Menu
  • ico-card-pay

    Nola funtzionatzen du?

    Zure bezeroen erosketak zuzenean zure STarekin finantza ditzakezu edo, bestela, abancaserfin.com bidez.

  • ico-user-question

    Niretzat da?

    Zure bezeroei erosketak finantzatzen laguntzeko aukera ematen dizu, zuretzat zein haientzat oso onuragarriak diren baldintzetan.

  • ico-user-ok

    Zer da onena?

    Zuk erabakitzen duzu zer eta nola finantzatu

  • ico-calendar

    Eta zer gehiago?

    Ordaintzeko hainbat modalitate daude, 3 hilabetetik 60 hilabetera bitartekoak, finantzaketaren kostua nork bere gain hartuko duen aukeratzeko: zuk, bezeroak edo biek.

Salmentak biderkatu ordainketak zatituz

Bezeroen erosketak berehala zatika ditzakezu, zuk erabakitzen duzunean. Zure ABANCA STak APLAZOS zerbitzua du instalatuta. Oso tresna interesgarria da zure salmentak ugaritzeko eta lehiakideekiko aldea nabarmentzeko.

Inoiz ez da hain erraza, azkarra eta ekonomikoa izan ABANCA kreditu-txartelekin erosten duten bezeroei finantzaketa eskaintzea. Izapiderik eta bitartekaririk gabe! Eta, berrikuntza gisa, zure bezeroei finantzaketa eskaini ahal izango diezu ABANCAren ST birtuala baduzu.

Gainera, abancaserfin.com plataformaren bidez, zure bezero guztien (ABANCAko bezero izan edo ez) finantzaketa-aukerak zabaldu ahal izango dituzu erosketa mota guztietarako. Zerbitzu honetaz gozatzeko, zure bulegoan alta eman beharko diozu.

APLAZOS zerbitzuak zure salmentak handitzen lagunduko dizu. Arrazoiak:

  • Arina eta erraza da, bai zuretzat, bai bezeroentzat.
  • Zure lehiakideengandik bereizten zaitu.
  • Ez ordaintzeko arriskurik gabe. Gu arduratuko gara.
  • Zuk erabakiko duzu zer eragiketa finantzatu nahi dituzun eta nola.
  • Eguneko 24 orduetan dago eskuragarri, asteko 7 egunetan.
  • Telefono bidezko arreta-zerbitzuarekin , astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 22:00etara.
  • Zure negozioa edozein dela ere, gustura hitz egingo dugu zurekin bilatzen ari zaren soluzioa elkarrekin aurkitzeko.

Eskaini ezazu finantzaketa zure ABANCAko STarekin

APLAZOS zerbitzuaz gozatzeko, zure bezeroek ABANCA kreditu-txartelarekin ordaindu beharko dute zure ABANCA STan. Horrela, erosketak finantzatu ahalko dizkiezu 3, 6, 9, 10, 12, 18, 24 edo 36 hilabetetan, haientzako interesik gabe (% 0 UTB) eta inolako izapiderik gabe.

Eta hori dena zuretzat oso interesgarria den kostu batekin, zure bezeroak erosketak finantzatzeko aukeratzen dituen atzerapen-hilabeteen arabera aldatuko dena: erosketaren zenbatekoaren % 1,50 3 hilabetetarako, % 2,50 6 hilabetetarako, % 3,50 9 hilabetetarako, % 3,75 10 hilabetetarako, % 4,25 12 hilabetetarako, % 6 18 hilabetetarako, % 7,75 24 hilabetetarako eta % 9,95 36 hilabetetarako.

Adibidez, 12 hilabetetan atzeratutako 360 euroko erosketa baterako, zure bezeroak hilean 30 euroko kuota ordainduko luke. Epekako erosketaren guztizko zenbatekoa 360 euro izango litzateke. % 0 ITN, % 0 UTB. Eta zure establezimenduak bere gain hartutako finantzaketaren kostua erosketaren zenbatekoaren % 4,25 izango litzateke, hau da, 15,30 euro.

Gogora ezazu zuk erabakitzen duzula eragiketa bat finantzatu nahi duzun ala ez!

Eta are finantzaketa-aukera gehiago ABANCA Serfinen bidez

abancaserfin.com bidez, zure bezero guztiei finantzaketa-zerbitzu pertsonalizatuagoa eskain diezaiekezu. Horrela, era guztietako erosketak finantzatu ahal izango dituzte, gehienez 60 hilabetera arte, zenbatekoa 30.000 euro baino altuagoa ez den bitartean.

Kasu horietan, finantzaketak online ere izapidetu ditzakezu, arin, erraz eta gutxieneko dokumentazioarekin.

Gainera, zerbitzuaren kostua zuk edo zure bezeroak ordainduko duzun/duen edo finantzaketaren gastuak banatzen dituzuen erabaki ahalko duzu. APLAZOS arriskurik gabeko salmenta-zerbitzu guztiz segurua da. Salmenta zure kontuan ordainduko da, beti bezala. Interesgarria, ezta?

Zerbitzu honetaz gozatzeko, zure ABANCA bulegoan, APLAZOS zerbitzuan alta eman behar duzu. Bertan helaraziko dizkizute sarbide pribatuan sartzeko erabiltzailea eta pasahitza. Zalantzarik izan ez dezazun, telefono bidezko arreta-zerbitzu bat duzu, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 22:00etara, zure galdera guztiak argitzeko.

Zure ABANCA STean ABANCA Serfin-etik
Gehiengo zenbatekoa Zure ABANCA STeanTxartelaren muga ABANCA Serfin-etik30.000 € arte
Epeak Zure ABANCA STean36 hilabetetara arte ABANCA Serfin-etik60 hilabete eta 85 urte arte (adina gehi finantzaketa epea)
Ze behar du zure bezeroak Zure ABANCA STeanABANCA kreditu-txartelarekin ordaintzea ABANCA Serfin-etikNANa egunean eta, kasu batzuetan, diru-sarreren egiaztagiria
Zeinek ordaintzen ditu kostuak Zure ABANCA STeanZuk ABANCA Serfin-etikZuk, edo zure bezeroak, edota bion artean: zuk aukeratzen duzu
Zer behar duzu Zure ABANCA STean ST ABANCA Serfin-etikInterneta eta inpresora bat kontratua burutzeko
Nola egiten duzu Zure ABANCA STeanAPLAZOS aukeran sakatuz zure STean ABANCA Serfin-etikZuresarbide pribatuan

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK