren arteko operazioa likidatzen den egunean. Baliteke egun hori eta zuk eragiketa egin duzun eguna bat ez etortzea, herrialdearen, merkataritzaren, beste bankuaren... arabera eta ez dago aurrez jakiteko modurik.
Bihurketaren gutxi gorabeherako bat izan dezazun, dibisa kalkulagailuBeste webgune batera birbideratuko zara bat prestatu dugu, data jakin batean zure ABANCA txartelarekin atzerriko moneta bat erabiliz ordaintzen duzunean aplikatzen den kanbio-tasa ezagutu dezazun. Kalkulagailuak egun eta moneta horietarako guk esakintzen dizugun tipoaren eta Europako Banku Zentralak (EBZ) eskaintzen duen tipoaren arteko aldea erakutsiko dizu, ehunekotan. Zenbaitetan ezin izango dizugu informazio hori eman, EBZak ez baitu ematen moneta guztien bihurketa-informazioa. Gainera, baliteke zure txartelak dibisa aldaketagatik komisioa izatea, kontratuan zehaztutakoaren arabera. Zure kasua bada, kalkulagailuak hori ere azalduko dizu.
Kontuan izan beste moneta bat erabiltzen duten atzerriko herrialdeetako kutxazain batzuek aukera eman diezazuketela eragiketa zuzenean eurotan egiteko. Kasu horretan, kanbio-tasa kutxazain horrek berak ezartzen du eta, beraz, ABANCAk ez du parte hartzen eta ez du erantzukizunik horretan. Kutxazain horrek erabiliko duen kanbio-tasaren berri eman beharko lizuke. Eragiketa hauek zuzenean eurotan egingo dira eta, ondorioz, ez zaizu txartelak izan dezakeen dibisak aldatzeagatiko komisiorik aplikatuko. Hala ere, kontuan izan behar duzu, agian, eskaintzen dizuten kanbio-tasa ABANCAk eskaintzen dizuna baino okerragoa dela.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#556 -
Zer dira txartel baten gastu-mugak?
Segurtasun-arrazoiak direla eta, txartel guztiek dute eragiketa bakarrean gastatu edo kutxazainetik atera dezakezun gehienezko diru-kopuru bat. Horri txartelaren gastu-muga esaten zaio. Muga hori gainditzen duen erosketaren bat edo diru-ateratzeren bat egiten baduzu, eragiketa ezeztatu egingo da.
ABANCAren aplikazioaren bidez txartel bakoitzaren gastu-muga alda dezakezu Internet bidezko erosketak egiteko, denda fisikoetan erosketak egiteko edo kutxazainetan ateratzeko. Adibidez, Internet bidez gutxi erosten baduzu, Internet bidezko erosteko gastu-muga txikitu dezakezu. Hartara babestuago egongo zara txartela lapurtzen badizute.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#560 -
Nola funtzionatzen du kreditu-txartelak?
Zure txartelean "kreditu-muga" deitzen den diru-kopuru bat duzu eskuragarri. Erosketa bat edo kutxazain batean kreditu bidezko diru-ateratze bat egiten duzun bakoitzean, muga hori erabiliko duzu. Hau da, une horretan ez da zure kontu korrontean kargatuko zenbatekoa.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#788 -
Zenbat kostatzen da Visa Tú txartela?
Visa Tú doakoa da, jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe, lehen urtean.
Bigarren urtetik aurrera ere doakoa izan daiteke zuretzat, baldin eta urtean 3000€ baino gehiagoko erosketak egiten badituzu zure Tú txartelarekin. Hala egiten ez baduzu, mantentze-komisioa 43€-koa da urtean.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/tu-txartela#789