Ir al contenido principal
Ir a menú accesibilidad
Abanca
Partikularrak Enpresak Banka Pertsonala Bezeroarentzako arreta
EU
ES
GL
CA
Bulegoak Egin zaitez bezero Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Kontuak eta aurrezkia
  • Txartelak
  • Maileguak
  • Hipotekak
  • Aseguruak
  • Inbertsioa eta burtsa
  • Pentsio-planak
  • ABANCA Zerbitzuen Programa
  • Produktu guztiak
  • Banka pertsonala
  • Banka pribatua
  • Bezeroarentzako arreta
  • Ohiko galderak
  • Komunikazio-aretoa Beste webgune batera birbideratuko zara
  • Español
  • En galego
  • En català
Kontuak eta aurrezkia
Txartelak
Maileguak
Hipotekak
Aseguruak
Inbertsioa eta burtsa
Pentsio-planak

Lege oharra

  • Pribatutasun politika
  • Bezeroen pribatutasun-politika
  • Gure app-aren erabilera-baldintzak
  • Cookien politika
  • Lege-oharra
  • Iragarki-taula
  • Gertu gaude

Webgunearen titulartasuna —————————————————— ABANCA Corporación Bancaria SA-k (aurrerantzean, “ABANCA”) helbide soziala Betanzosen (A Coruña) du, Cantón Claudino Pita 2 (PK 15300) helbidean, eta bere IFKa A-70302039 da. Kreditu-erakunde hau Espainiako Bankuak gainbegiratzen du eta Espainiako Banku eta Bankarien Erregistroan inskribatuta dago, 2080 kodifikazio-zenbakiarekin. Entitate honi dagokio https://www.abanca.com webgunearen (aurrerantzean “Webgunea”) titulartasuna. Webgune horren bidez, ABANCAk interneteko erabiltzaileen eskura jartzen du eskaintzen dituen zerbitzuei, produktuei eta jarduerei buruzko informazioa, baita “online” izeneko zerbitzuen prestazioak ere.

ABANCA A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, Sail Orokorreko 3426. liburukian, 1. folioan, C-47.803 orrian, 1. inskripzioan.

2016ko martxoaren 17an (BORMEn argitaratu zen egunean), web-orri korporatiboa aldatu zen. Domeinu berria [www.abancacorporacionbancaria.com] da (https://www.abancacorporacionbancaria.com), [Bankuko Administrazio Kontseiluak 2016ko otsailaren 29an] egin zuen bileran adostu zen moduan (

</picture> ).

Webgunearen erabilera-baldintzak —————————————————— Erabilera-baldintzek webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzte

  1. Webgunearen erabilera-baldintzak onartzea

Erabilera-baldintza orokor hauek, webgunearen bidez emandako zerbitzuak kontratatzeko baldintza orokorrekin batera, eta horretarako ezar daitekeen beste edozein baldintzarekin batera, webgunearen erabiltzaileei ABANCAk ematen dituen zerbitzuak arautzea eta jakinaraztea dute helburu, baita horien erabilera arautzea ere.

Webguneko zerbitzuak eta/edo erabiltzeak edo bertan nabigatzeak, hainbat onarpen dakartza berekin. Alde batetik, erabiltzaile gisa onartzea (inolako erreserbarik gabe), zerbitzu horiek erabiltzeko baldintza orokor guztiak, baita kontratazio-baldintza orokorrak eta ABANCAk eskainitako zerbitzuak webgunearen bidez emateko ezar daitekeen beste edozein baldintza onartzea ere.

ABANCAk eskubidea izango du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunearen eta lege-oharraren edukia bere kabuz eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, aldaketa operatibo, tekniko edo legegileetara egokitu dadin. Horregatik, erabiltzaileei aldizka edukia arretaz irakurtzeko gomendatzen diegu, webgunean nabigatu aurretik.

  1. Webgunearen erabilera-baldintza orokorrak

Webgunearen erabilera-baldintza orokorrak. Webgunean sartzeko eta ABANCAk bertan eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko behar diren bide tekniko guztiak, erabiltzailearen kontura izango dira esklusiboki, bai eta zerbitzu horiek ematea dakarren bestelako edozein zerga edo gastu ere.

Erabiltzailea webgunean sartzeak eta nabigatzeak bertako edukiak modu arduratsu, zuzen eta zilegizkoan erabiltzeko konpromisoa hartzea dakar. Beraz, hurrengo egoerak saihestu beharko dira:

  1. Eduki horiek legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako helburuetarako erabiltzea.
  2. Publikoari edozein komunikazio publikoko modalitateren bidez sartzen uztea eta webguneko edukiak erreproduzitzea, kopiatzea edo banatzea, titularraren berariazko eta idatzizko baimena izan ezean.
  3. Webgunea kaltetzea, baliogabetzea edo gehiegi kargatzea, bere funtzionamendu normala eragozteko.
  4. Webguneko edukiak erabiltzea: (i) iruzurrezko helburuekin; eta (ii) publizitatea igortzeko, zuzeneko salmentarako edo beste edozein merkataritza-helbururekin egindako komunikazioak igortzeko, pertsona askori baimendu gabeko mezuak bidaltzeko, haieen helburua edozein dela ere, eta informazio hori inola ere merkaturatu edo zabaltzeko.

Gorago aipatutako debekuetako edozein gertatuz gero, ABANCAk bere eskubideak defendatzeko legezko neurri egokiak hartu ahalko ditu.

Jabetza industriala eta intelektuala ——————————- Webgunean jasotako eduki guztiak eta, bereziki, markak, izen komertzialak, diseinu industrialak, diseinuak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea eta/edo industria- eta/edo merkataritza-erabilera izan dezaketen beste edozein zeinu edo elementu, ABANCAren jabetza industrial eta intelektualaren eskubideek edo webgunean sartzea baimendu duten horien hirugarren titularren eskubideek babesten dituzte. Beraz, erabiltzaileak onartzen du ABANCAk aurreko paragrafoan aipatutako elementuak aldez aurretik baimendu gabe idatziz erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea eskubideen urraketa izan daitekeela, hau da, ABANCAren jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideen edo horien titular diren hirugarrenen eskubideen urraketa. Ondorioz, espresuki debekatuta dago webguneko eduki guztiak edo batzuk eta haien diseinua eta edukiak aurkezteko modua erreproduzitzea, eraldatzea, publikoki komunikatzea, banatzea eta, oro har, beste edozein modutan ustiatzea, edozein prozedura erabilita, eta horretarako eskubideen titularraren baimenik izan gabe.

ABANCA ez da izango hirugarrenei dagozkien jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzearen erantzulea baldin eta hirugarrenen markak, izen komertzialak, diseinu industrialak, diseinuak, testuak, argazkiak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, softwarea eta industria- edo merkataritza-erabilera izan dezakeen beste edozein zeinu edo elementu webgunean sartzeagatik gertatu bada, eta hirugarrenak horien titularrak direla adierazi badute, eta webgunean sartzeko baimena eman badute.

Erabiltzailea webgunean sartzeak eta/edo nabigatzeak ez du inola ere esan nahi ABANCAk edo dagozkion titularrek aitortutako eskubide horiei uko egiten dietenik, eskualdatzen dituztenik edo lagatzen dituztenik, ez eta erabiltzaileari webgunean sartutako edukiak aldatzeko, eraldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzeko eskubidea, eskubide-itxaropena edo baimena ematen diotenik ere.

Ezin izango da beste ezein webgunetik webgunerako inolako estekarik ezarri, ABANCAren aurretiazko, berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Ezartzen diren estekak webgunearen orri nagusira edo, hala badagokio, ABANCAk berak zehazten duen web-orrira egin beharko dira beti. Esteka horiek absolutuak izango dira eta haiei lotutako orriek orri nagusiaren pantailaren luze-zabala osorik hartuko dute. ABANCA ez da izango webgunean esteken bidez ezartzen diren xede-webguneen edukiaren erantzule, ezta orri horiek izan ditzaketen hirugarrenen eskubideen arau-hausteena ere.

ABANCAren erantzukizuna ——————————- Erabiltzaileak webgunea eta bertako zerbitzuak bere erantzukizunpean erabiltzen dituela onartzen du.

ABANCAk ez du bermatzen, ezta bere gain hartzen ere, hurrengo gertaera eta edukien eta, hala badagokio, horietatik erator daitezkeen kalte eta/edo galeren inolako erantzukizunik:

  1. Webgunearen eskuragarritasunik, sarbiderik, jarraitutasunik, eguneraketarik, mantentze-lanik eta/edo funtzionamendu eraginkorrik eza, horren arrazoia edozein dela ere, baita gorabehera horiek sorrarazten dituzten arazo teknikoak edo bestelakoak ere.
  2. Webgunean sartzearen eta nabigatzearen ondorioz, erabiltzailearen ekipoan eragina izan dezaketen birusak edo beste elementu edo programa kaltegarri batzuk agertzea.

Aipatutakoa gorabehera, ABANCAk bere aukeren barruan eta teknologiaren egoera kontuan hartuta, behar diren neurriak hartuko ditu uneoro, webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko.

Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio eskuduna ——————————- Nolanahi ere, webgunearen erabiltzailearen eta ABANCAren artean ezarritako harremanei Espainiako ordenamendu juridikoko arauak aplikatuko zaizkie. ABANCAk webgunearen erabiltzaileari jakinarazten dio ABANCA Espainiako Estatuko legedian oinarritzen dela, kontratuak egin aurretik kontsumitzailearekin harremanak ezartzeko.

Araudiak alderdiei borondatez foru baten mende jartzeko aukera ematen dien kasuetan, ABANCA eta webgunearen erabiltzailea, dagokien beste edozein foruri berariaz uko eginez, A Coruña hiriko epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira, haien artean sortutako edozein auzi edo eztabaida ebazteko.

  • Pribatutasun politika
  • Bezeroen pribatutasun-politika
  • Gure app-aren erabilera-baldintzak
  • Cookien politika
  • Lege-oharra
  • Iragarki-taula
  • Gertu gaude
Zertan lagun zaitzakegu?

ABANCAri buruz

Komunikazio-aretoa Beste webgune batera birbideratuko zara
Informazio korporatiboa Beste webgune batera birbideratuko zara
Nazioarteko presentzia
Banesco Internazionala Beste webgune batera birbideratuko zara
Finantza Agenteak
Egin ezazu lan gurekin Beste webgune batera birbideratuko zara
Kontaktatu gaitzazu
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
Segurtasuna

Legezko alderdiak

Pribatutasun politika
Gertu gaude
Cookien politika
Cookieak konfiguratzeko
Lege-oharra
Iragarki-taula
MIFID-en inguruko informazioa
Gainerako informazio legala

ABANCA sarearen webgune gehiago

Kontu Argiak: ABANCA bloga Beste webgune batera birbideratuko zara
Bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
Enpresen bezero-gunea Beste webgune batera birbideratuko zara
Online brokerra Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA Servicios Financieros Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA AEB Beste webgune batera birbideratuko zara
ABANCA Portugal Beste webgune batera birbideratuko zara
Aukeratu etxea Beste webgune batera birbideratuko zara
Tusitiodecompras.es Beste webgune batera birbideratuko zara
Open Banking Beste webgune batera birbideratuko zara

Produktuak

Kontuak eta aurrezkia
Txartelak
Hipotekak
Maileguak
Aseguruak
Pentsio-planak
Partikularrak
Enpresak eta Autonomoak
Banka Pertsonala
Banka Pribatua
Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da
Logo de UNEP - Enlace a los signatarios de los Principios de Banca Responsable Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Logo de PRI - Enlace al directorio de signatarios de los Principios para la Inversión Responsable Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da
©2025 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Icono de la red social X, azul oscuro resaltado - Enlace a X Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Icono de la red social Facebook, azul oscuro resaltado - Enlace a Facebook Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Icono de YouTube, azul oscuro resaltado - Enlace a YouTube Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Icono de LinkedIn, azul oscuro resaltado - Enlace a Linkedin Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Icono del blog Cuentasclaras, azul oscuro resaltado - Enlace a blog Cuentas Claras Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Icono de Instagram, azul oscuro resaltado- Enlace a Instagram Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da

Testua

Kolore iragazkiak

Iragazkiak aukeratu